
Euskal Herrian banaketa mugatua duen sugea dugu Lataste sugegorria, soilik Nafarroa hego-ekialdean agertzen da. Bere morfologia dela-eta, gure herrialdean agetzen den Aspis sugegorriarekin (Vipera aspis) nahastu daiteke. Hala ere, lataste sugegorriak bereizgarria egiten dion sudur-apendizea aurkezten du, sugegorri hau benetan zoragarria egiten duen ezaugarria alegia.
Deskribapena
Gorputz sendo eta buztan laburreko suge honek 70 cm-tako luzera izatera heldu daiteke, bere ohiko luzera 50-60 cm-takoa den arren.
Gorputzetik ondo bereizturiko triangulu itxurako burua du, zeinak
gorantz orientaturiko sudur-apendizea aurkezten duen; ezaugarri honek
ematen dio izena. Begi ninia bertikala du, hori edo urre-kolorekoa.
Gainontzeko Europako sugegorriekin aldaratuz kolore bariante gutxi
ditu. Buruaren alde dortsalean bi marra ilun zeihar agertzen dira,
aurrealdean bat egin dezaketena alderantzizko V bat osatuz.
Bizkarraldea orno-banda batek estaltzen du, zig-zag forman
edota erronbo jarraietako orbanetan ager daitekeena. Alde bentrala
hauskara da maiz, batzuetan txuria edo guztiz beltza izan
daitekeelarik. Dortsala grisaska da, gutxitan, gorrikara. Buztana horia
edo beltza izan daiteke.
Beste suge espeziekin konparatuz dimorfismo sexual txikia dago arra eta
emeen artean, hala ere, arren buztana zertxobait luzeago, lodiago eta
ilunagoa da.
Banaketa
Iberiar Penintsulan eta Afrika iparraldean topa daitekeen sugea dugu lataste sugegorria. Iberiar Penintsula ia oso betetzen du, iparraldeko muturra izan ezik. Afrika iparraldean, Maroko kostaldean, Argelian, Tunez eta Rif mendikatean bizi dira. Aipatzeko da, ezagutzen zen uharteetako populazio bakarra XIX. mendeko
erdialdera suntsitu zela Columbretes irletan (Mediterraneo itsasoa).
Habitata
Klima mediterraneo heze, azpiheze eta erdilehorra duten zonaldeetan
askotan agertzen da. Ohitura saxikolak dituen espeziea izanik, leku
harritsu lehorrak betetzen ditu, askotan sastraka, baso eta harresiz
estaliak daudenak. Aldi berean, haritz (Quercus robur), artelatz
(Quercus suber), konifero eta arteaz (Quercus ilex) oasturiko baso
irikietan ere topa daiteke. Batzuetan, Doñanako Parke Naturalean dauden dunen antzeko litoraleko
pinudi hareatsu eta zuhaixka gabeko eremu hareatsuetan bizi dira.
Ontogenia
Arrek heldutasun sexuala 4 urterekin eskuratzen duten bitartean, emeek
5 urterekin lortzen dute, kasu bietan helduek 35cm-tako luzera dute. Arrak 11 urte bizirautera hel daitezke eta emeak 14 urtera.
Ugalketa
Urtean zehar ugalketarako bi sasoi daude, bata udaberrian eta bestea
udazkenean. Udaberrikoa nahitaezko den bitartean, udazkenekoa
aukerazkoa da eta baldintza klimatologikoen menpe dago.
Espezie obiparoak izanik, eklosio aldia abuztu erdialdera gertatzen
da. Jaioko diren sugegorri kume kopurua 6-13 artekoa da, batezbestekoa
9,3 delarik.
Bizimodua
Aktibitate maximoko aldiak otsaila/martxotik urria/azaro aldera irauten
du. Normalean hibernatzen ez duen espeziea da, hala ere, hibernatu
duten 15 indibiduo topatu dira. Espezie eguargitarra da, baina sasoi berotsuenetan jarrera gautarra aurkezten dute.
Elikadura
Ehizatzeko darabilten teknika zelataritzan oinarritzen da, gainera buztana amua balitz erabil dezakete.
Indibiduo gazteen dieta ornogabe, musker, anfibio eta tamaina txikiko
ugaztun intsektujaleez osatzen da. Helduena berriz, musker eta tamaina
txikiko ugaztun karraskariez. Oro har, esan daiteke espezie haragijalea
dela.
Ikusi da, udaberritik udazkenera tamaina txikiko ugaztunek betetzen
dutela dietaren zati zabalena, eta udaberrian zehar anfibioak direla
gehien kontsumitzen direnak. Aztertu da ere, udan harrapakin gehiago
jaten dituztela urteko gainontzeko sasoiekin alderatuz.
Espezieen arteko elkarrekintzak
Etsai natural ugari ditu sugegorriak. Nagusienak Arrano-sugezalea
(Circaetus gallicus) eta mangosta arrunta
(Herpestes ichneumon) dira. Aitzitik, badira Lataste sugegorriaren harrapakari kontsidera
daitezkeen beste espezie batzuk: Montpelierko sugea (Malpoeon
monspessulanus), trikua (Erinaceus europaeus), basurdea (Sus scrofa)
eta katajineta (Genetta genetta). Etxeko abere batzuk, oiloak eta txerriak, etsai naturaltzat ere har daitezke, hauek sugegorriez elika baitaitezke.
|