Natura | 2009.11.30
Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia behatokiak antolatuta, Anfibio eta narrastien kudeaketarako tresnak izeneko jardunaldiak izango dira abenduaren 18 eta 19an Elkartearen Donostiako egoitzan. Iberiar penintsulako eta Frantziako hainbat lantaldek animalia talde horiekin egiten diharduten lanaren berri ezagutzeko aukera izango da; hala nola muskerrekin, dordokekin, sugeekin, arrabioekin lanean dabiltzan lantaldeetako ordezkariak izando dira bertan. Izen-emateak 25 euro (15 bazkideek) balio du, eta abenduaren 16ra arte egin ahal izango da.
Natura | 2009.11.24
Datorren ostegunean, hilak 26, biodibertsitatearen dibulgazioa ardatz izango duen mahaingurua izango da Gasteizko Salburua hezeguneko Ataria interpretazio-zentroan. Bertan, Biodiversidad Virtual proiektuko Antonio Ordoñezekin eta Mario Sáez de Buruaga dibulgatzailearekin batera, Antton Alberdi EuskalNatura.net-eko kidea izango da. Hitzordua arratsaldeko 19.00 da, eta sarrera librea izango da.
EuskalNatura | 2009.11.16
Datorren ostegunean, azaroaren 19an, Gasteizko Salburuko hezeguneen Ataria interpretazio
zentroan itsaspeko argazkilaritzari buruzko hizketaldia antolatu du
euskalnatura elkarteak. Alex Iturrate argazkilariaren laguntzaz, urpeko
argazkilaritzari buruz ikasteko aukera paregabea izango dugu bertan, eta baita “Kantauri:
ikuspegiak eta begiradak” erakusketako argazkiak nola lortu ziren ezagutzekoa.
Biologia | 2009.11.09
Giza genoma osoak sekuentziatzeko kostuak behera eta behera jarraitzen du. 2003 urtetik, giza genoma osoa sekuentziatzeak 300 milioi dolarreko kostua zuenetik, prezioak behera egin du etengabe. Aste honetan Kaliforniako (AEB) Complete Genomics enpresak giza genoma osoa 4.400 dolarren (3.000 euro inguru) truke sekuentziatzen duela azaldu berri du Science aldizkarian. Sekuentziazio merke horrek gaixotasunen eragileak diren geneen ikerketari bultzada nabarmena eman diezaike.