|
Papilionidae familiako Euskal Herriko tximeletak
|
|
|
|
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz
|
 Papilionidae familiako tximeletak tamaina handi eta ertaineko tximeletak dira. 550 espezietik gora ezagutzen diren arren, Euskal Herrian ez dira horietako 5 besterik aurkitzen, gehienak ingurune tropikaletan bizi baitira.
Arrautzek forma borobila izan ohi dute eta hainbat beldar zilindriko, sendo eta dirdiratsuak dira. Krisalidak erpindunak dira eta zetazko gerriko antzeko batekin lotzen dira landareen zurtoinetara.
 Familia honetako tximeletak hainbat ezaugarri anatomikorengatik bereizten dira gainerakoetatik. Ezaugarririk bereizgarriena beldarretan aurkitzen da. Buruaren atzean osmeterio izeneko organo bakarra dute. Normalean ezkutatuta egoten den arren, beldarra arriskuan dagoela konturatuz gero, atera eta terpenoz osaturiko usain txarreko likidoa isurtzen du. Gurean aurkitzen diren bi espeziek buztanun hegoak dituzte.
Oraingoz ez dago informaziorik.
 |
izen arrunta
|
izen zientifikoa |
gaztelaniaz
|
frantsesez |
ingelesez |
 |
| |
Apolo tximeleta
|
Parnassius apollo
|
Mariposa apolo
|
Apollon
|
Apollo butterfly
|
|
| |
Lirio-tximeleta
|
Iphiclides podalirius
|
Chupaleche
|
Flambe
|
Sail swallowtail
|
|
| |
Makaon tximeleta
|
Papilio machaon
|
Mariposa macaón
|
Machaon
|
European swallowtail butterfly
|
|
| |
|
Driopa mnemosyne
|
|
|
|
|
| |
|
Zerynthia rumina |
|
|
|
|
 |
|