CORDARWIN 2013 Espedizioa
Jakintza alor ezberdinetako zientzialariak, gailurra zapaldu nahi zuten puntako eskalatzaileak, inguruko fiordo ezazgunak esploratu nahi zituzten kayak bidaiariak, argazkilari eta kazetariak... denok izan ginen Sarmiento mendiaren edertasunaren menpean.

Mendiminez bloga | 2013/09/12 (azken aldaketa: 2013/09/12 ) | Egilea: Eñaut Izagirre | Bisitak: 1544

Sarmiento mendiaren mazizoa (2.207 m) Suaren Lurraldeko Uharte Handian (Isla Grande de Tierra del Fuego) dago, Darwin mendikatearen mendebaldeko muturrean, fiordo eta mendi garai izoztuen paisaia nagusi delarik.

Mendiak bi gailur ditu, oso antzerakoak bai forman zein altueran, hala ere, gailurrik gorenena (2.207 m dituena) ekialdekoa (ezkerrekoa irudian) da. Goi-latitude hauetako berezkoa den ezaugarri berezi bat ere nabarmendu daiteke, izotzezko perretxiko izena hartzen duten izotz-eraketa bereziak, elur prezipitazio ugarien zein haizearen eraginez eratzen direnak.

CORDARWIN 2013 Espedizioa
Sarmiento mendiaren bi gailurrak. Ekialdekoa (ezkerrekoa) da garaiena 2.207 metrorekin.


Horrela, inguru zoragarri honetara bidean itsasoratu ginen Arco Iris belaontzian, eta ondorengo bideoan ezagutzera eman nahi dudana bidaia honetan bizitako esperientzia aparta da. Hortaz, ez espero deskribapen narratibo edo zientifikorik, soilik sentimentu eta emozioetan oinarritutako bideoa baita.

Bideoak




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Mendiminez

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...