Albisteak

Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

2017/06/01
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Maroko hegoaldean zuhaitzen gainean ahuntzak agertu ohi dira, bertako hosto eta haziak jaten. Maiatzeko artikulu batean erakutsi berri dute animalia horiek zuhaitzaren haziak zabaltzeko bektore garrantzitsuak direla.


Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?
Egilea: Ana Garcia

Inoiz Marokon izan denak seguruenik ikusiko zituen ahuntzak zuhaitzetan. Argania spinosa espezieko arbolak dira eta ahuntzek hosto eta fruituak jaten dituzte bertan. Udazkenean, adibidez, egunaren hiru laurdenak zuhaitz gainean pasa ditzakete.

Frontiers Ecology and the Environment aldizkarian argitaratu dutenez ahuntzek zuhaitzen haziak zabaltzen dituzte. Azken ehun urteetan argan basoek galera handiak izan dituzte, %50a adinakoak, izan ere, bere egurra eta fruitua oso garrantzitsuak dira olioa egiteko. Beraz, funtsezko rola betetzen dute landarearen kontserbazioan.

Ahuntzek fruitua jaten badute ere, hazia handiegia da euren gusturako eta bota egiten dute. Hala ere, jatorrizko arboletatik urrun gertatzen da hori. Horrela, hazi biluziak bideragarriagoak dira zuhaitzengandik aldenduta daudelako.

 

Iturria: SINC

Estekak

Jatorrizko artikulua

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...