Salburuako hezegunea
Araba

Nazioarteko Garrantzizko Hezegune bezala sailkaturik dagoen hezegune hau Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat da, eta hegaztien behatoki bikaina.

http://www.scarpetango.eu/dave-barry-essays/ dave barry essays Salburua hainbat urmaelek osatzen dute -Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak-, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere. Duela hainbat mende lehortu zuten, inguru hura soro bihurtzeko asmoz. Hala ere, 1994an hasitako lehengoratze lanek atzera eragin diote egoera horri, eta, gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat, Batasunaren garrantzizko lekua Europako Natura 2000 sarean eta Ramsarreko nazioarteko garrantzia duen hezegunea baita.

http://pghgrp.com/creative-writing-help-ks2/ creative writing help ks2 Parkean barrena ibiltzeko, urmael nagusiak lotzen eta inguratzen dituzten ibilbideak erabil ditzakegu. Ataria interpretazio zentroari eta hegaztien bi behatokiei esker, hango aberastasun naturala ezagutzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izango dugu.

Argazkia:
Salburuako hezegunea
Artikuluari buruz
Egilea: Maialen Sistiaga
Sorrera: 2012/05/08
Azken eguneraketa: 2014/10/17
Bisita-kopurua: 3398

Motzean
Geografia
Hedadura: 2 km2

Udalerriak: Gasteiz

Mendiak:
Kontserbazioa
Figurak: Batasunaren Intereserako Lekua (BIL)
Urtea: 1994

Biologia

Salburuako landaredia batik bat ur-landarez osaturik dago eta aipatzekoak dira bereziki Carex riparia populazioak. Ornogabeen artean 108 kakalardo espezie sailkaturik daude eta horietatik, gutxienez bi endemikoak dira. Ugaztunei dagokionean, guztiak dira basatiak, begetazioaren kontrolerako artifizialki sartu zen orein populazio bat izan ezik. Gehienak ugaztun txikiak dira, eta tartean babestutako zenbait, esaterako ur-irpurtatsa (Mustela lutreola). Gainera, anfibio ugari ere ditugu Salburuan, 'Kaltebera' bezala sailkaturik dagoen Rana dalmatina, adibidez.

Hala ere, Salburua bereziki hegaztiengatik da ezaguna. Izan ere, hegazti espezie oso altu batek erabiltzen du hezegunea kumatze edo hibernazio garaian.

Gaur egun, espezie inbaditzaile asko ere deskribatu dira Salburuako Parkean, besteak beste, ur-karramarro amerikarra.

Animalia interesgarriak

Lertxun hauskara ( Ardea cinerea )
Apoarmatu istilzalea ( Emys orbicularis )
Apoarmatu korrontezalea ( Mauremys leprosa )
Ur-ipurtatsa, Bisoi europarra ( Mustela lutreola )
Baso-igel jauzkaria ( Rana dalmatina )

Landare interesgarriak

Zurzuria ( Populus alba )
Haritz kanduduna ( Quercus robur )
Zume zuria ( Salix alba )
Zume hostoestua ( Salix elaeagnos )

Geologia eta geomorfologia

click here 1957. urtearen aurretik, Salburuako hezeguneek gutxienez hiru laku zituzten: Betoño, Larregana eta Arkaute. Bertan, artzaintza, ehiza eta arrantza jarduerak nagusi ziren orduan eta Arkauteko lakuaren inguruan Arabako lautadako harizti tipiko bat zabaltzen zen. Baina 1957. urtean, laku inguruak nekazal lurrak bihurtzeko asmoarekin, lakuak drainatzen hasi ziren eta 20 urtez drainatze lanek aurrera egin zuten, azken lakua Betoño izan zelarik.

1994. urtean, Salburuako inguru hau berreskuratzeko plan bat martxan jarri zen. Momentu hortan baso txiki bakarra baino ez zen gelditzen, Elorriagako iparraldean, eta inguru hauetako animalia eta landare espeziez nekez biziraun zuten. 1998. urtean presa bat eraiki zen lakuak berreskuratzeko prozesuan laguntzeko eta jarduera hauei esker 180 hektarea berreskuratu ahal izan dira (horietatik 60 ha urez estalita daudenak).

Kontserbazio-figurak

2002. urtean nazioarteko hezegune garrantzitsuenen zerrenda osatzen duen Ramsar Hitzarmenean sartu zen eta, oraintsu, Natura 2000 Sarearen barruan Batasunaren garrantzizko lekutzat hartu da, kontserbaziorako interesik handiena duten Europako naturguneen multzoan egon dadin. Horrez gain, Kutsadurarekiko Zonalde Sentikor bezala izendatuta dago.

Nola iritsi

Gasteiztik bertatik hainbat ibilbide daude Salburuara iristeko: Alegria ibaiko ibilbidea, Joan Karlos I hiribidea, Salburuako bulebarra eta Deba arroaren kalea.

Horrez gain bi autobus linea doaz Salburuako hezegunera: 3. linea hartuta "Bergarako atea 25" zentzuan, "Biosfera" izeneko geltokian jeitsi behar da eta Salburuako Atariraino 5 minutu ibili. Aldiz, 5. linea hartuta "Salburua bulebarra" zentzuan, Juan Karlos I 24 geltokian jeitsi behar da, eta 2 minutu inguru ibili parkearen sarreraraino.

Zer egin

Zenbait ibilbide posible egin daitezke Salburuako hezegunean baina bi bide nagusiak Betoñuko urmaela inguratzen duena eta Arkautiko urmaela inguratzen duenak dira. Gainera, interpretazio zentro bat dago parkean, Ataria deitutakoa hezeguneei buruzko ezagutza errazteko.

 

Ibilbideak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...