Basabaratxuria
Allium victorialis

enter site

enter Erraboiletatik aurrera hazten den landare hau mendietako gune harritsuetan aurki dezakegu, 900 metroetatik aurrera, multzo nahiko oparoak eratuz. Hala ere, euskal isurialdean baino ez da agertzen, Zalamatik, Gorbeia eta Anboto igaroz, Aizkorri eta Aralarreraino, beti ere lainoek ukitzen dituzten erlaitzetan.

Allium victorialis

follow url Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
go to link Estatusa
ne

Morfologia

view

see Erraboiletatik aurrera hazten da basabaratxuria, 60 cm-rainoko garaiera lortuz. Erraboilak 51-112 x 12-28 mm-koak dira, fusiformeak, eta erraboiltxorik gabeak. Kanpo tunika zuntzakara dute, erretikulatua, gris kolorekoa. Zurtoina borobila da, fistulatsua.

Hostoak

acm dissertation distinguished geometric investigation reach

2-3 hosto izaten ditu, zurtoinaren behealdeko herena inguratuz. Glabroak dira eta 10,8-22 x 3,1-5,4 cm-koak, lauak, eliptikoak, zorrotzak eta ertz leunekoak. Oinarri borobildua dute, 1,6-12 cm-ko pezioloarekin eta 93-300 mm-ko leka zuntzakara batekin.

Loreak

25-51 x 30-50 mm-ko infloreszentzia esferikoak eratzen dituzte, kanpai-itxurako 32-85 lorez eratuta daudenak, erraboiltxorik gabeak. kordotxak 1-2 segmentu ezberdin ditu, leunak, estuki hegaldunak, ez handituak. Kanpo eskuinaldeko kordotxek, antesikoek, ez dute brakteolarik.

Tepaloak eliptikoak dira, orokorrean kamutsak, leunak eta horiak. Kanpo tepaloak 4,6-5,4 x 1,3-2,2 mm dituzte eta barnekoek 4,4-6,4 x 1,6-3 mm. Estamin/tepalo erlazioa = 1,4-1,9 da eta estaminek ez dute oinarri koroztaturik. Kanpo-harizpiek 5,8-7,9 x 0,47-0,91 mm neurtzen dituzte eta sinpleak dira, lantzeolatuak eta oinarri zabalduarekin. Barne-harizpiek aldiz, 2-7,7 x 0,87-1,85 mm neurtzen dituzte, sinpleak dira eta hauek ere oinarri handitua dute, harizpiaren erdialderaino.


Anterak, ,4-2,3 x 0,6-0,9 mm-koak dira, hori argi kolorekoak. Obarioa 1,8-3,4 x 1,2-2,6 mm-koa da, oboboidea, leuna eta gandorrik gabea. Estiloa osoa da, 2,4-4,8 mm-koa.

Fruituak

Fruituak 3,6-5,6 x 4-7,5 mm-koak dira, hazi bakarra dutelarik lokulo bakoitzean. Haziak 2,8-3,8 x 2,1-3,1 mm-koak dira, subglobosoak, eleosomarik gabeak eta beltzak.

Antzeko espezieak

Convallaria sp.

Lorerik gabe daudenean, bi genero hauen arteko hostoek antza handia dute baina loreekin erabat bereizgarriak dira, Convallaria generokoen loreak ez baitira infloreszentzia esferikoetan elkartzen.

Banaketa

Basabaratxuri mardul honek banaketa-eremu zirkunboreal bat dauka, eta Europako hegoaldean mendi garaienetan baino ez da bizi. Hala ere, Alaskatik Europaraino aurki daiteke, baita Asian ere.

Euskal Herrian, 900 eta 1300 metro artean agertzen da; garaiera harrigarri baxuetan alegia. Isurialdeen banalerroko mendietan baino ez da aurkitu eta Zalamatik, Gorbeia eta Anboto igaroz, Aizkorriraino doazen herrietan aurkitu da. Aralar mendikateko Nafar alderdian bizi da, Gipuzkoako mugatik oso gertu.

Allium victorialis Allium victorialis

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pinus sylvestris
Pinu gorria
Corylus avellana
Hurritza
Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Calluna vulgaris
Ainar arrunta


Ekologia

Lainoek ukitzen dituzten erlaitz belartsuetan multzo nahiko oparoak, baina oso mugatuak, osatzen dituzte, bai kareharrien zein silizioen gainean, baina beti ere giro fresko eta gerizpetsuetan. Urkidi, harizti, pagadi, pinudi zein zumedietan aurki daiteke.

Fenologia

Udaberri bukaeran edo uda hasieran loratzen da, altitudearen arabera. Euskal Herrian, normalean maiatza aldera eta fruituak uztaila inguruan garatuko ditu.

Erabilerak

Erraboila sukaldaturik jan daiteke eta baratxuriaren antzeko zaporea du. Hala ere, espezie honen kontsumoak zenbaitetan pozoitzeak eragin dituela uste da eta txakurrak direla bereziki sentikorrak.

Kontserbazioa

Basabaratxuria, Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan 'Bakana' bezala sailkaturik dago 2011. urtetik. Gure lurraldean landare hau mendialdean bakarrik agertzen da. Badirudi gaur egungo bakantasuna ez dela arrazoi artifizialen ondorio, arrazoi biogeografikoen ondorio baino. Landare honen populazioa oso mugatua da eta elkarrengandik aldenduta daude. Oro har, sartzea zaila den lekuetan bizi da eta, horregatik, pertsonek sor diezazkioketen kalteak urriak dira. Populazioak zenbatzea eta horien aldizkako jarraipen bat egitea komenigarria izango litzateke. 

Esteka interesgarriak

http://fullyfurnishednyc.com/research-paper-on-osteoporosis/ Egilea: Maialen Sistiaga | http://truefocusvideo.com/custom-paper-accounting/ Sorrera: 2012/04/18 | http://aboutssf.com/?business-plan-writers-az Azken eguneraketa: 2013/12/30 | here Bisita-kopurua: 1631 | http://newlinkgroup.com/help-on-dissertation-xertigny/ Argazki nagusia: naturgucker.de

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...