a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z #

Irteeren kronikak

Gorbeialdeko zeharkaldia

Luzez itxaron eta gero, konturatu orduko motxila bizkarrean geunden beste zeharkaldi bati hasiera emateko. Oraingoan Udalatik Areatzarainoko bidea egin genuen, egun bakoitzean aditu baten azalpenak jaso eta geologia, limnologia, basoen kudeaketa eta abarreko gaiak landu genituelarik. Honela, bost egunez Bizkaia eta Arabako txokoak miatzeko prest abiatu ginen Ingurumen Zientzietako eta Biologiako 25 lagun.

Isurialdeen arteko zeharkaldia

Aurten ere, urteroko legez, Euskal Herriko bazterrak ezagutzera atera ginen EuskalNaturaren eskutik. Bost eguneko zeharkaldian, Arantzazutik Guardiarainoko bidea egin genuen, baso hostogalkorreko paisaia berdeetatik Arabar Errioxako sastrakadi eta mahastietara. Arabako lurrak izan ziren protagonista ibilbidean eta etapa bakoitzean aditu baten konpainia izan genuen gai bat lantzeko. Eguraldia lagun eta giro bikainean, nahi baino azkarrago iritsi zitzaigun itzultzeko eguna.

Mendebaldeko Pirinioetako zeharkaldia

Aritxulegitik Zilbetirako ibilbidea egin genuen 30 lagunek EuskalNaturak EHU ikasleentzat antolatutako mendi-zeharkaldian.

Argazkilaritza-asteburua Urbasan

Urbasa mendiguneko txoko eder ugari ezagutzearekin batera argazkilaritza digitalari buruz gogotik ikasteko aukera izan genuen irteerara animatu ginen 25 lagunok.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...