|
|
|
Baso-igel piriniarra (Rana pyrenaica)
|
|
|
|
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz
|
 Baso-igel piriniarra Pirinioetako endemismoa da. Nafarroa, Zuberoa eta Aragoiko goi-pirinioan besterik ez da bizi, eta itxuraz baso-igel iberiarraren antza handia duen arren, etoekologia oso ezberdina du. Gainera, ikerketa molekularrek adierazi dutenez, badirudi baso-igel gorriarekin ( Rana temporaria) erlazio estuagoa duela (Veith et al., 2002, 2003). Tamaina txikiko igela da, eta ez dago espeziearen populazioen egoera eta dinamikaren inguruko xehetasun askorik, 1993an deskribatu baitzen, Pirinioetako baso-igelen polemika itxiz (García-París, 1985).
Erreinua: Animalia
Phyluma: Chordata
Klasea: Amphibia
Ordena: Anura
Familia: Ranidae
Generoa: Rana
Serra-Cobo, 1993
Tamaina arrek: 33-46 mm
Tamaina emeek: 36-51 mm
Zapaburua: 33-38 mm
Ez dago daturik.
Kontserbazio-egoera
Bizimodua: Urtarra, batik bat.
Deskribapena
Tamaina ertaineko igela da, 30-51 mm, eta emeak arrak baino txikiagoak izan ohi dira (Serra-Cobo, 1993). Espeziearen pisu-heinaren inguruko daturik ez dago. Gorputz liraina du eta burua luze baino zabalagoa. Muturra motza da, eta proportzioan, sudurzuloak begitik urrunago daude, banaketa bera duten gainerako igel-espezietan baino. Tinpanoa oso txikia da, ia narbarmentzen ez dena. Bizkarraren alboaldeko tolesdurak, berriz, nabarmenak dira eta begitik uzkiraino hedatzen dira (Duguet & Melki, 2003). Aurreko eta atzeko gorputz-adarrak erlatiboki luzeak dira, eta 4 eta 5 hatz dituzte, hurrenez hurren. Atzeko hanketako behatzarteko mintza nahiko handia da baso-igel gorriarekin alderatuta (Salvador & García-París, 2001). Arrek eztei-garatxoak izaten dituzte aurreko gorputz-adarretako lehenengo hatzetan, eta kolore horikoak izaten dira. Baso-igel gorriaren kasuan, garatxo hauek kolore iluna izaten dute ugalketa garaian.
Helduen azalaren kolorea krema eta pliba-kolorearen artekoa izaten da, nahiz eta emeek kolore gorriztagoak izan ditzaketen (Serra-Cobo, 1993). Gorputzaren kolorazioa homogeneoa da, baina badira orban ilunak dituzten aleak ere. Batzuek alderantzizko V formako orban iluna izaten dute bizkarraldean (Vences et al., 1997). Beste igel arre espezieek bezala, muturretik aurre gorputz-adarreraino hedatzen den antifaz iluna du. Antifazaren eta goi-ezpainaren arteko eskualdea hori-zurixka izaten da. Sabelaldearen kolorea bizkarraldearena baino argiagoa da, apur bat grisaxka eztarri inguruan.
Zapaburuak marroi ilun edo beltzak dira, eta kolore argiko pikorrak dituzte. Kolorazioa da gainerako baso-igeletatik bereizteko era egokiena. Bufo generoko apoen antzeko morfologia dute (Vences et al., 1997). Kolorazioa buztanean ere mantentzen da, eta bertan ez dago gune garden edo argirik. Zapaburu jaio-berrien batez besteko tamaina 10,6 mm-koa da (Serra-Cobo, 1998), Gosner estadioan direnean 29,2-37,0 mm-koa, eta tamaina maximoa lortzean 33-38 mm-ko ingurukoa (Vences et al., 1997). Buztanaren luzera gorputzarena baino luzeagoa da, tamaina osoaren %54-66, eta sendoa eta altua da, ertz borobilduduna.
Espeziearen kariotipoa ere ezaguna da; diploideoa (2n) eta 26 kromosomaduna. 5 kromosoma handi pare eta 8 txiki (Odierna et al., 2001).
Kantua
Kantuaren luzera 1,4-1,5 segundu bitartekoa da, eta jarraian abesturiko 7-8 notaz osaturik egoten da. Maiztasunen heina 140 eta 1.355 Hz bitartekoa da, eta batezbesteko balioa 867 Hz (Duguet & Melki, 2003)
Banaketa
Pirinioetako endemismoa da, eta banaketa, esan bezala, Nafarroa, Zuberoa eta Aragoira mugatuta dago. Inguru hauetan, gainera, oso leku lokalizatuetan agertzen da. Ekialdeko muga Ordesa eta Monte Perdidoko Parke Nazionalean du (Serra-Cobo, 2002), eta mendebaldekoa Aezkoa bailaran (Llamas & Gil, 2005). Hegoalderen aurkitu den populazioa Huescako Cancías mendilerroan topatu da (Ortega-Martínez & Ferrer-Justes, 2000). Guztira, 10x10 km 2-ko 23 UTM laukitan erregistratu da, eta litekeena da eremu hauek espeziearen benetako banaketarekin bat etortzea.
Euskal Herrian Nafarroan eta Zuberoan aurki daiteke. Nafarroako hiru bailaratan detektatu da espeziea, ibaien goi-eremuetan eta errekastoetan. Erronkari bailaran, Belabartzen, Mazen, Mintxaten eta Uztarrotzen aurkitu da. Bidankotzen ere erregistratu da, eta baita Zaraitzu bailarako Anduña ibaiaren goialdean ere. Aralarko Parke Naturalean eta Aezkoa mendiaren inguruan ere bizi da baso-igel piriniarra (Llamas & Gil, 2005). Zuberoan Iratiko basoan besterik ez da aurkitu (Duguet & Melki, 2003).
Habitata
Espezie urtarra da, eta goi-mendietako uhar txiki, bizkor eta hotzetan bizi da (Serra-Cobo, 1997). Hala ere, zenbait kasutan, iturri, aska eta potzuetan ere aurkitu dira (Serra-Cobo, 2000). Zapaburuak ur-lasterretan bizi dira, errekaren hondoan, normalean, korronte bizkorrenetatik babestuta (Serra-Cobo, 2003). Bizitza lurtarrena duten aleak gazteak dira, errekastoen inguruko lurretan hedatzen direnak bizileku berrien bila.
Elikadura
Ez dago baso-igel piriniarraren elikaduraren inguruko datu zientifikorik.
Bizimodua
Helduak otsailetik udazken amaierara arte egoten dira aktibo. Aktibitatea behatu den tenperatura minimoa 3,7 ºC-koa izan da. Normalean, animaliak uretan egon ohi dira, nahiz eta udan, zenbait kasutan, errekastoen ertzetan termorregulatzen behatu izan diren (Vences et al., 1997).
Ugalketa
Espezie honen ugalketa garaia elurra urtu ondoren hasten da, otsaila eta apirila bitartean. Uhandre piriniarraren ( Euproctus asper) leku berean ugaltzen dira, eta oso leku gutxitan behatu da baso-igel gorriarekin ( Rana temporaria) jokaera sinpatrikorik. Emeek arroken edo landareen azpian erruten dituzte arrautzak, ur-korrontearen abiadura txikiena den guneetan (Duguet & Melki, 2003). Arrautza-multzoa trinkoa eta dentsoa izaten da, eta ez du flotatzen. 150 arrautza inguru erruten dituzte, Europako baso-igelen artean handienak direnak. Ezaugarri hau ur azkarreko inguruneetan ugaltzeko moldaeratzat interpretatu da (Serra-Cobo et al., 1998).
Kontserbazio-egoera
Nafarroako populazioen dentsitatea oso baxua da, eta ez da populazioen dinamikaren inguruko azterketarik egin. Espainiar estatuan zaurgarri kontsideraturiko espeziea da, eta kategoria horretan sailkatzeko arrazoiak banaleta mugatua eta zatikatua dira. IUCN nazioarteko erakundeak mehatxaturiko espezietzat dauka baso-igel piriniarra.
Espezieen arteko elkarrekintzak
Baso-igel piriniarraren zapaburuak Euproctus asperen harrapakinak dira (Vences et al., 1997), eta litekeena da harraparitza honi aurre egiteko zenbait moldaera garatu izana (Serra-Cobo et al., 2000). Igel helduek uretara jauzi egiten dute arriskua nabaritzen dutenean. Uretan igel helduek duten mehatxu nagusia amurrainak dira.
| bibliografia |
- Duguet, R., Melki, F (Eds.). (2003). Les Amphibiens de France, Belgique et Luxemburg. Collection Parthénope. Editions Biotope, Mèze.
- García-París, M. (1985). Los anfibios de España. Publicaciones de Extensión Agraria, Madrid.
- Llamas, A., Martínez-Gil, O., Arribas, O. (1994). Estudio de la distribución y hábitat de Rana pyrenaica Serra-Cobo, 1993. Departamento de Medio Ambiente, Gobierno de Navarra. Inédito.
- Salvador, A., García-París, M. (2001). Anfibios Españoles. Canseco Editores, Talavera de la Reina.
- Serra-Cobo, J. (1993). Descripción de una nueva especie europea de rana parda (Amphibia, Anura, Ranidae). Alytes, 11: 1-15.
- Serra-Cobo, J., (1997). Rana pyenaica Serra-Cobo, 1993. Pp.167-138. En: Pleguezuelos, J.M. (Ed.), Distribución y biogeografía de los anfibios y reptiles de España y Portugal. Universidad de Granada-Asociación Herpetológica Española, Granada.
- Serra-Cobo, J., Lacroix, G., White, S. (1998). Comparison between the ecology of the new European frog Rana pyrenaica and that of four Pyrenean amphibians. J. Zool., Lond., 246: 147-154.
- Serra-Cobo, J., Marques, T., Martínez-Rica, J.P. (2000). Ecological segregation between Rana pyrenaica and Rana temporaria, and differential predation of Euproctus asper on their tadpoles. Netherland J. Zoology, 50 (1): 65-73.
- Serra-Cobo, J. (2002). Rana pyrenaica Serra-Cobo, 1993. Pp. 129-130. En: Pleguezuelos, J. M., Márquez, R., Lizana, M. (Eds.). Atlas y libro rojo de los anfibios y reptiles de España. Ministerio de Medio Ambiente- Asociación Herpetológica Española, Madrid.
- Odierna, G., Aprea, G., Arribas, O., Capriglione, T. (2001). A chromosomal study of the Pyrenean endemic brown frog species, Rana pyrenaica, and various Italian populations of R. dalmatina and R. italica. Folia-Zoologica, 50 (1): 55-63.
- Veith M., Vences, M. , Vieites, D. R. , Nieto-Román, S., Palanca, A. (2002). Genetic differentiation and population structure within the Spanish common frogs (Rana temporaria complex; Ranidae, Amphibia). Folia Zoologica, 51 (2): 307-318
- Veith, M., Kosuch, J., Vences, M. (2003). Climatic oscillations triggered post-Messinian speciation of Western Palearctic brown frogs (Amphibia, Anura, Ranidae). Molecular Phylogenetics and Evolution, 26: 310-327.
- Vences, M., Kupfer, A. , Llorente, G. , Montori, A., Carretero, M. (1997). Description of the larval stages of the Pyrenean frog, Rana pyrenaica Serra-Cobo, 1993 (Amphibia: Ranidae). Bolletino del Museo Regionale di Scienze Naturali, Torino, 15 (1): 1-23.
|
|
|
animalien fitxak |
Animaliak | 2010.05.31 Belarrihandi grisa Plecotus generoko Euskal Herriko hiru belarrihandietako bat da. 60. hamarkadan eman zitzaion espezie kalifikazioa, ordura arte belarrihandi arrearen (Plecotus auritus) subespezietzat jotzen baitzen. Izan ere, a... Gehiago irakurri | Animaliak | 2010.05.5 Schreiber saguzarra, koba-saguzar izenez ere ezagutzen dena, leizezulotan gorde ohi den espeziea da. Miniopterus generoko Europako espezie bakarra da, eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Talde handiak osatu ohi dit... Gehiago irakurri | Animaliak | 2010.03.16 Garai batean arrunta eta miretsia izan zen hegazti honek itxura eder bezain misteriotsua dauka, eta horrek kondaira ugari gauzatu ditu historian zehar. Ugatza, saien eta arranoen erdibidean dagoen harrapari handi hau, egun jada p... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.11.12 Neurri ertaineko arranoa da. Indotxina eta Indiatik hasi eta Mediterraneoraino banatzen da, baina bere populazio handienak Iberiar penintsulan eta Magreben daude. Azken hamarkadetan atzerakada handia jasan duen espeziea da, berezi... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.10.14 Oso espezie interesgarria da Piriniotako iboi eta ur-lasterretan bizi den endemismo hau; izan ere, bere anatomia, fisiologia eta moldapenak direla eta glaziaziotan Europa osoan bizi ziren uhandreen eredutzat har daiteke (Aihartza,... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.09.27 Europako felidorik handiena da ipar-katamotza. XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azk... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.08.3 Mendi-inguruetako tximeleta enblematioenetariko bat da Apolo tximeleta. 800 metrotik gorako altueran bizi ohi da, eta Europako mendigune gehienetan aurki daiteke. Habitat Arteztarauaren (CEE/92/43) IV. eranskinean aipatzen da, et... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.06.8 Asun-tximeleta ninfalido ezagun eta koloretsua da. Atlantikotik Ural mendizerraraino eta Mediterraneo kostaldetik Eskandinaviaraino aurki daiteke, eta Euskal Herrian, Europa guztian bezala, espezie arrunta da. Hainbat espeziereki... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.05.30 Kolia arrunta, Pieridae familiako tximeleta ezaguna da. Izenak dioen bezala, tximeleta arrunta da Euskal Herrian, eta ia txoko guztietan aurki daiteke. Generokideetatik bereiztea nahiko zaila izan ohi da, ez baitute espezie bakoi... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.05.26 Euskal Herriko eta Europako tximeletarik ezagunenetarikoa eta ederrenetarikoa duen lepidopteroa da makaona. Beldarrak ere itxura deigarria duen arren, tximeletak parekorik ez duela esan daiteke. Larba mihiluaren eta azenari... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.05.7 Amilotx urdina Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetariko bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki ... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.04.27 Montpellierko sugea bi metro gainditzera iritsi daiteke, eta normalean neurri horretara iristen ez bada ere, Euskal Herriko ofidiorik handiena da. Habitat mediterraneo askotan ager daiteke, hala nola, sastrakaditan, karraskadi et... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.03.22 Landazabal ireki eta eguzkitsuak behar ditu hegazti honek, zuhaitz sakabanatuekin. Hegazti bikaina da, lertxun hauskarak adinako hego-zabalera lortzen du baina nabarmen lirainagoa da. Hegan doanean, hegoen azpialdeko lerro kolore... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.03.5 Begien inguruan kareta modura dituen orban beltzak ezugarri bereizgarriak dira animalia txiki eta polit honentzat. Ile zuri luzeekin amaitutako buztan luzea eta belarri garatuak ditu. Neguan ibernazio luzea egiten du eta hortik d... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.02.28 Hieraaetus generoko arranoen ezaugarria da neurri ertain edo txikia izatea. Hego luzeak eta isats luze edo ertaina dute. Lumadun tartsoak dituzte eta kolorazioari dagokionez fase desberdinak agertzen dira. Basodun zonaldetan aurk... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.02.23 Baso-igel piriniarra Pirinioetako endemismoa da. Nafarroa, Zuberoa eta Aragoiko goi-pirinioan besterik ez da bizi, eta itxuraz baso-igel iberiarraren antza handia duen arren, etoekologia oso ezberdina du. Gainera, ikerketa moleku... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.02.18 Urte askoan zehar Lacerta generoaren barruan sailkatua izan zen arren, egun, gardatxoaren izen zientifikoa Timon lepidus da. Euskal Herriko narrastirik handienetariko bat da eta hego isurialdean aurki daiteke. Habitat konpl... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.02.11 Apo berezia da txantxiku arrunta, arrek arrautzak gorputzaren atzealdean itatsita garraiatzeagatik ezaguna. Tamaina txikia du eta azal pikortsua. Europa mendebaldean eta Maroko iparraldean aurki daiteke denetariko inguruneetan.&n... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.02.10 Iberiar penintsulako endemismoa da eta penintsularen ipar-mendebaldean baino ez da agertzen. Bere banaketaren muinean nahiko espezie ugaria da, baina banaketaren mugatan, Euskal Herria kasu, oso espezie urria da eta gainera beher... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.01.29 Itxura bereziko txoria da antzandobi kaskagorria, izenak berak dioen bezala, burualde eta garondo gorria baititu. Ezaugarri honek identifikazioa oso erraza bihurtzen du. Espezie migratzailea da eta Euskal Herrian hegoaldean soili... Gehiago irakurri | Animaliak | 2009.01.12 Tamaina handiko saguzarra da, Myotis myotis generokidearen oso antzekoa, kopetako orban zuririk ez duen kasuetan, batez ere. Banaketa zabala du baina ez da oso ugaria, eta Euskal Herrian ez dira kolonia asko aurkitu. Iberiar peni... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.25 Saguzar arratoi-belarrien edo Myotis generoko saguzarren artean Europako espezie handiena da Myotis myotis. Saguzar arratoi-belarri ertainaren (M. blythii) oso antzekoa da, nahiz eta azken honek, normalean, orban zuria izan ohi d... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.24 Euskal Herriko ferra-saguzarren artean handiena da, izenak berak dioen bezala. Gainerako generokideetatik erraz bereiz daiteke tamainari begiratuta bakarrik, baina sudur-egitura ere bereizgarria da. Europako atlantiar kostatik As... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.18 Mundu mailan, 3 espezie baino ez dira Barbastella generoaren barruan sailkatzen (denak eurasiarrak), eta bakarra dugu Euskal Herrian: baso-saguzarra edo Barbastella barbastellus. Gainontzeko saguzarretatik erraz bereiz daiteke, o... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.16 Ferra-saguzar mediterraneoa tamaina ertaineko saguzar errinolofoa da. Mediterranear izaera duen espeziea izan arren, Euskal Herri guztian aurki daiteke, eta kolonia asko kostatik oso gertu detektatu dira. Ferra-saguzar handia (Rh... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.8 Satorren familiako ugaztun txikia da muturluzea edo desmana. Gaur egun oso egoera larrian dago Euskal Herrian, oso ibai gutxi dira bere biziraupenerako baldintzak aurkezten dituztenak, eta ibai hauetan ere tarte txikitan. Bere ko... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.8 Sarrioa ugaztun artiodaktiloa da, bobidoen familiakoa. Euskal Herrian Nafarroako goimendietan bakarrik azaltzen den arren, Piriniotan hedatzen ari da. Kaprinoen subfamiliakoa da eta beraz ahuntz baten antza du, baina txikiagoa et... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.3 Hegazti bikain hau munduko animaliarik azkarrena da, 400 km/h-ra iritsi daiteke ehizatzeko amiltzen denean. Bere gorputza aerodinamikarako diseinatuta dago: hego zorrotzek, buztan motzak, buru txikiak, eta bere arintasunaren eta ... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.12.1 Bechstein saguzarra baso zaharrei loturiko saguzar espeziea da. Banaketa zabala izan arren, populazioak oso lokalizatuak dira eta egungo eskasia nabarmena da Pleistozenotik Neolitikorainoko erregistro fosilean behaturiko maiztasu... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.11.14 Mustelidoen artean handienetakoa eta deigarrienetakoa da igaraba. Bere berezitasuna inguruarekiko duen moldaera itzelean datza, eta moldaera hau dela medio, urarekiko eta honen baldintza jakin batzuekiko erabat dependentea da. Az... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.11.10 Zozoa soilik erabili ohi da espezie hau izendatzeko. Oso ugaria da Euskal Herrian, gehiago alde atlantiarrean mediterraniarrean baino. Autoktonoa da hemen, espezie egonkorra eta migratzaile partziala. Migratzaile partzialak banak... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.11.4 Europa eta Asia erdialdean banaturik dagoen saguzar-espezie arrunta da baratze-saguzarra. Azken urteetan burutzen ari diren azterketa molekularren ondorioz, orain denbora gutxira arte espezie bakarraren barruan sailkatzen ziren s... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.11.1 Hegoaldeko suge leunaren latinezko izena Coronella girondica da. Coronella hitzak “koro txikia” esan nahi du latinez eta suge honi atxikitu zaio buruan aurkezten duen orbanagatik. Luzera txikiko sugea da eta Europa he... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.10.29 Euskal Herriko zerbidorik handiena da adarzabala. Dimorfismo sexual handiko animalia da eta gainerako taldekideetatik bereizten duen ezaugarri deigarria du. Izenak berak dioen bezala, adarrak zapal eta zabalak dira. Adarzabalen b... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.10.9 Euskal Herriko eta erregio paleartikoko ferra-saguzarren arteko txikiena da, izen arruntak dioen bezala. Euskal Herrian banaketa oso hedatua du eta kobazulo ugaritan aurki daitezke espezie honen koloniak. Gainerako ferra-saguzarr... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.10.6 Hankarik gabeko saurio ezagunena da zirauna. Ezkata leun eta dirdiratsuz estaliriko gorputz luze eta irristakorra du eta Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki daiteke, Nafarroa hegoaldean salbu. Bere itxurarengatik sugeekin nah... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.10.2 Europa mendebaldetik Asia erdialderaino hedaturik dagoen saguzar espezie txiki hau afera taxonomiko baten barruan dago egun. 2006an plazaraturiko ikerketa baten arabera, Iberiar Penintsulako ustezko M. nattereriak genetikok... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.09.29 Tamaina handiko saguzar hau, Euskal Herrian aurki daitezkeen noktuluen artean tamaina ertaina duena da. Luzera handiko migrazioak burutzen dituen Europako saguzar gutxi horietako bat da. Euskal Herrian kolonia gutxi batzuk ezagut... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.09.22 Euskal Herriko kostaldean pase garaian agertu ohi den hegaztirik berezi eta ikusgarrienetariko bat da arrano arrantzalea. Tamaina ertaineko hegazti harrapari hau, izenak berak dioen bezala, arrantzalea da eta batez ere paduretan ... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.09.20 Duela 50 urte Irati inguruko basoetan baino geratzen ez zen arren, egoera hau zeharo aldatu da azken 20 urteotan. Hainbat herri hustutzea dela medio, abere-kopuruaren jeitsierak; duela urte dexente bere ehiza debekatzeak (gaur eg... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.09.20 Misticetea subordeneko zetazeoa da, bizarrak dituzten zetazeoenekoa. Garai batean Bizkaiko golkora hurbildu ohi bazen ere, neurri gabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen gure itsasotik. X. mendean hasi zen bale-arrantza Euskal Herr... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.05.29 Europako bigarren felido basatia da basakatua, katamotzaren atzetik. Arazo asko ditu bere kontserbaziorako. Habitat galera dago alde batetik. Gainera jazarpen gogorra jasan du gizakiaren aldetik oilategietan egindako erasoengatik... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.05.19 Sai paleartikoen artean txikiena da sai zuria. Negua Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira Euskal Herrira. Sarraskijalea den arren beste saiak baino askoz oportunistagoa da elikadurari dagok... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.05.19 Denbora pasa ahala gero eta ezagunago egiten ari den arren gure faunako ugaztun ezezagunenetarikoa da ur-ipurtatsa edo bisoi europarra. Bereganako interesaren arrazoi nagusia, bere banaketa jasaten ari den murrizketa da. Joan den... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.02.11 Zakurraren tamainako mustelido handia da azkonarra. Karniboro orojalea da eta lurazpian bizi da beste azkonarrekin batera. Nahiko arazo izan ditu gizakiarekin, arto sailetan egin izan dituen triskantzengatik eta bere ileekin biza... Gehiago irakurri | Animaliak | 2008.02.4 Bere kolore eta hegaldi ederrarengatik bezain ezaguna da txori hau bere kantu lehor eta errepikakorragatik. Egoera onean dagoen hegaztia da eta Euskal Herri guztian aurki daiteke, kostaldeko gune hezeetatik hasi eta isurialde med... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.12.31 Otsoa Euskal Herriko harrapari handienetako bat da. Betidanik gorroto handia izan dio gizakiak abereak ehizatzen zizkiolako, halere pizten duen gorrotoa gehiegizkoa da sortzen dituen kalte ekonomikoekin alderatuz; badira beste ha... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.12.28 Hartz arrea munduko hainbat tokitan desagertzeko zorian dago. Gaur egun, Europa, Asia epeleko eta Ipar Amerikako baso trinkoak ugaztun handi honen azken gordeleku bilakatu direlarik. Eremu zabal honetan tamaina eta kolorearen ara... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.12.25 Euskal Herriko isurialde mediterranearrean aurki daitekeen saguzar hau, Europako handienetariko bat da gau-saguzar handiarekin (Nyctalus lasiopterus) batera. Orain gutxi arte espezie arraroa zela uste zen arren, azken urteotako i... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.12.9 Baso inguruetan aurki daitekeen hegazti korbidoa da eskinosoa. Oso apeu sendoa du eta zarata handia ateratzeko gai da. Tamaina ertaineko hegaztia da, oso deigarria. Basoetan eta inguruetan ikusi ohi da, eta azkar hegan egit... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.11.4 Lertxun hauskara hegazti handi, eder eta elegantea da. Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki dezakegu mendi garaienetan salbu, eta urmael eta ibaiak atsegin ditu, bertan ehizatzen baititu bere elikagai nagusiak diren arra... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.10.31 Euskal Herrian sorginkeriarekin erlazionatua izan da anfibio buztandun hau, batez ere duen pigmentazioa dela eta. Beste hainbat herrialdetan ere sorginen edota suaren sinbolotzat hartua izan da, horren adierazle garbia dugu ingel... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.10.30 Lepahoria Euskal Herrian galtzeko arrisku handienetarikoa duen animalietako bat da. Ez da batere ohikoa eta oso zaila da indibiduoren batekin topo egitea. Hala ere, aztarna dezente uzten dituen animalia izaki, nahiko erraz ... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.10.15 Almirante gorria edo Bulkana, Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta ederrenetariko bat da eta ia mundu guztian hedaturik dago. Kontraste handiko koloredun hegoak ditu eta kamuflatzeko teknika ugari erabiltzen ditu. Almirante g... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.09.27 Deskribapena Europako gainontzeko sugegorriekin aldaratuta luzera ertaineko sugea dugu Kantauriar sugegorria, orokorrean 60 zm beherako tamaina izanik. Halaber, emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Gorputz lodiak, , ondo b... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.08.29 Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegazti eder hau, hainbat eta hainbat herrialdetako istorio eta mitologiatan agertu den animalia izan da. Deskribapena Hotz zuri heldu eta gazteak oso antzekoak dira itxurari dagokionez. Bizkarra... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.07.24 Marmota alpetarra Europan aurki daitezkeen bi marmota espezietan handiena da, baita gure kontinenteko karraskaririk handiena ere. Sciuridae familian sailkaturik dago katagorriekin batera, baina bai itxura eta baita portaera aldet... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.06.10 Zuhaitz-igel arrunta, Euskal Herriko anfibio ezagunenetariko bat da, eta bere larruazal fin eta kolore ederrak betidanik eragin du maitasun sentimendu bat herrialde honetako gizasemeongan. Mitologiako izaki, euskal kulturaren osa... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.06.5 Oreina Euskal Herriko basoetako ugaztun handiena dugu. Banbiren istorioak entzun genituen garaitik oso maitatua da eta gainera dotorea da zinez, biziki desiratua ehiztarien artean. Ehiza basatiak euskal lurretatik erabat desagert... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.06.5 Azeri arrunta edo azeriu gorria maltzurkeria eta zuhurtasuna uztartzen dituen animalia da. Bere zentzumen finez gain sen berezia du haragijale honek kinka larrienetik ere irabazle irteteko. Ez da ez animalia bizkorrena eta ezta i... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.05.31 Ohikoa da errepide bazterretako zutabe edota argi-indar zurtoinetan lasai asko pausaturik zapelatz arrunt bat ikustea, inguruneari begira, geldi. Deskantsatzen dagoela pentsa dezakegun arren, hori da bere ehiza-teknika nagusia, g... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.05.21 Euskal Herrian banaketa mugatua duen sugea dugu Lataste sugegorria, soilik Nafarroa hego-ekialdean agertzen da. Bere morfologia dela-eta, gure herrialdean agetzen den Aspis sugegorriarekin (Vipera aspis) nahastu daiteke. Hala ere... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.05.17 Marrazo erraldoia edo kolaioa, gure itsasoan aurkitu dezakegun arrainik handiena da, eta munduko bigarren handiena, bale marrazoaren (Rhincodon typus) atzetik. Tamaina hau izan arren, oso arraina baketsua da, baleen antzera itsas... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.05.16 Banaketa nahikoa mugatua duen arren, Euskal Herriko hainbat parajetan topa dezakegun animalia bitxi eta ederra dugu gailurretako uhandrea. Naturazale eta mendizaleen artean aski ezaguna da animaliatxo hau, batez ere, duen koloraz... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.05.9 Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren senide basatitzat har dezakegu. Leku batzuetan desagertuta dago gizakiak akabatu duelako (Britainiar Irletan XIX. mendean desagertu zen); beste batzuetan, aldiz, gizakiak ber... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.04.27 Arrano beltza, Euskal Herrian aurki dezakegun hegazti harrapari eder eta lirainenetariko bat da. Euskal Herriko arranorik handiena den arren, ez dago oso hedatua gure lurraldean eta Arabako Mendietan eta Pirinioetan bizi diren bi... Gehiago irakurri | Animaliak | 2007.04.27 Izurde arrunta, munduko izurderik ugarienetariko bat da. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko Golkoko uretan. Talde handietan bizi dira... Gehiago irakurri | | | |
|
landareen fitxak |
Landareak | 2009.03.12 Batik bat Europa eta Asia ekialdean banatuta dagoen zuhaiska dugu hurritza. Hostozabalen oihanpeetako osagai garrantzitsua da, bertan gune heze eta itzaltsuak bilatzen dituztelarik. Mesolitiko eta Neolitikoko fosilak aztertuz bad... Gehiago irakurri | Landareak | 2009.03.2 Juglans erromatarrek erabiltzen zuten “Jovis glans”etik dator (Jupiterren intxaurra). Regiak erreal esan nahi du. Jatorriz Europa hegoekialdekoa eta Asia mendebaldekoa da. Erromatarren garaia baino lehenagotik gure in... Gehiago irakurri | Landareak | 2009.02.23 Ficus hitzak bere latinezko pikondo hitzari egiten dio erreferentzia, eta carica-k, berriz, ziurrenik Caria-ri egiten dio erreferentzia, antzinako Asia mendebaldeko eskualde bati. Ingurune mediterranearrekoa da jatorriz. Substrat... Gehiago irakurri | Landareak | 2009.02.16 Alnus hitzak haltza esan nahi du, eta glutinosak (latinetik; glutinosus-a-um = likatsu) kimu gazteen izaerari egiten dio erreferentzia. Zuhaitz hau aski ezaguna da Europa, Asia eta Afrika iparraldean. Bere banaketa orokorra isuri... Gehiago irakurri | Landareak | 2008.11.24 Ulmus latin zaharrean zumarra da, eta minorek txikiagoa esan nahi du, hain justu bere ahaide diren Europako espezieek baino hosto txikiago baitu. Klima epeleta espezie tipikoa da, ibaiertzeko lurzoru sakon eta laiotzetan hazten d... Gehiago irakurri | Landareak | 2008.03.3 Hego-orrea bezala ere ezaguna. Portugal eta Marruekosen ekialdetik, Iranen iparralderaino zabaltzen da. Lehortera ongi moldatutako landarea da. Mediterraneoan ugaria da, askotan artearekin, pinuarekin ... batera agertuz (oso arru... Gehiago irakurri | Landareak | 2008.02.20 Fagus, latinezko ohiko izena; sylvatica, latinez sylvaticus-a-um esaeratik dator, basoetan hazten dena esan nahi duelarik. Europako erdialde eta mendebaldean bizi da, klima samur eta hezeko eskualdeetan, udako lehorterik eta negu... Gehiago irakurri | Landareak | 2008.02.20 Zuhaitz txiki hauek izatez ingurune mediterranearrekoak dira. Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Gure herriko isurialde kantauria... Gehiago irakurri | Landareak | 2008.02.19 Linneok espezie honentzako erabili zuen izena, robur, antzinako erromatarrek erabiltzen zuten haritzak identzifikatzeko eta baita edozein motatako egur gogor izendatzeko ere. Haritz kandudun bezala ere ezagutzen da, izan ere, ezk... Gehiago irakurri | Landareak | 2007.11.8 Euskal Herriko hareatzetako landare ohikoenetariko bat da. Ez da duna eta hareatzetan besterik agertzen eta XIX. mende bukaerako landarearen gaineko zenbait aipamen badaude Euskal Herrian. Bizkaiko hareatzatan oso ohiko landarea z... Gehiago irakurri | Landareak | 2007.05.21 Europako parterik handienean, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean sakabanaturik aurkitzen dugu zuhaitz hau. Ingurune hezeetan edozein substraturen gainean haz daiteke. Euskal Herrian, mendi ingurune guztian dago, nahiz e... Gehiago irakurri | Landareak | 2007.05.9 Ipar-orrea bezala ere ezaguna. Ipar Hemisferio osoan hedaturik dago: Eurasia, Ipar-Amerika eta baita Afrika iparraldea ere. Hainbat terrenotan bizitzeko gai da; itsas mailatik hasita 2.000 metroko garaierara arte. Fruitu mamitsua... Gehiago irakurri | Landareak | 2007.05.9 Gaur egun Euskal Herrian duen banaketa zabala izan arren, zuhaitz hau berezko area txikienetakoa duen pinu bat da, 4.000 Ha gutxi gorabehera San Frantziskoko badian (Kalifornia). Birpopulaketa artifizialei esker, orain oso hedatu... Gehiago irakurri | | | |
|
onddoen fitxak |
Onddoak | 2010.04.15 Ondo prestatuz gero jangarri bikaina den perretxiko honek ezaugarri oso bereizgarriak dauzka. Bere txapelak erlauntza itxura hartzen du, kolore marroi ilun batekin, eta bere albeoloen artean gandor handiak ditu. Bertan himenoforo... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.03.14 Onddo saprofitoa denez, zuhatiz hilen egurraz elikatzen da. Zirkuloerdiko forma dauka eta kolore nahiko argiak hasieran gero gris antza hartzen doazenak. Karpoforo larrukara eta elastikoa daukanez, maiz kostra itxura hartze... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.03.14 Onddo lignikola denez gero, hiletako enborretan hazten da urte sasoi osoan zehar. Ez dauka estiperik eta bere karpoforoa erdizirkularra da eta eraztun zentrukideak ditu kolore arre zein txuri-horixkakoak. Azala leuna izateaz gain... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.03.11 Egurretan agertzen den xilaria honek Clavaria edota liken baten itxura hartzen du. Dena den, behin ezagututa onddo hau, oso bereizterraza da eta asko aurki daitezke gure hostozabalen basoetan urte guztian zehar. {magictabs} Taxon... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.03.3 Onddo txiki eta eder honek ez dauka jateko balio berezirik. Zohikaztegi eta enbor hilen artean hazten da udazkenean. Lurretik 3cm altxatzen den onddo hau, Iberiar Penintsulako “Lista Gorrian” ageri d... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.03.3 Perretxiko arrunta eta preziatua da Frantziako hego-mendebaldean. Hego Euskal Herrian aldiz ez da jaten, bertako pinudietan ez baita hain arrunta. Udazken amaieratik lehenengo izozteak iritsi arte aurki daiteke. Jangarri ona da ba... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.03.2 Tremella generoko espezie arruntena da, urte osoan ateratzen da oso giro lehorra eta beroa egiten duen garaietan izan ezik. Ez du jateko baliorik, baina duen kolore bizi eta polita dela eta perretxiko ikusgarria da eta esker onek... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.02.22 Perretxikozaleen artean aski ezaguna den perretxikoa dugu kirats-ziza horia. Izenak berak dioen bezala sufre gasarek kiratsa dario, eta horrek egiten du hain bereizterraza mendian, bere jateko balioa nulua baita. Koniferoen eta, ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.02.19 Hankaluzea, marasmio jangarria ere deitua, izugarri hedatutako perretxikoa da. Hizkuntza askotan ditu izen arruntak, eskualde geografikoaren araberakoak. Euskal izenek, bere estipe luze eta jateko balioari egiten diote erreferent... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.02.18 Itxura bereziko onddo honek ez dauka gastronomian balore handirik, zapore min eta mikatza baitauka. Ez da batere estimatua perretxiko zaleen artean. Kolore arrea eta erdi tamainako onddoa da. Basoetan garrantzi ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.02.18 Onddo hau ezagutzea oso erraza suertatzen da bere kolore laranja argiagatik, habitat zabalagatik eta bere himenoforo horzdunagatik. Azken ezaugarri hau da, hain zuzen, tripaki izena ematen diona gibel edo tripakiaren itxura hartz... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.02.1 XVIII. mendearen amaiera arte Agaricus emeticus bezala deskribatuta zegoen onddo hau, Persoon taxonomoak berdeskribatu zuen arte. Izen espezifikoak bere oka eginarazteko ahalmenari zor zaio [emetikos (Gr.) = okagarri]. Mendian ez... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.01.22 Arraroa ez den onddo hau nahikoa erraz identifika daiteke basoan. Egur hiletan agertzen da, oro har, hostozabalen basoetan. Ez da oso apreziatu onddozaleen artean, jateko balio oso urrikoa baita, gainera, oso ale gazteak jan behar... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.01.21 Gure hostozabaletan aurki daitekeen ardagai honek, nahikoa itxura handiak azaltzen ditu, eta horretxegatik da hain ikusgarria. Izen herrikoiak dioen bezala, batik bar arteen enborretan hazten dira. Ez oso ezaguna baina, eta are gu... Gehiago irakurri | Onddoak | 2010.01.3 Euskal Herrian udaberritik hasita udazken parterarte oso ohikoa den onddoa da, bai konifero zein hostozabaleko basoetan ere. Arrautz zuriko forma duen peridio batetik falo moduko fruitu gorputza garatzen da. Bi atal ditu, oin zur... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.31 Nahiko espezie arrunta da onddo bitxi hau. Hemen erabilerarik ematen ez zaionez eta hain tamaina txikia duenez oharkabean pasatzen da jende gehienarentzat, baina benetan onddo berezi eta polita da naturako izaki txikiei erreparat... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.18 Intoxikazio dezente sortzen dituen espeziea da, ziza horiarekin (Cantharellus cibarius) nahasten baita. Bizi estrategia lignikola duen onddo ikusgarri hau, ez da bereziki handia, asko jota 12cm-tako estipea izan baitezake. ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.17 Espezie ezaguna da onddoetaz gutxi dakitenen artean ere, saltzeko asko ekoizten den espeziea baita. Ostra-forma bereizgarria du eta hainbat hostozabalen enborrean aurki daiteke talde soropilduetan; ohikoagoa da deskonposatzen ari ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.12 Mycena generoko espezieen arteko politenetako bat da askorentzat. Perretxiko hau oso ugaria da konifero zein hostogalkorren basoetan. Generoko beste kideak ez bezala, Mycena pura espeziea lurrean hazi ohi da, orbelaren artean, ga... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.10 Nahiz eta txikia izan, hilgarria suertatzen den onddo ederra da lepiota txiki hau. Oso antzerakoak diren beste espezie toxiko batzuekin nahastu daiteke. Udatik udazkenera hazten den onddoa da, belar ugari dagoen tokie... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.10 Gure artean oso arrunta den onddo pozoitsua da honakoa. Herrialde batzuetan denbora luzez kontsumitu izan du gizakiak, eta egun, oraindik ere, gune batzuetan jan egiten da, beti ere sukaldatu ostean, honek toxikotasuna murrizten ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.9 Bere morfologia dela eta, hortz bizarduneko perretxiko edo lehoi adats perretxikoa deitu izan zaio arrunki. Bere itxurak ez du inolako zalantzarik sortzen identifikaziorako orduan, arantza itxurako egituren sorta azaltzen baitu, ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.12.3 Tamaina ertaineko astaputz arrunt eta ezaguna da. Fruitu-gorputz zirkular eta oindunak eratzen ditu hainbat habitatetan, neguan salbu, urteko gainerako garai guztietan, nahiz eta ugaritasun maximoa udazkenean lortzen den. Heldu a... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.26 Zapore leuna eta tamaina handia lortzen duen onddoa izanik ez da harritzekoa Euskal Herriko perretxiko – biltzaile ugarik jasotzea. 25cm-tako txapel handi eta mamitsua gara dezake. Ez da bereziki zaila mor... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.24 Urkiarekin bizitzea ezinbestekoa duen onddo hau jangarria da eta nahiko kalitate onekoa. Pileoa oso haragitsua izan ohi da eta kolore arrea du, txortena ere berezia da, zuria baina ezkata edota puntu beltz batzuk agertzen ditu. H... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.24 Udazkenean mendietako zelai edo larreetan aurkitu daitekeen perretxiko honek oso itxura berezia du, izan ere, ingeleraz sorgin txapel deritzo, eta honek pileoari egiten dio erreferentzia, kono gorri bizia baitu hasieran gerora be... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.24 Izen arruntak dioen bezala, esngeorriarekin nahas daitekeen espeziea da; hau, ordea, toxikoa da. Urkien inguruan hazi ohi dira perretxikoak, Betula generoko zuhaitzekin mikorrizak eratzen baititu onddoak. Udaren amaieran eta udaz... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.23 Neurri ertaineko perretxiko arrunta da, gero eta preziatuagoa Euskal Herriko perretxiko-biltzaileen artean. Garai batean ez zen jaten Euskal Herrian, baina mende hasieran katalanek ekarri ziguten ohitura hau. Lurzoru basikotako p... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.17 Onddo honen izena mozterakoan askatzen duen esne itxurako jariakinetik dator, hasieran txurixka bada ere berehala kolore horia hartzen duena. Pileoa hasieran inbutu ganbil formakoa da baina denborarekin lautuz doa eta kolore nara... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.17 Ondo honen ezaugarririk deigarriena garatzen duen fruitu gorpotza da. Izan ere bere exoperidioa zabaltzerakoan 5-9 besotan banatu egiten da izar itxura hartuz. Endoperidioa aldiz zaku forma dauka eta alde apikalean peristoma dago... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.16 Pileoa 5–20cm-tako lodiera izan dezake onddo honek. Nahiz eta ertzetan finagoa izan oso onddo lodia da. Kolore gorrizka izateaz gain, gainaldean papila txiki batzuk ditu. Izenak adierazten duen bezal... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.16 Jangarria den perretxiko hau oso ezaguna da. Izan ere udaberritik udazkenera arte hazten da ageriko lekuetan, zelai, parke, kamino bazter… gurean oso preziatua ez izan arren, bilketa egunean bertan kontsumitu behar baita, A... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.12 Toxizitate altuko perretxikoa sortzen duen onddoa da, sindrome orellanikoa eragiten baitu, eta hilgarria suerta daiteke. Hostozabalen basoetan garatu ohi ditu fruitu-gorputzak udazkenean. Beste hainbat espezie generokiderekin nah... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.10 Nahikoa ohikoa den askomikotoa dugu mitra zuria. Bere forma bereziak eta basidiomikotoekin dituen ezberdintasun ugariek identifikatzen erraza egiten dute. {magictabs} Taxonomia::Erreinua: Fungi Phyluma: Ascomycota K... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.3 Onddo honen berezitasunik nabarmenena bere perretxikoa da. Hau kopa itxurakoa da eta txorien habiaren itxura hartzen du. Bertan zakutxo batzuk, peridioloak, agertzen dira, zeintzuek esporak biltzen dituzten. Perretxiko berezi hon... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.3 Entolomataceae familiako onddorik arriskutsuena da. Euskal Herriko intoxikazioen % 95a sortzen baitu. Batez ere Ilarrakarekin (Clytocibe nebularis) nahasten da. Onddo handi honetan kolore argiak dira nagus... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.2 Hostozabalen basoetan sua egiteko gizakiak aspaldidanik erabilitako onddoa dugu honakoa. Zuhaitzen enborretatik ateratzen diren fruitu gorputz adierazgarriek identifikatzen erraza egiten dute onddo hau. Gainera, bere biziko garra... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.11.2 Bere forma irregularra dela eta garun-itxura hartzen duen perretxiku berezia da. Udaberri amaieran atera ohi da pinudietan. Hainbat urtetan jan da espezie hau lehortuta eta ondo eginda, eta oraindik ere leku batzutan jaten da; bai... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.31 Zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da, urte osan zehar ikus dezakegu eta banaketa zabalekoa da, ia edonon aurki daitekeelarik. Oso preziatua da batez ere asia aldetik (txinan gehienbat, orain dela 4ooo topatu zuten eta Re... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.31 Oso perretxiko arriskutsua da, Amanita phalloides perretxikoaren antzeko intoxikazioak sortzen baititu. Gainera, pozoinak ez du efekturik perretxikoa jan denetik 12-13 egun pasa arte, gibelean eta giltzurrunetan nekrosiak sortuz.... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.27 Jangarri bikaina eta oso preziatua den onddoa da, uda-udazken aldera agertzen da baso hostoerorkorretan gehienbat. Maiz antzeko morfologia duen Amanita muscaria onddo toxikoarekin nahasten da, bien arteko desberdintasun nagusia A... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.26 Onddo hau udazken aldera larre eta zelaietan, belar artean hazten da. Hala ere, uda amaieran eta neguaren hasieran ere aurki daiteke. Bere itxura bereziari esker, fruitu gorputza zuri eta luzanga du, hiltze itxurakoa, erraz ezagu... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.26 Kolore gris arrekoa da, hasieran txurixka bazen ere hazi ahala iluntzen doatinta beltz batez estalita geratuko balitz bezala. Oso ohikoa da eta udaberri udazken bitarte multzotan agertzen da baso, ibai ertz, usteldutako egur... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.26 “Txibatoa” bezala ezagutzen dute onddo zaleek. Izan ere, badirudi, onddo hau agertzen den lekuetan Boletus generoso beste hainbat agertzen direla. Dena den, onddo hau ere oso jangarri ona eta apreziatua da, ezagun due... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.25 Euskal Herrian hainbat intoxikazio sortzen dituen espeziea da hau, errotari espezie preziatuarekin nahastea erreza baita. Espezie txikia da, 2-4cm-tako pileo zurixka daukana. Udatik udazkena arte aurkitu dezakegu belazeetan... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.22 Fruitu-gorputz bitxi eta ederrenetariko bat sortzen duen onddoa da kaiola gorria. Izenak berak dioen bezala, fruitu-gorputzak kaiola gorri baten itxura du, errezeptakulua kolore horretako sare bat osatzen baitu glebaren inguruan.... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.22 Hainbat subespezie eta barietatetan bereizten da espezie konplexu hau, bereziki haien ekologi aukera anitzaren arabera. Estipearen eta himenioaren kolorea bereizgarria da, baina baita nahiko aldakorra ere barietateen artean. {mag... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.21 Onddo saprobio espezie hau iratxo katilu moduan da ezaguna bere itxura txiki, kolore berde-urdinxka eta formagatik. Hala ere, fruitu-gorputzak ez dira maiz ikusten baina enborretan arrasto urdin oso bereizgarriak utzi ohi dituzte... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.19 Onddo hau bere kolore laranja biziari esker oso deigarri eta ezaguna da. Baso soilgune eta bideetako zoru gainean hazten da udazken aldera, hezetasun maila altuarekin, batez ere koniferetako basoetan, nahiz eta hostoerorkorretan ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.18 Onddo hau izango da guztietatik ezagunena eta gure sukaldean gehien erabiltzen dena. Uda hasieratik udazkena bukatu arte ohikoa izaten da espezi honez osaturiko korroak aurkitzea, ganaduak bazkatzen duen belardie... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.17 Lanperna txarraren antza handia hartzen duen espeziea da, eraztun, bolba eta Amanita generokoen artean arraroa den kolore arre-grisaxkarekin. Hau, ordea, jangarria da eta bere pileoko ertza ez da ildaxkatua. ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.15 Oso espezie preziatua da perretxiko biltzaileen artean eta saltsa-perretxiko izenaz ere ezagutzen da hainbat lekutan. Omphalotus olearius espezie toxikoari arreta jarriz gero, ez du arazorik ematen nahasketen ondorioz. Hygrophoro... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.15 Euskal Herriko basoetan ongi hedaturiko Amanita bat dugu hau. Forma erraz asko bereizgarria izateaz gain, eraztuna eta bolba dela eta, kolore grisa du, bere generokoen artean ez oso arrunta. {magictabs} Taxonomia::Erreinua: Fungi... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.10.15 Jangarria izan ez arren, onddo askomikoto txiki ezagun eta deigarrienetariko bat da, garatzen dituen askomen kolore hori deigarriaren ondorioz. Ustelketa-prozesuan diren egurretan hazi ohi da; hots, saprofitoa da, eta harizti, pa... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.03.12 Onddo honen mamia itxia izaten da hasieran, Russula virescens-ena bezala eta biei azkar erasotzen diete intsektuen larbak. Russulen artean biak dira estimatuenak jateko orduan. Russula zein Lactarius taldeko onddoak&n... Gehiago irakurri | Onddoak | 2009.03.5 Euskal Herrian hazten diren Russulen artean bilatuena eta estimatuena da. Euskal Herritik at ordea ez da batere estimatua. Amanita phalloides onddo hilgarriarekin nahasi daiteke. Azken honek bolba eta eraztuna dauzka,... Gehiago irakurri | Onddoak | 2008.08.30 Boletus hau ezagutzeak merezi du, jangarri ona izan arren, zenbait perretxiko zalek bota egiten dute ukitzean edo ebakitzean mami zuria urdindu egiten delako. Onddo kosmopolita da eta perretxikoa udazkenaren hasieran sortzen du, ... Gehiago irakurri | Onddoak | 2008.08.30 Beste guztiak baino lehenago agertzen du perretxikoa onddo honek. Urtarrilaren azken egunetan hasten da eta apirilaren erdialdera arte irauten du. Koniferoen eta hostozabalen basoetan topa daiteke, silizeozko lurzoruetan batez er... Gehiago irakurri | Onddoak | 2007.12.30 Onddo honen perretxikoa udaberri erdialdean agertzen da eta udazkenera arte irauten du. Hanka, poroak eta mami trinkoa hori kolorekoak dira, ebakitzerakoan berde-urdintzeko joera txikia dute, eta berehala jatorrizko kolorea hartz... Gehiago irakurri | Onddoak | 2007.12.30 Onddo hau oso arrunta da hostozabalen basoetan eta udaberrian izaten du perretxikoa. Perretxikoa jangarria da, nahiz eta airearekin kontaktuan hartzen duen kolorea dela eta, urte askotan toxikotzat jo izan den. Txapel... Gehiago irakurri | Onddoak | 2007.12.30 Euskal Herriko Boletus mardulenetakoa da. Txapela zuri grisaxka da, ez du inoiz kolore arrosaxkarik edo gorrixkarik. Txapelarekin konparatuz, hanka txikia du, eta sareduna gainera. Mamia zuri horixka du, baina moztean berehala ur... Gehiago irakurri | Onddoak | 2007.11.14 Perretxiko zaleen artean estimatuena da, trofeo moduan erakusten da. Udazkeneko onddozuriaren (Boletus edulis) antza handia du, eta desberdintasun nabarmenena txapelaren kolorean dago; onddobeltzak, izenak dioen bezala, kolore il... Gehiago irakurri | Onddoak | 2007.11.2 Gure inguruan aurki daitekeen perretxikorik ederrenetariko bat garatzen du onddo honek. Perretxiko psikoaktiboa da, eta hilgarria ez den arren, ez da jatea komeni. “Muscaria” determinatzaile espezifikoa latinezko &ldq... Gehiago irakurri | Onddoak | 2007.11.1 Gure basoetako perretxikorik preziatuenetariko bat da udazkeneko onddozuria. Normalean, udazkenean sortzen du perretxikoa onddo honek, hostozabalen eta koniferoen basoetan. Txapelak 10-30cm-ko diametroa du, eta zuritik marroira a... Gehiago irakurri | | | |
|
|
erabiltzaileak |
 | 675 erabiltzaile |
 | 1 gaur |  | 11 aste honetan |  | 58 hilabete honetan |  | Azkena: Errordeffenly | |
|