 Arbaiungo arroila ezagutzeko aukera izango da EuskalNatura.net webguneak antolatuta Leioako Campuseko I. Natur Astea izango da datorren apirilaren 14tik 20ra. Bertan, biodibertsitatea eta kontserbazioaren inguruko hitzaldi sorta eta mendi irteeraz gozatzeko aukera izango dute EHUren aipaturiko Campusera gerturatzen direnek. Horretaz gain, hilaren 2tik irekita dagoen Objektibotik: euskal natura argazkitan argazki erakusketa irekita mantenduko da apirilaren 18ra arte.
Hitzaldi sorta
Aipatu moduan, hitzaldiak biodibertsitatea eta kontserbazioaren inguruan izango dira, arlo ezberdinetan lanean ari diren hainbat biologok eskainiak. Astelehenetik ostegunera egunero izango dira hitzaldiok, eguerdiko 12etan Liburutegi Nagusiko hitzaldi gelan, erakusketa aretoaren ondoan. Honakoak izango dira hitzaldiak:
Astelehena 14: Saguzarrak eta naturaren kontserbazioa Euskal Herrian
Joxerra Aihartza: EHUko zoologia irakaslea
Asteartea 15: Germoplasma bankuak, landare mehatxatuen kontserbaziorako lanabesak
Joseba Garmendia: Aranzadiko Botanika saileko zuzendaria
Asteartea 16: Espezie mehatxatuen kontserbazioa Araban
Malen Vilches: Arabako Foru Aldundiko Ingurumen saileko Biodibertsitate atalaren arduraduna
Osteguna 17: Axpeko Artetxene errekaren errestaurazioa. Bolondresekin egindako lana.
Joxerra Diez: EHUko ekologia irakaslea
Lau hitzaldietatik 3tara hurbiltzen direnak Aukera Askeko Kreditu bat lortuko du trukean.
Mendi irteera
Astebukaeran, aldiz, mendi irteera izango da Arbaiungo arroilara (Nafarroa). Bertan, fauna eta flora menditar eta mediterranearra behatu eta aztertzeko parada izango dugu, eta baita sai arreak bertatik bertara hegaka ikusteko ere. Hauek dira bidaiaren asmoak:
Ostirala 18: irteera arratsaldeko 17.30etan Leioako Campusetik. 20:00etarako Iso gainera iritsi eta gaua bertan igaro.
Larunbata 19: arroila barruan egun osoko ibilbidea Zaraitzu ibaiaren ertzetik.
Igandea 20: goizean, Kornotaitzera sai arreak bertatik bertara ikustera. Bertan bazkaldu, eta buelta arratsaldeko 19:00etarako Bilbora.
Irteera autoetan egingo da (inork autorik ez balu, denon artean antolatuko ginateke guztiok kabitu ahal izateko) eta kanpin denda eta jatekoa norbere esku izango da. Honenbestez, lehenbailehen abisatzea eskatu nahi dugu, ahalik eta hobekien antolatu ahal izateko. Irteerara joan nahi dutenek ez dute 615005414 telefonora deitu edota
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
helbidera idatzi besterik.
Objektibotik argazki erakusketa
EuskalNatura.net webguneak antolatuta, “Objektibotik: euskal natura argazkitan” izeneko argazki erakusketa ikusgai izango da EHUren Leioako Campusean datorren apirilaren 2tik 18ra bitartean. Bertan, Euskal Herriko naturako formatu handiko 32 argazki ikusi ahal izango dira, bederatzi argazkilarik ateratako erretratuak, hain zuzen ere. Erakusketak, kalitate handiko argazkien bitartez, Euskal Herriko biodibertsitatea eta paisaia-dibertsitatea erakustea ditu helburu. Honetarako, argazki bakoitzaren ondoan subjektuaren inguruko informazioa zehaztuko da fitxa informatiboen bitartez.
Aurkezpena apirilaren 2an, asteazkena, eguerdiko 12etan burutuko da erakusketa aretoan bertan.
Erakusketan Joxerra Aihartza, Antton Alberdi, Pedro Ayerbe, Ander Olaizola, Luis Llavori, Jose Mari Llavori, Peio Romatet, Mikel Tapia eta Felix Urrutiaren argazkiak ikusi ahal izango dira. Paisaiak, hegaztiak, ugaztunak, intsektuak, landareak, onddoak… guztiak izango du lekua Leioako Campuseko liburutegi nagusiko erakusketa aretoan.
Argazki erakusketa apirilaren 14tik 20ra bitartean Leioako Campusean ospatuko den Natur Astearen barneko ekintzetako bat da, bi aste lehenagotik ikusgai izango dena. Tamaina ezberdineko 32 argazki ikusi ahal izango dira, Euskal Herrian zeharreko txango imaginario bat jarraituz. Argazkiak 50 cm-tik 1,5 metrorainoko tamaina dute, guztiak koloretan.
Astelehenetik ostiralera goizeko 11etatik arratsaldeko 3ak arte egongo da zabalik eta sarrera doakoa izango da. Beraz, natura eta argazkilaritza maite dituen oro gonbidatuta dago argazki eder hauetaz gozatzera.
|