|
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz
|
Hona hemen
Euskal Herrian aurki daitezkeen hegaztien zerrendak orden mailan bereziturik. Orden batzuen barruan familia mailako sailkapena egin behar izan dugu zerrendak luzeegiak baitziren. Hegazti guztien zerrenda ikusi nahi izanez gero egin klik hemen.
 |
Anseriformes 43 espezie
Ahateen familiako hegaztiak, normalean ibai, padura eta zingira inguruetan bizi ohi direnak. Talde honetan sartzen dira ahateak, murgilariak, beltxargak eta antzarak, esate baterako.
|
 |
Apodiformes 2 espezie
Orden honetan sorbeltzen familiako hegaztiak sailkatzen dira.
|
 |
Caprimulgiformes
Orden honetan zatak sailkatzen dira.
|
 |
Charadriiformes 61 espezie
Kaioen eta antzerako hegazti itsastarrez osaturiko taldea da hau.
|
 |
Ciconiiformes 10 espezie
Orden honetan hegazti zangoluze gehienak sailkatzen dira. Zikoin edo amiamokoak, mokozabala, koartzak eta abar
|
 |
Columbiformes 5 espezie
Orden honetan usoen taldeko hegaztiak sailkatzen dira. Usoak, pagausoak, gangak eta antzerako hegaztiak.
|
 |
Coraciiformes 4 espezie
Orden honetan karraka, martin arrantzalea eta erle-txoria moduko hegazti txikiak sailkatzen dira.
|
 |
Cuculiformes espezie 1
Kukuak dira talde honen barruan sailkatzen diren hegazti bakarrak.
|
 |
Falconiformes 36 espezie
Egunez jarduten duten hegazti harrapariak. Arranoak, miruak, mirotzak, saiak, zapelatzak eta antzeko hegaztiak talde honetan sailkatzen dira.
|
 |
Galliformes 6 espezie
Basoilarra, eperra, galeperra eta antzerako hegaztiak biltzen dituen taldea.
|
 |
Gaviiformes 3 espezie
Aliotak, murgilak eta txilinportak bezalako hegaztiez osaturiko taldea.
|
 |
Gruiformes 8 espezie
Kurrillo, basoilo eta uroilanda moduko hegaztiak biltzen dituen taldea.
|
 |
Passeriformes
Hegazti txiki eta ertain gehienak biltzen dituen ordena. Buztanluzea, zozoa, beleak, amilotxak, arabazozoak eta txinboak, esaterako, talde honen barruan sailkatzen dira.
|
 |
Pelecaniformes 3 espezie
Pelikano, ubarroi eta zangak moduko hegazti handiak sailkatzen dira orden honen barruan.
|
 |
Piciformes 6 espezie
Okil espeziez osaturiko ordena.
|
|
Podicipediformes 4 espezie
Murgil eta txilinportak moduko hegazti urtarrak sailkatzen dira ordena honen barruan.
|
 |
Procellariiformes 4 espezie
Ekaitz-txori, gabai eta fulmarra moduko hegazti
itsastarrez osaturiko taldea.
|
 |
Strigiformes 8 espezie
Hegazti harrapari gautarrez osaturiko taldea. Hontzak, mozola eta urubia talde honen barruan sailkatzen dira.
|
|