EuskalNatura.net
tximeleten gida
 
EuskalNatura.net
 
 
 
 
Euskal Herriko natura eta zientziaren ataria arrow Albisteak arrow Biologia arrow Zelula amen aferaren inguruko mahaingurua
 

Zelula amen aferaren inguruko mahaingurua PDF Inprimatu
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz   
2007-11-23_ueu.jpgUdako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2007/2008 ikasturteko erronkak aurkeztu zituen atzo Bilbon. Elkarlana, kalitatea, berrikuntza eta erreferentzialtasuna izango dira hurrengo hilabeteetan UEUk izango dituen ardatzak. Aurkezpena genetikari buruzko gosari akademiko baten bidez burutu zen eta bertan, UEU eta EHUko hainbat zuzenbide irakasle eta zientzialarik hartu zuten parte. Larruazaleko zeluletatik eratorritako zelula amak sortzea izan zuten hizpide hizlariek.

Duela gutxi medioetan zabaldu zen zelula amen ikerketan egindako aurkikuntza hartu zuten tertuliaren abiapuntu bezala; eta hari horri tira eginez, eztabaida etikoak, interes ekonomikoak eta muga legalen inguruan aritu ziren ordubete luzez.

Mahainguruan, Lore Erriondok, UEUko Zuzendariak; Ana Zubiagak, genetikan adituak, EHUko ikerlariak eta UEUkideak; Itziar Alkortak, EHUko Zuzenbide irakasleak eta UEUkideak eta Pili Kaltzadak, zientzia kazetaritzan adituak eta UEUkideak hartu zuten parte.

Hona hemen audioa:

 
saioa
Erregistratu nahi? Kontua sortu
bilatu
erabiltzaileak
675 erabiltzaile
1 gaur
11 aste honetan
58 hilabete honetan
Azkena: Errordeffenly
interesgarria
Deskargak
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.