|
Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak ezagutzeko aukera
|
|
|
|
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz
|
 Urtero legez, Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia-behatokiak Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak identifikatzeko ikastaroak antolatu ditu ekainaren 12an eta 19an, hurrenez hurren. Ikastaroak euskaraz izango dira eta Aranzadik Zorroaga gainean (Donostia) duen egoitzan emango dituzte klase teorikoak goizez. Narrastien ikastaroan landa-irteera arratsaldean eta anfibioen ikastaroan gauean izango dira.
Aranzadiko herpetologia-behatokiaren eskaintza Euskal Herriko herpetofauna ezagutzeko aukera paregabea da. Elkarteko kideek izango dute edukiak irakasteko eta esperientziak transmititzeko ardura, Ainhoa Iraola, Ariñe Crespo, Xabier Rubio, Iñaki Sanz, Aitziber Egaña eta Nagore Zaldua izango baitira irakasleak. Bertaratu nahi dutenek 20 € ordaindu beharko dituzte ikastaro bakoitzeko; Aranzadiko kideek, berriz, 10 € ordaindu beharko dute.
Izena emateko
Narrastien ikastaroa: ekainaren 10era arte
Anfibioen ikastaroa: ekainaren 17ra arte.
Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu
943466142
Informazio gehiago
Euskal Herriko narrastiak identifikatzeko ikastaroa (www.aranzadi-zientziak.org)
Euskal Herriko anfibioak identifikatzeko ikastaroa (www.aranzadi-zientziak.org)
|