EuskalNatura.net
tximeleten gida
 
EuskalNatura.net
 
 
 
 
Euskal Herriko natura eta zientziaren ataria arrow Albisteak arrow Biologia arrow Venter-en azkena: bizitza artifiziala
 

Venter-en azkena: bizitza artifiziala PDF Inprimatu
Egilea: Mikel Irastorza Olaciregui   
ImageDNA artifizialarekin bizirauten duen lehen zelula sortu dute zientzialariek. Zelularen jarduera guztiak kontrolatzen dituen softwarea artifizialki diseinatu eta zelula batean txertatu dute. Sortutako zelula berriak DNA artifizial horren antzeko DNA duten espezieen portaera eta itxura berdina du. Science-en argitaratu den ikerketak mugarri berri bat jarri du zientziaren historian. Hala ere, bada bizitza sintetikoaren sorrerak ondorio arriskutsuak izan ditzakeela eta teknologia berri horrek ekar ditzakeen probetxuak hainbesterainokoak ez direla dioenik ere. Ikerlariek diote, aldiz, aro berri bat ireki dela botiken eta erregai garbien ekoizpenean.


Ikerketa J Craig Venter Institute  entroko buru den Craig Venter-ek zuzendu du. Aurretik ere lortu zuten genoma artifizial bat sintetizatzea eta bakterio batetik bestera genomak transferitzea. Orain, prozesu biak elkartu dituzte eta eurek hala izendatu bezala zelula sintetikoa sortu dute. Bakterio baten genoma kopiatu dute: genoma horren sekuentzia jakinda gai izan dira artifizialki genoma horren kopia bat ekoizteko. “Gai izan gara kromosoma sintetiko hori beste organismo bati zegokion zelula batean txertatzeko”, dio Venterrek. “Zelulak kromosoma berria jaso bezain laster irakurri egin du eta DNA eskuratzeko erabili dugun jatorrizko espeziean bilakatu da”. Bakterio berria milioika aldiz erreplikatu da, sintetikoki eraikitako DNA horren kopiak ekoiztuz. “Lehen aldiz zelula batek DNA sintetiko baten kontrola hartu du”.

Venter eta bere lankideek espero dute gai izango direla DNA sintetiko berriak eraiki eta gizakion probetxurako moduko mikroorganismoak diseinatzeko. “Industria-iraultza berri bat litzateke. Guk nahi dugun funtzio eta portaera duten mikroorganismoak diseinatzeko gai bagara petrolioa garbitzeko, CO2 zurgatzeko … gai liratekeen mikroorganismoak diseina genitzake”. Lanean dira jada txerto berriak eta erregai garbiak ekoiztera bideratutako mikroorganismoen diseinuan.

Aitzitik, Genewatch erakundeko Helen Wallace ez da hain baikorra. Mikroorganismo sintetikoak arriskutsuak izan daitezkeela uste du. “Ez dakigu mikroorganismo sintetiko horiek ingurunean zein portaera izango dute”. Wallace-k esan du Venter arrisku horien garrantzia gutxiesten ari dela. “Ez da Jaungoikoa. Bere teknologian gastatu duen diru guztia berreskuratu nahian dabil etorkizunean etor litezkeen erregulazioen eta mugen beldur baita”.

Venter-ek bere burua defendatu du, ordea. “2003an lehen birus sintetikoa eraiki genuenean eztabaida bizi-bizia izan zen ikerketa lerro horien etikotasunari buruz. Eztabaida Etxe Zuriraino iritsi zen. Zientzia-Akademia Nazionalak ere gogoeta egin du gure ikerketen inguruan eta ez dute inolako eragozpenik jarri”.

Iturria: BBC
 
saioa
Erregistratu nahi? Kontua sortu
bilatu
erabiltzaileak
735 erabiltzaile
0 gaur
14 aste honetan
7 hilabete honetan
Azkena: apporgeanirup
interesgarria
Deskargak
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.