EuskalNatura.net
tximeleten gida
 
EuskalNatura.net
 
 
 
 
 

Biobertsosaioko bideoak ikusgai PDF Inprimatu
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz   
ImageMaiatzaren 12an, asteazkena, ospatu genuen Biobertsosaioa izeneko bertso-saio esperimentala Leioako Campuseko III. naturaldiaren harira. Bertan, Jon Maia, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek, Uxue Alberdik EuskalNatura-ko kideen laguntzarekin jarritako gaien inguruan abestu behar izan zuten. Geologia, genetika, etologia, taxonomia... denetik jorratu behar izan zuten bertsolariek, eta benetan saio ona eta entretenigarria suertatu zen. Bertsoplaza.tv webgunerako grabatu zuten Bertsozale Elkartekoek, eta EuskalNaturara ekarri ditugu bideo horiek.

Moldapenen inguruan

Hainbat animalia dira euren inguruko informazioa jaso eta bizirauperenerako erabiltzen dutenak, besteak beste, lira hegaztia eta kamaleoia. Andonik gaztetxetan, zaharren egoitzetan, baserri-auzoetan, hirietan, umeentzat, jubilatuentzat, ezkertiarrentzat, eskuindarrentzat, gorrientzat, beltzentzat, zurientzat…. abesten du. Kamaleoia al da Andoni Egaña?



Angulen migrazioa


Amets eta Jon bu angula dira. Angulak Sargazo itsasoan jaiotzen dira eta 10.000 km-ko migrazioa egiten dute, Atlantikoa zeharkatuz Europara iritsi arte. Hiru urte behar izaten dituzte Euskal Herrira, Frantziara edo Britainia Handira iristeko Bidean, hainbat muga eta oztopo gainditu behar izaten dituzte, eta askok bizia galtzen dute Europara iritsi nahian; eta iristen direnek milaka arrantzale izaten dituzte erreketan zain, beren bizia urrearen prezioan saltzeko prest. Gaiari buelta eman eta angulen antzera ibiltzen diren pertsonak ere badirela gogoratu zuten Amets eta Jonek.



Euskal Herriko estrato geologikoak


Geruza edo estrato geologikoak dira Jon, Ames, Andoni eta Maialen. Andoni, duela 20.000 urteko geruza da, Paleolito garaikoa; Jon, duela 1.000 urtekoa; Amets, azken 100 urtean osatu den geruza; eta Maialen, oraintxe sortzen ari dena. Euskal Herriko historia bizi izan dute bakoitzak bere garaian, eta beraien harrizko memorian grabatuta geratu dira. Zer ote dute kontatzeko?



Taxonomiarekin jolasean


Bertsolari bakoitzari animalia edo animalia-talde baten izena eman zien Uxue Alberdik eta bertso batean animalia hori deskribatu behar zuen bertsolariak. Entzuleok, atzeko pantailan ikusi ahal izan genuen bertsolaria zuzen zebilen ala ez. Noski, bertsolariek ezin zuten atzera begiratu


Giza portaerari buruz

Amets eta Maialen National Geographic-eko bi kazetari dira. Hainbat dokumental grabatu dituzte baina orain enkargu berezi bat jaso dute. Ostegun gauen Kafe Antzokira joan eta giza-konportamentuari buruzko dokumental bat eskatu diete, ohiko tonuan.



Sabanako gepardo gosetiarena


Maialen, Sabanako gepardo gosetia da. Hil ala biziko erasoa egin behar du: ehizatuz gero bizi, kale eginez gero hil. Sabanako lautadan hiru animalia ditu: Andoni gazela, Amets ñua eta Jon zebra. Nor ehizatuko ote du?



Txantxikuen sedukzioa


Apo mota batzuk dira txantxikuak eta ugalketarako bikotea erakartzeko kantatu egiten dute. Jon eta Maialenek 20 urte daramatzate kantatu eta kantatu elkar seduzitu nahian. Nola amaituko ote da beraien dokumentala?

 
saioa
Erregistratu nahi? Kontua sortu
bilatu
erabiltzaileak
749 erabiltzaile
1 gaur
11 aste honetan
21 hilabete honetan
Azkena: emegoalok
interesgarria
Deskargak
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.