EuskalNatura.net
tximeleten gida
 
EuskalNatura.net
 
 
 
 
 

III. naturaldia martxan PDF Inprimatu
Egilea: Antton Alberdi Estibaritz   
ImageMaiatzaren 3tik 12ra bitartean Leioako Campuseko III. naturaldia antolatu du EuskalNatura elkarteak. Aurtengo ekitaldiek naturako elkarrekintzak izango dituzte mintzagai, eta gai horren inguruan hainbat hitzaldi, lau eguneko irteera bat eta biobertsosaioa izena eman diogun bertso-saio esperimentala antolatu ditugu. Hitzaldiak maiatzaren 3an, 4an, 10ean eta 11n izango dira Zientzia eta Teknologia Fakultatean, eta biobertsosaioa fakultate bereko paraninfoan izango da. Ekitaldi  horietarako sarrera doakoa izango da.

2010-04-29_naturaldia4.jpg
2010-04-29_naturaldia3.jpg
 2010-04-29_naturaldia2.jpg
EuskalNatura elkarteak antolatzen duen Leioako Campuseko naturaldiak hirugarren ekitaldia du honako hau, eta aurreko urteetako  egitura mantendu dugu aurtengoan ere. Honako hau izango da egitaraua:

Hitzaldiak

Maiatzak 3, astelehena
Onddoen munduan ezagutzen diren elkarrekintzak
Isabel Salcedo (EHUko irakaslea)

Maiatzak 4, asteartea
Sexuaz betidanik jakin nahi, baina galdetzera ausartu ez zaren guztia
Arturo Elosegi (EHUko irakaslea)

Maiatzak 10, astelehena
Lehiakidetzaren izatea eta ondorioak
Egoitz Salsamendi (EHUko ikerlaria)

Maiatzak 11, astartea
Erleen ustiaketa: teoria eta praktika
Martxel Aizpurua (Biologo eta erlezaina)

Hitzaldi guztiak Zientzia eta Teknologia fakultateko hitzaldi-aretoan izango dira eguerdiko 12etan. 4 hitzaldietara agertzearen truk aukera askeko kreditu bat emango da. Horretarako, aurretik Email helbide hau \?Spam Bots\?-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidean izena ematea gomendatzen dugu; dena den, bertan ere izena eman ahal izango da.

Biobertsosaioa


Maiatzaren 12an, asteazkena, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan “Biobertsosaioa: bertsolariak eta natura aurrez aurre” izenez bataitu dugun bertso-saio esperimentala izango da. Uxue Alberdik EuskalNatura elkarteko kideekin batera prestatutako gaien inguruan abestuko dute Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariek. Natura eta zientzia izango dira saioaren ardatza, eta tranpa bat baino gehiago gainditu behar izango dute bertsolariek. Sarrera doakoa izango da.

Elkarrekin argazki erakusketa

Naturaldiro moduan, aurtengoan ere argazki-erakusketa sortu dugu, eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko hallean (idazkaritza ondoan) egongo da ikusgai maiatzaren 12ra arte. Elkarrekin: naturako elkarrekintzak izenburua du erakusketak, eta hori bera, naturako elkarrekintzen inguruko azalpenak ematea eta edertasuna erakustea ditu helburu. Horretarako, naturako 10 argazkilariren formatu handiko 21 argazkiz osaturiko bildumaz gozatu ahal izango du hurbiltzen denak. Félix Aguado, Antton Alberdi, Pedro Ayerbe, Nano Cordovilla, Alex Iturrate, Iñaki Mezquita, Jose Mari Llavori, Luis Llavori, Mikel Tapia eta Felix Urrutia dira erakusketa osatzen duten argazkien egileak.

Argazkiez gain, bost gairen inguruko informazio-panel elebidunak ere baditu erakusketak: Pagadiak eta onddoak, Mutualismoa, Talde-bizitza, Ustiaketa eta Ikus-komunikazioa. Panel horietan naturako elkarrekintzen inguruko hainbat gairen xehetasunak azaltzen dira, eta informazio hori erakusketako argazkiekin lotzen da.

Beraz, natura gaitzat hartuta gozatu eta ikasi nahi duenak badaki non duen zita maiatzaren 3tik 12ra bitartean.


 
saioa
Erregistratu nahi? Kontua sortu
bilatu
erabiltzaileak
749 erabiltzaile
1 gaur
11 aste honetan
21 hilabete honetan
Azkena: emegoalok
interesgarria
Deskargak
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.