Jangarria izan ez arren, onddo askomikoto txiki ezagun eta deigarrienetariko bat da, garatzen dituen askomen kolore hori deigarriaren ondorioz. Ustelketa-prozesuan diren egurretan hazi ohi da; hots, saprofitoa da, eta harizti, pagadi eta bestelako baso hostoerorkorretan hazi ohi da. Udan eta…
Oso espezie interesgarria da Piriniotako iboi eta
ur-lasterretan bizi den endemismo hau; izan ere, bere anatomia, fisiologia eta
moldapenak direla eta glaziaziotan Europa osoan bizi ziren uhandreen eredutzat
har daiteke (Aihartza, 1992). Glaziazioak amaitzean, klimaren epelketaren
aurrean, goi-mendietan babesa aurkitu…
Euskal Herriko basoetan ongi hedaturiko Amanita bat dugu hau. Forma erraz asko bereizgarria izateaz gain, eraztuna eta bolba dela eta, kolore grisa du, bere generokoen artean ez oso arrunta.
Taxonomia::Erreinua: Fungi
Phyluma: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Pluteaceae
Generoa:…
Europako felidorik handiena da ipar-katamotza. XIX.
mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren
eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Euskal Herrian
1936an ehizatu zen azken katamotza
Alaitzen (Nafarroa); halere, badirudi oraindik geratzen direla Nafarroan…
Mendi-inguruetako tximeleta enblematioenetariko bat da Apolo tximeleta. 800 metrotik gorako altueran bizi ohi da, eta Europako mendigune gehienetan aurki daiteke. Habitat Arteztarauaren (CEE/92/43) IV. eranskinean aipatzen da, eta babes hertsia behar duten interes komunitarioko espezietzat jotzen denez, babestu beharreko espeziea…
Ondo prestatuz gero jangarri bikaina den perretxiko honek ezaugarri oso bereizgarriak dauzka. Bere txapelak erlauntza itxura hartzen du, kolore marroi ilun batekin, eta bere albeoloen artean gandor handiak ditu. Bertan himenoforoa aurkitu daiteke, eta bertatik krema koloreko esporada bat erauzten da. Usain atsegina izaten du, eta bere bila abiatuz gero, martxo amaieratik maiatzera erdialdera bitarte ibaiertzetako hostozabalen, haltz, urritz, lizar… azpira edo zelaietara joan beharko gara.
Pileoa: globotsua, erlauntza itxura. Kolore marroi ilun ia beltzak Estipea: luzea, 10cm ingurukoa, oinarrian zabalagoa da eta estutuz doa Himenoforoa: kanpokoa, albeoloetan kokatuta Esporak: eliptiko leunak, mutur bikortsuekin. 18 – 20 x 10 – 12µmko tamaina
Sinbiosia: ibaietako hostozabalen azpian, edo ibai ondoko zelaietan Perretxiko-garaia: martxo amaieratik maiatz erdialdera arte
Ez dago banaketa-maparik.
Deskribapena
Pileoa
Onddo honek pileo luzanga du, itxura berriz, oso karakteristikoa du. Izan ere itxura globotsu edo erlauntza itxurakoa ere izan daitekeelarik. Albeoloak luze eta oso irregularrak dira, bereizten dituzten gandorrak bezalaxe eta hauek estipetik banatzen dituen ildorik ez dago. Kolore marroi ilun ia beltza izan ohi du.
Estipea
Onddo espezie honek ez du estipe oso luzea izaten, 15cmra heldu daiteke baina bere ohiko tamaina ez da 10cmtik gorakoa izaten. Bere oinarrian zabalagoa da, gorantz estutuz doalarik, gainera ildo batzuk ere izaten ditu.
Mamia
Mami zurixka izaten da, nahiz eta horixka ere izan litekeen, fin eta hauskorra. Usain aldetik, oso atsegina da
Himenoforoa
Perretxiko honetan himenoforoa agerikoa da. Berau pileoko albeoloetan aurkitzen da eta asko erako esporangio zilindrikoz osatzen da.
Esporak
Esporak eliptikoak dira, 18 – 20 x 10 – 12µmko tamainakoak. Ertz leunak dituzte baina mutur bikortsuak dituzte. Ez dute lipido tantarik izaten, eta euren kolorea krema kolorekoa izaten da, uzten duen esporada bezalaxe.
Habitata
Martxo bukaeratik maiatzaren erdialdera arte hazten da perretxiko hau, apiril hasieran batez ere. Ibai inguruetan hazten da, hostozabal desberdinekin batera, lizar, haltz, urritz… baina batzuetan ibai inguruko zelaietan aurki daitekeen espezie saprofitoa da.
Jateko balioa
Jangarri oso ona da espezie hau, baina betiere ondo prestatuta, gordinik jan ezkero toxikoa izaten baita.
Debanatura Ingurumen Heziketarako
Elkarteak eta Debako Kultur Elkarteak antolatuta, Debako III. Aste
Berdea martxan da pasa den ostiraletik. Aurten itsasoko
biodibertsitateak garrantzia aipagarria hartu duen aste berdea
antolatu dute Debako naturzaleek. Asteotan Donostian antolatu den
Itsaspeko Zinamera Nazioarteko 34. Zikloko dokumentalek eta
Euskal Naturak antolatutako Kantauri: Ikuspegiak eta Begiradak
hartu dute garrantzia.
Urtero legez, Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia-behatokiak Euskal Herriko narrastiak eta anfibioak identifikatzeko ikastaroak antolatu ditu ekainaren 12an eta 19an, hurrenez hurren. Ikastaroak euskaraz izango dira eta Aranzadik Zorroaga gainean (Donostia) duen egoitzan emango dituzte klase teorikoak goizez. Narrastien ikastaroan landa-irteera arratsaldean eta anfibioen ikastaroan gauean izango dira.
DNA
artifizialarekin bizirauten duen lehen zelula sortu dute zientzialariek.
Zelularen jarduera guztiak kontrolatzen dituen softwarea artifizialki diseinatu
eta zelula batean txertatu dute. Sortutako zelula berriak DNA artifizial horren
antzeko DNA duten espezieen portaera eta itxura berdina du. Science-en argitaratu den ikerketak mugarri berri bat jarri du
zientziaren historian. Hala ere, bada bizitza sintetikoaren sorrerak ondorio
arriskutsuak izan ditzakeela eta teknologia berri horrek ekar ditzakeen
probetxuak hainbesterainokoak ez direla dioenik ere. Ikerlariek diote, aldiz, aro
berri bat ireki dela botiken eta erregai garbien ekoizpenean.
Maiatzaren 12an, asteazkena, ospatu genuen Biobertsosaioa izeneko bertso-saio esperimentala Leioako Campuseko III. naturaldiaren harira. Bertan, Jon Maia, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek, Uxue Alberdik EuskalNatura-ko kideen laguntzarekin jarritako gaien inguruan abestu behar izan zuten. Geologia, genetika, etologia, taxonomia... denetik jorratu behar izan zuten bertsolariek, eta benetan saio ona eta entretenigarria suertatu zen. Bertsoplaza.tv webgunerako grabatu zuten Bertsozale Elkartekoek, eta EuskalNaturara ekarri ditugu bideo horiek.
Non dago amarrua?
Esperimentu honetan iman arrunt bat jartzen da material bitxi baten gainean.
Hasiera batean ezer gertatzen ez bada ere, material hau nitrogeno likidoaren
laguntzaz 77 K (-196 ºC)
azpitik hoztean supereroale bilakatzen da. Orduan, imanak sortutako eremu
magnetikoaren lerroak “harrapatzen” ditu supereroaleak, Meissner efektua izenaz
ezagutzen dena gertatuz. Imanak materialaren gainean lebitatzen du, edo alderantziz, hau
esekita izan dezake. Berriro tenperatura handitzean, supereroale izaera eta efektu harrigarri
hauek galdu egiten dira.
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.