
Hostozabalen basoetan sua egiteko gizakiak aspaldidanik erabilitako onddoa dugu honakoa. Zuhaitzen enborretatik ateratzen diren fruitu gorputz adierazgarriek identifikatzen erraza egiten dute onddo hau. Gainera, bere biziko garrantzia du basoaren dinamikan, izan ere, zuhaitzen parasito izanik hauek kaltetzen ditu eta bertan, beste animaliek erabiliko dituzten, zuloak egiten dituzte.
Erreinua: Fungi
Phyluma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Polyporales
Familia: Polyporaceae
Generoa: Fomes
(L.) J. Kickx f.
Pileoa: apo forma eta kolore gris bereizterrazekoa
Estipea: estipe gabea, lateralki enborrari itsatsia
Himenoforoa: porotsua, kolore zurikoa
Esporak: hialinoak eta eliptikoak. Jalkina horia
Hostozabalen, pagoena batik bat, parasitoa.
Perretxiko-garaia: Urte osoko onddoa
Europa eta Ipar Amerikako hostazabaletan.
Deskribapena
Pileoa
10-45 cm-ko diametroduna, apo formakoa (goikaldetik aldapatsua eta behekaldetik planoa). Gainazal latza, kolore zuri-gris-horiko zirkulu kontzentrikoez apaindua. Ertzaldea argiagoa, gris-zuriska, ale gazteetan herdoil kolorekoa.
Hazkuntza eraztunen bidezkoa da, kontzentrikoa da. Aldian behin, sasoi edo urtaren arabera bat gehitzen zaiolarik. Gazteak kortxoaren antzekoak dira, helduak bihurtuz egur itxura handiagoak hartuz.
Estipea
Laterala, guztiz hutsala.
Himenoforoa
Hodi luze, estratifikatu eta burdin kolorekoak. Poro txiki, borobil, gazteetan krema kolorekoak eta zaharragoetan gris argikoak.
Esporak
Eliptikoak, luzaskak, hialinoak, 15-19 x 5-6 μm. Espora-jalkinak kolore horixka du.
Banaketa
Ipar Amerika eta Europan aski ezaguna da.
Habitata
Onddo iraunkorra da, hots, urte osoa irauten duena. Hostozabalak parasitatzen ditu, baitik bat pagoak, zuhaitz bakar batean fruitu gorputz ugari ager daitezkeelarik.
Erabilerak
Ez du jateko baliorik. Sutarako erregai modura erabili izan da. Baita sendagai modura ere.