EuskalNatura.net
tximeleten gida
 
EuskalNatura.net
 
 
 
 
Euskal Herriko natura eta zientziaren ataria arrow Espezieen fitxak arrow Onddoak arrow Gibelurdina (Russula virescens)
 

Gibelurdina (Russula virescens) PDF Inprimatu
Egilea: Asier Uribeetxebarria   

ImageEuskal Herrian hazten diren Russulen artean bilatuena eta estimatuena da.  Euskal Herritik at ordea ez da batere estimatua.  Amanita phalloides onddo hilgarriarekin nahasi daiteke. Azken honek bolba eta eraztuna dauzka, gibelurdinak ez ordea.  Russula  berde gozoen  taldean sailkatuta dago, eta burdin sulfatoaz kolore arrosa zurbila ematen du,  urretxak (Russula cyanoxantha) ez bezala.

 

Erreinua: Fungi
Phyluma: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Russulales
Familia: Russulaceae
Generoa: Russula
Fr.
Pileoa: ganbila-luzatzen doana
Estipea: motza eta zilindrikoa himenioa: orri ia libreak Esporak: elipsoidalak, kolorea zurixka
Sinbiosia: mikorriza
Perretxiko-garaia: uda eta udazkena
Ez dago banaketa-maparik

 

Deskribapena

Pileoa

5-15  cm-tako txapela izaten du. Hau denbora luzez ganbila izaten den arren, luzatzen joaten da. Ertza zertxobait eroria eta lobulatua izaten da.  Kutikularen kolorea, gris-berdetik   berde zurbilera joaten da. Txapeleko erdi aldea arrea edo zurixka izan daiteke.  Zarritan onddo honen txapela pitzatua ageri da, ezkata itsurako egiturak sortuz,hauek pikorrez apaindurik egoten dira. 

Estipea

Hanka motza, sendoa eta zilindrikoa izaten da. Hasieran laua da,hau azkar hustuen da. Zimurtsua eta kolore zurixka izaten du.

Himenioforoa

Lamina ia libreak eta nahiko tartekatuak, kolore zuria edo krema kolorekoak. Distira arrosak izaten dituzte batzuetan.  

Mamia

Mamia itxia eta gogorra.  Gaztetan osasuntsu egoten da, hala ere oso azkar agertzen dira intsektuen larbak bertan.  Burdin sulfatoaz kolore arrosa zurbila ematen du. Usain oso atseginekoa. Zapore gozoa, intxaurrarena edo hurrarena gogorarazten du. Russula cyanoxantha-rekin Russulen artean bilatu eta estimatuena da.

Esporak

6-9 x 5-7μm-ko tamaina izaten dute. Forma elipsoidala dute eta garatxo motzak dituzte. Kolore zurixka izaten dute.

Habitata

Substratu areatsua duten hostozabalen basoetan bizi da, uda eta udazkenean, batez ere gaztainadi eta pagadietan.

Jateko balioa

Euskal Herrian oso bilatua da, jateko bikaina baita.

 
saioa
Erregistratu nahi? Kontua sortu
bilatu
erabiltzaileak
675 erabiltzaile
1 gaur
11 aste honetan
58 hilabete honetan
Azkena: Errordeffenly
interesgarria
Deskargak
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.