EuskalNatura.net
tximeleten gida
 
EuskalNatura.net
 
 
 
 
Click on the slide!

Bisporella citrina

Jangarria izan ez arren, onddo askomikoto txiki ezagun eta deigarrienetariko bat da, garatzen dituen askomen kolore hori deigarriaren ondorioz. Ustelketa-prozesuan diren egurretan hazi ohi da; hots, saprofitoa da, eta harizti, pagadi eta bestelako baso hostoerorkorretan hazi ohi da. Udan eta…

Gehiago...
Click on the slide!

Uhandre piriniarra (Calotriton asper)

Oso espezie interesgarria da Piriniotako iboi eta ur-lasterretan bizi den endemismo hau; izan ere, bere anatomia, fisiologia eta moldapenak direla eta glaziaziotan Europa osoan bizi ziren uhandreen eredutzat har daiteke (Aihartza, 1992). Glaziazioak amaitzean, klimaren epelketaren aurrean, goi-mendietan babesa aurkitu…

Gehiago...
Click on the slide!

Lanperna txarra (Amanita pantherina)

Euskal Herriko basoetan ongi hedaturiko Amanita bat dugu hau. Forma erraz asko bereizgarria izateaz gain, eraztuna eta bolba dela eta, kolore grisa du, bere generokoen artean ez oso arrunta. Taxonomia::Erreinua: Fungi Phyluma: Basidiomycota Klasea: Basidiomycetes Ordena: Agaricales Familia: Pluteaceae Generoa:…

Gehiago...
Click on the slide!

Ipar-katamotza (Lynx lynx)

Europako felidorik handiena da ipar-katamotza. XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azken katamotza  Alaitzen (Nafarroa); halere, badirudi oraindik geratzen direla Nafarroan…

Gehiago...
Click on the slide!

Apolo tximeleta (Parnassius apollo)

Mendi-inguruetako tximeleta enblematioenetariko bat da Apolo tximeleta. 800 metrotik gorako altueran bizi ohi da, eta Europako mendigune gehienetan aurki daiteke. Habitat Arteztarauaren (CEE/92/43) IV. eranskinean aipatzen da, eta babes hertsia behar duten interes komunitarioko espezietzat jotzen denez, babestu beharreko espeziea…

Gehiago...
Frontpage Slideshow (version 2.0.0) - Copyright © 2006-2008 by JoomlaWorks
Euskal Herriko natura eta zientziaren ataria
 
albisteak
EuskalNatura
Antropologia
Astronomia
Biologia
Fisika
Geologia
Ingurugiroa
Kimika
Klimatologia
Natura
Paleontologia
Teknologia
azken fitxak
News image
News image
News image
News image
News image
News image
portadan

Harrobia eta naturgunea konpatibleak omen
Ingurugiroa | 2012.01.26
ImageNafar Gobernuak Zilbetiko harrobia eta Kintoako naturgune izaera konpatibleak direla erabaki du. Alduides Babes Bereziko Eremuan (ZEC) harrobia egiteko azken oztopoa gainditu da beraz.
 
albiste gehiago

UEU Natur Zientziak eta EuskalNatura berritua

EuskalNatura | 2012.01.18

Urtarrilak 13 ostirala UEUren Natur Zientziak sailaren erreleboa hartu genuen EuskalNatura taldekook. Eibarko UEUren Markeskoa egoitzan egin zen ekitaldia. Erreleboa hartzeaz gain euskalnatura.net webgune berriaren aurkezpena egin zen.  Ez zen jende gehiegi izan bertan, baina, batzuen eta besteen proposamenekin bilkura aberasgarria izan zen.  


FAPAS taldeak Nafarroan 2 hartz askatzea eskatu du

Natura | 2011.12.26

Pirinioetako hartzen egoera makurra da populazioa batez ere arrez osatuta baitago. Berez, espainiar eta frantziar estatuek Europako proiektuak abian jarriko zituztela sinatu zuten, baina 7 urte dira iada Canelle azken hartz emea hil zenetik eta oraindik ez dute lan handirik egin. Orain, hartz emeak askatu nahi dituzte Pirinioetako hartzen populazioak iraun ahal dezan.


Nafarroa bizirik nahi dugu

Ingurugiroa | 2011.12.22

Atzo Iruñeko Akelarre Kultur Elkartean "Nafarroa bizirik nahi dugu" egitasmoa aurkeztu zuten. Egitasmo horretan hedapen txikiko ekimen batzuk batu dira, bakoitza bere inguruko proiektu baten kontra lan egiten ari dena, aldarri berdinaren norabidean aritzeko. Xedea: eskala txikiko kemena eskala handiko erregai bihurtzea.


3 Babes Bereziko Gune gehiago Nafarroan

Natura | 2011.12.16

Nafarroako Gobernuak Erronkariko 3 ingurune Babes Bereziko Gune izendatu ditu. Guneak hauek dira: Larra-Aztaparreta, Larrondo-Lakartxela eta Arrigorrieta-Peña Ezkaurre. Erabaki hau Europako Habitaten eta Basa Fauna eta Floraren Zuzentaraua (92/43/CEE) betetzeko pausu bat gehiago dela adierazi dute.


saioa
Erregistratu nahi? Kontua sortu
bilatu
erabiltzaileak
2366 erabiltzaile
8 gaur
23 aste honetan
41 hilabete honetan
Azkena: adhemregina
interesgarria
Deskargak
asteko bideoa


Non dago amarrua? Esperimentu honetan iman arrunt bat jartzen da material bitxi baten gainean. Hasiera batean ezer gertatzen ez bada ere, material hau nitrogeno likidoaren laguntzaz 77 K (-196 ºC) azpitik hoztean supereroale bilakatzen da. Orduan, imanak sortutako eremu magnetikoaren lerroak “harrapatzen” ditu supereroaleak, Meissner efektua izenaz ezagutzen dena gertatuz. Imanak materialaren gainean lebitatzen du, edo alderantziz, hau esekita izan dezake. Berriro tenperatura handitzean, supereroale izaera eta efektu harrigarri hauek galdu egiten dira.  
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.