Erreportajeak

2016ko apirila
Esnea denontzat?

Jakina da pertsona batzuei esnea edateak kalte egiten diela, eta beste batzuei aldiz ez. Hala ere, umeak garenean denok edan dugu amak emandako esna. Horren, atzean garapen bat dago, aldaketa bat giza fisiologian. Zehatz esateko aldaketa laktasa entzima ekoiztea da. Zergatik uzten diote pertsona batzuk entzima hau ekoizteari? Eta zergatik beste batzuk ez?

Esnea denontzat?
Egilea: Mikel Etxeberria

Mikel Etxeberria Okariz (1994), Biologia Graduko 4. Mailako ikaslea. Aralarko latxa ardien habitat hautespenari buruzko gradu amaierako lana egiten ari da.

 

Esnea denontzat?

Denok ezagutzen dugu esneak kalte egiten dion pertsonaren bat, eta baliteke pertsona hauei esnea asko gustatzea. Hala ere, ez die onik egiten esnea edateak. Honen zergatia sinplea da, ezin dute laktosa digeritu eta bera da esneak duen azukrerik garrantzitsuena.

Laktosa digeritzeko ahalmena heste meharrean laktasa entzima edukitzeak dakar. Entzima honen jarduera ulertzeko garrantzitsua da laktosaren egitura jakitea. Laktosa disakarido bat da, hau da, elkarri lotuta dauden bi azukre molekula dira. Azukre molekula hauek kate baten bitartez lotzen dira elkarrekin eta bertan ekiten du laktasa entzimak. Molekula puskatzean bi azukre molekula sinple geratzen dira eta molekula hauek berehala xurgatzen dira. 

                                      

                                        1. Irudia: Laktosa molekula

Laktosa digeritu ezin denean organismoa ez da molekula hau xurgatzeko gai, eta beraz heste meharrean mantentzen da. Hestean mantentzen denez, bertako mikroorganismoek erabiltzen dituzte beraien hazkuntzarako. Hestean oxigenorik ez dagoenez hartziduraz deskonposatzen dute laktosa, eta hartzidura horretan ondoeza eragiten duten gasak askatzen dira. Horrez gain, hesteko ur balantzean parte hartzen duen molekula bat da laktosa, eta hestean geratu eta kontzentratzean ura zeluletatik heste barrura bultzatzen du. Hestean ura pilatzeak beherakoa sortzen du eta azken finean gorputzaren deshidratazioa dakar.

Esnearekiko intolerantzia honek bi iturri eduki ditzake. Bat ohikoa den intolerantzia primarioa da, haurrek bularra uzten dutenean gertatzen da. Bestea, intolerantzia sekundarioa da, eta hesteko gaitz bati egotzi dakioke. Batzutan hesteetako gaixotasunek ere galaraz dezakete laktasa entzimaren sorrera, adibidez zeliakiak, Crohnen gaitzak edo baita hesteetako hanturak ere.

Hala ere, intolerantzia primarioa da nabarmen hedatuen dagoena. Ugaztun gehienetan gertatzen den bezala, umeak amaren esnea edateari uzten dionean intolerantzia garatzen du. Azken finean esnea lehen hilabete edo urteetako elikagaia baita eta horregatik ez du zentzurik lakatasa entzima ekoizten jarraitzeak bizitza osoan zehar. Horregatik, haurraren bigarren urtetik aurrera laktasa aktibitatea jaisten hasten da.

Jakina da gaur egun pertsona batzuk bizitza osoan zehar mantentzen dutela esnea digeritzeko ahalmena, hau da, lakatasa entzima ekoizteko ahalmena. Aldaketa hau gutxienez duela 8.000 urte sortu zen abelburuak etxekotu zituztenean, horrela beraien esnea aprobetxatu zezaketen eta elikagai garrantzitsu bihurtu zen talde horietan kaltzioa eta D bitamina lortzeko era erraz bat zutelako. Bi nutriente hauek behar-beharrezkoak dira hazkuntzarako eta hezurren eraketa egokirako.

Esnea digeritzeko ahalmena edukitzea garrantzitsua da erradiazio baxuko lekuetan, D bitamina sortzeko erradiazio ultramorea behar baita. Argi ultramorearekin D2 bitamina (ergosteroletik) eta D3 bitamina (kolesteroletik) sortzen dira. Horregatik, ahalmen honek latitude altuetako lurrak kolonizatzea baimendu zien garai hartako populazioei, gainontzean D bitaminaren defizientzia pairatuko baitzuketen.

Helduaroan esnea digeritzeko eta xurgatzeko ahalmena aldatu egiten da lekuz leku. Esnea toleratzen duten ehuneko haundienak europan daude, historian zehar bertako populazioan esnea ekoizten duten ganaduak inon baino garrantzi handiagoa eduki duelako. Hala ere, europaz gain badira esnea ematen duten abelburuak garatu dituzten lurraldeak munduan, Afrika esaterako.

                             

                       2. Irudia: Helduetan esnea edan dezaketenen ehunekoa. 

Iturria: http://www.nature.com/news/archaeology-the-milk-revolution-1.13471

 

Leave a comment

You are commenting as guest.

Irakurrienak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...