Erreportajeak

Hilero naturari eta natur zientziei buruzko erreportaje berri bat aurkitu ahal izango duzu atal honetan. Lan egiten duzun gaiaren edo gustuko gairen baten inguruan erreportaje bat idaztera animatuko bazina idatzi euskalnatura@gmail.com helbidera. Asko eskertuko dizugu!

2016ko apirila
Esnea denontzat?

Mikel Etxeberria

Esnea denontzat?

Jakina da pertsona batzuei esnea edateak kalte egiten diela, eta beste batzuei aldiz ez. Hala ere, umeak garenean denok edan dugu amak emandako esna. Horren, atzean garapen bat dago, aldaketa bat giza fisiologian. Zehatz esateko aldaketa laktasa entzima ekoiztea da. Zergatik uzten diote pertsona batzuk entzima hau ekoizteari? Eta zergatik beste batzuk ez?

2016ko martxoa
Emakume matematikariak: hauek ere garrantzitsuak direlako

Lara Aresti Gabiola

Emakume matematikariak: hauek ere garrantzitsuak direlako

Matematikaren historian zehar emakume gutxi batzuen ekarpenak nabarmendu dira. Betidanik izan dira emakume matematikariak, baina hauek ez dira liburuetan aipatzen, gaitasun intelektuala lantzea ez baitzen beraien betebeharra. Emakumeek itxita izan dituzte unibertsitateko ateak 1910. urtean legea aldatu zen arte. Hala ere, traba guztien gainetik, hainbat emakume matematikari garrantzitsu izan ditugu, besteak beste, Sophie Germain, Maria Gaetana Agnesi eta Maria Wonenburger.

2016ko martxoa
CRISPR/Cas teknologia: biologia molekularraren iraultza berria

Mikel Irastortza

CRISPR/Cas teknologia: biologia molekularraren iraultza berria

virgin mobile business plans

click Jenniffer Doudna eta Emmanuelle Charpentier ikertzaileen izenak bolo-bolo ditugu han-hemenka. 2015ean Breakthrough Saria eta Asturiaseko Printzesaren Saria jaso zuten, besteak beste. Hain da handia zientzilari hauen sona, Time aldizkariak urtero kaleratzen duen munduko 100 lagun entzutetsuenen zerrendan sartu dituela eta munduko handikiek Doudna gonbidatu egin zutela Davosen (Suitza) urtero ospatzen duten Munduko Ekonomia Forora. Nobel Sarirako kinieletan ere badago euren izena. Zein da, ordea, ikertzaile hauen inguruan sortu den ikusminaren sorburua? Galdera horren erantzun laburra honakoa da: CRISPR/Cas.

2015eko
Ingurune antropizatuak: aukera berria ala tranpa?

Maider Iglesias Carrasco

Ingurune antropizatuak: aukera berria ala tranpa?

Ingurune antropizatuak gizakiak sortutako habitatak dira. Antropizazioa, beraz, gizakiak eragindako ingurune naturalaren edozein eraldaketa geografiko izango litzateke. Habitat horien artean, adibidez, hiriak dauzkagu. Baina baita hain agerikoak ez ditugun eta Euskal Herrian oso ohikoak diren nekazal lurrak edota zuhaitz landaketak ere. Bertan bizi garen biztanleok paisai horiek ikustera ohitu gara, eta horren ondorio negatibo bat edozein eraso ekologikoren aurrean gure aldetik utzikeria azaleratzea izan daiteke. Paisaiaren gaineko, hau da eragin estetikoa argi badaukagu ere, zer nolako ondorioak dauzkate habitat hauek bertan bizi den faunaren gainean?

2014ko urria
Eredu energetikoa eta fracking-a

Aitor Urresti

Eredu energetikoa eta fracking-a

Gure gizarteak, erronka larria du bere aurrean: baliabideen urritasunari eman beharreko erantzuna, eta zehazkiago, baliabide energetikoen urritasunari. Gure gizarteak menpekotasun itzela du agortzear dauden erregai fosilekiko. Baina horien urritasuna nahikoa ez balitz, erregai fosilen kontsumoak eragiten duen klima aldaketa batzen zaio erronkari. Izan ere, herrialde garatuetako eredu energetikoak erronka larriak ditu, epe laburrean konpondu behar direnak; aldez aurretik aipatutako urritasuna eta klima aldaketaz gain, konpondu beharreko arloak dira atzerriarekiko menpekotasuna, energiaren prezioa, baliabide energetikoen banaketa, edo oligopolioak eta gizartearen kontrol eza.

2014ko iraila
Burbunak eta etsayak

Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre

Burbunak eta etsayak

Hernanin matxinsaltoari 'saltaperikoa' esaten zaio, eta igelari 'ingela'. Ez da lehengo kontua, oraingoa baizik, eta eremu txikietan izanagatik, ehunka hitz daude hernaniarrek zaharretatik jaso eta erabiltzen dituztenak, gaur egun ere. Hitz horiek historiako liburuetan geratu ez daitezen, egitasmoa sortu dute Aranzadi zientzia elkarteak eta Dobera euskara elkarteak, eta 2016rako dokumental bat eta liburu bat argitaratuko dira, mehatxatuak dauden izen horiek eta ondare hori guztia gazteenek jaso, eta herrian zabaltzeko helburuarekin.

2014ko ekaina
Biki bidaiariak

Julen Ibañez

Biki bidaiariak

Mark eta Scott Kelly bikiak izateaz gain astronautak izan dira, nahiz eta Mark erretiratua dagoen gaur egun. Duela gutxi, Ameriketako Estatu Batuetako agentzia espazialak (NASAk) iragarri du Scott urtebetez espaziora bidaliko duela Mark lurrean geratzen den bitartean. Odol, listu eta hondakinen test erregularrez gain, azterketa fisiologiko eta psikologiko zorrotzak egingo dizkiete biei. Helburua, epe luzeko bidaia espazialek gorputzarengan duten efektua aztertzea da.  Genetikoki berdinak diren bi pertsona, epe luzez egongo dira ingurugiro zeharo ezberdinean. Ze ezberdintasun espero daitezke jaiotzez genetikoki berdinak diren bikien artean bidaia espazialaren ondorioz?

2014ko maiatza
Genometako sekretuak argitzen

Koldo Garcia

Genometako sekretuak argitzen

Hamarkada bat baino gehiago pasa da gizakion genoma sekuentziatu zenetik. Orduan gure material genetikoa nola idatzita zegoen jakiteak gure osasunean eta bizi baldintzetan hobekuntza eragingo zuela uste zen. Hala ere, mugarri horretatik denbora pasa bada ere, ez dirudi orduan egindako aurreikuspenak bete direnik.

2014ko Apirila
Karsta, Euskal Herria adibide

Martin Arriolabengoa

Karsta, Euskal Herria adibide

Euskal naturaren atal honetan badira dagoeneko hainbat erreportaje karsta barneratu dutenak, hala nola Lide Jimenezek saguzarren babesleku izendatu zituen karstaren parte diren kobazuloak, Inma Mugerzak lurpeko uren baitan akuifero karstikoak aipatu zizkigun, eta Garikoitz Perurenak Euskal Herriko paisaiaren kalitatea neurtu ondoren jarritako 6 adibideetatik 3 ingurune karstikoan daude (Dorraoko bailara, Itxina eta Arantzazu). Badirudi karstak Euskal Herrian baduela berebiziko garrantzia arlo ezberdinetarako, baina, zer dakigu karstari buruz? Edo hobeto esanda, zer da karsta?

2014ko martxoa
Liztor asiarra, erleen etsairik oldarkorrena

Maite Lopez de Arbina eta Libe Solagaistua

Liztor asiarra, erleen etsairik oldarkorrena

Liztor asiarra, Vespa velutina, gure artean kezka sortzen ari den ornogabea da, izan ere erleen etsai amorratua bilakatu da azken urte hauetan. Jatorriz India iparraldekoa den arren, Txinako Yunnan probintziatik etorritako egurrezko kontenedore bat izan zen 2004 urtean animalia hau Frantziara iristearen arrazoia. Liztor asiarra ezagun bilakatu da, batik bat, ezti ekoizpenean eragin dituen triskantzengatik. Gainera, ekologiaren ikuspuntutik, erleen populazioen murrizketak (Apis mellifera) landareen polinizazioan eragin dezakeela uste da.

2014ko urtarrila
Sendabelarrak: iragan edo etorkizun?

Izaskun Alberdi eta Maddi Arzak

Sendabelarrak: iragan edo etorkizun?

Azken hamarkadetan bizitzaren abiadura asko handitu da, besteak beste, teknologiaren aurrerapauso izugarriei esker. Honek,  naturaren ustiaketa intentsiboa ahalbideratu du, luzaroan manten ezina bihurtuko den egoeraraino. Baina azken urteotan, naturak eskaintzen duenari begiratzeko joera zabaltzen ari da gizartean, besteak beste, nekazaritza ekologikoa, produktu biologikoak eta nola ez, sendabelarren erabilpena.

2013ko azaroa
Nola aukeratzen dute ugal bikotekidea ugaztunek eta hegaztiek? Eta gizakiok?

Gadea Errasti eta Andoni Iparragirre

Nola aukeratzen dute ugal bikotekidea ugaztunek eta hegaztiek? Eta gizakiok?

Zenbait ugaztun eta hegazti espeziek, ugal bikotekidea aukeratzerako orduan lehentasunak ageri ohi dituzte eta ugal energia guztia banako baten gainean fokatzeko gai dira. Lehen naturalistak jakinaren gainean bazeuden ere, XIX. mende amaieran hartu zuen garrantzia gai honek; Darwin jaunak hautespen intersexualaren aspektu zentral bezala kokatu zuelarik fenomeno hau. Bere ustetan, aukeraketa diferentzial honekin lotuta, sexu bateko banakoek eboluzioan zehar beste sexukoak erakartzeko ezaugarriak garatzen dituzte eta hau litzateke, hain zuzen ere, dimorfismo sexualaren iturrietako bat. 

2013ko urria
Landareak Genetikoki Manipulatzen

Olatz Pereda eta Irati Maruri

Landareak Genetikoki Manipulatzen

Genetikoki eraldatutako organismo (GEO) bat ingeniaritza genetikoan oinarritutako tekniken bidez bere informazio genetikoan aldaketak jasan dituen organismo bat da. Elikagai transgenikoen aferan GOEn inguruko hika-mikak oso ezagunak dira. Dena den, abantailaren bat edo beste izan dezakete. Erreportaje honetan gai horren inguruko lanketa bat egingo dugu. 

2013ko ekaina
Euskal Herriko paisaiaren balioespena

Garikoitz Perurena

Euskal Herriko paisaiaren balioespena

Mendian, itsasoan, landa zabaletan, hirian… paisaia leku guztietan dago, oinarri-oinarrian edozein lekutik begiratuta ikusten dugun hori baita paisaia. Baina ez dugu guztiok berdin antzematen. Izan ere, paisaia ez da begi hutsez bakarrik jasotzen den zerbait. Zentzumen guztiek parte hartzen dute paisaiaren aurrean geldirik gaudenean: nola usaindu, zer entzun, hotza egiten duela, beroa… horien araberakoa ere bada paisaia. Eta ez horien araberakoa bakarrik. Gure sentimenduek, pentsamenduek, izateko moduak… ere edozein lekutik ikusten ari garen hori nola jasotzen dugun baldintzatzen dute.

2013ko Maiatza
Garagardogintza: urre likidoaren ekoizpena

Unai Aldalur

Garagardogintza: urre likidoaren ekoizpena

Gutako gehienok hartzen ditugu garagardo bat edo beste astean. Lagun artean, etxeko epeltasunean, edota menditik itzulitakoan garagardo bat eskutartean irudikatu ohi dugu. Dena den, hain ohikoa dugun ekintza honen atzetik dagoenak badu zer aipatua. Garagardogintza nekazaritza sortu zen garaikoa da, eta milaka trikimailu ditu zereal aleetatik garagardoa egiteak. Lan honetan, garagardogintzaren erraiak azalduko ditugu. On egin!

Irakurrienak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...