Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)

Naturzalia bloga | 2015/10/06 (azken aldaketa: 2015/10/06 ) | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 542
Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)
Izarraitzen aurkitutako sugandila bizierrulea

Sugandila bat erakutsiko dizuet gaur. Argazkiak ikusita, edozein lekutan ikusten diren sugandila tipiko horietako bat dela pentsatuko duzue agian, baina ez da horrela. Sugandila bizierrulea nahiko eskasa da eta ez da askotan ikusten.

Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Nire inguruko (Gipuzkoa eta Bizkaia) sugandila arruntenak horma-sugandilak (Podarcis muralis) izaten dira eta batzuetan sugandila arreak (Podarcis liolepis) ere. Ezagutu ezean, sugandila bizierruleak beste bi espezie hauen emeekin nahastu daitezke, baina arretaz begiratuta, desberdinak direla konturatuko zarete. Sugandila bizierruleek adibidez, askoz buru motzagoa daukate.

Hezetasunari lotutako narrasti bat da, eta horregatik zohikaztegi, zelai heze, erreka bazter edota bestelako inguru hezeetan aurki daiteke. Itxura denez, behar fisiologiko bat dago honen atzean, izan ere beste lazertidoek baino ur gehiago galtzen dute eta.

Euskarazko izenak, izen zientifikoak bezala, jaoitze moduari egiten dio erreferentzia. Izan ere, nahiz eta narrasti gehienek arrautzak jartzen dituzten, sugandila hauen kasuan tripa barruan jaio eta bizirik erditzen dituzte kumeak. Baina iberiar penintsulako populazioak salbuespen bat dira. Europakoak ez bezala, hemengoek arrautzak jartzen dituzte. Ez zen euskarazko izenarekin guztiz asmatu orduan?

Nik aurrekoan topatu nuen sugandila bizierrule bat (lehen argazkiak) eta azken urteetan ikusitako beste batzuk erakusteko ere aprobetxatzen dut. Azkenak indibiduo gazteak dira. Oso erraz bereizten dira, kolorazio beltz berezia izaten dute eta.

Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)
Beste hau eguzkitan berotzen, Naranjora bidean, Asturiasen


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)
Indibiduo gaztea, Naranjora bidean topatua


Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)
Beste indibiduo gazte bat, Urbian topatuta



Leave a comment

Please login to leave a comment.

Naturzalia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...