Elur-txontak, harkaitz-txoriak eta mendi-tuntunak
3 espezie interesgarri batera eta urrutira joan gabe

Naturzalia bloga | 2016/01/25 (azken aldaketa: 2016/01/25 ) | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 606
Elur-txontak, harkaitz-txoriak eta mendi-tuntunak
Non daude elur-txontak, harkaitz-txoria eta mendi-tuntuna?

Aurreko astean, Juankar Andres mallabiarrak elur-txontaren inguruko sarrera publikatu zuen bere blogean. Iberiar penintsulan, Pirineotan edo Kantauriar Mendikatean aurkitzen da espezie hau, baina itxura denez, Urkiolako Parke Naturalera etorri dira 20 bat indibiduo, negura igarotzera. 

go Larunbat goizean (urtarrilak 23an), txori hauek topatu eta argazki batzuk ateratzeko asmoarekin bertaratu ginen Haritz Arrieta eta ni. Segituan topatu genituen elur-txontak, eta leku berean, beste bi espezie interesgarri ere zebiltzan. Harkaitz-txoria eta mendi-tuntuna. 3 espezie hauek batera ez dira egunero ikusten! Kasualidadez argazki berdinean erretatatu nituen.

Hurrengo egunetan erakutsiko dizkizuet espezie bakoitzaren argazki gehiago. Gaur, aurrerapen gisa, argazki bana.

go to site Laster arte!

Elur-txontak, harkaitz-txoriak eta mendi-tuntunak
Elur-txontak, harkaitz-txoria eta mendi-tuntuna


Elur-txontak, harkaitz-txoriak eta mendi-tuntunak
Elur-txonta (Montifringilla nivalis)


Elur-txontak, harkaitz-txoriak eta mendi-tuntunak
Harkaitz-txoria (Tichodroma muraria)


Elur-txontak, harkaitz-txoriak eta mendi-tuntunak
Mendi-tuntuna (Prunella collaris)




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Naturzalia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...