Baso-igel gorriaren ugalketa

Naturzalia bloga | 2015/12/17 (azken aldaketa: 2015/12/20 ) | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 396
Baso-igel gorriaren ugalketa

Baso-igel gorriak (Rana temporaria) basoan gordeta ibiltzen dira, baina ugalketa sasoia iristean, putzuetan elkartzen dira inguruko igel guztiak. Eta lekuaren eta putzuaren arabera, ehundaka igel elkartu daitezke putzu bakarrean!

Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorria neguan ugaltzen da, gainontzeko anfibioak udaberrian ugaldu ohi diren bitartean. Data aproposak zirelakan, abendu hasierako zubian, Izarraitz inguruko pare bat putzutara gerturatu ginen Haritz Arrieta Odria eta ni, ia igelak martxan zebiltzan begiratzeko asmotan. Bete-betean asmatu genuen. Topera zeuden bisitatu genituen bi putzuak. Lehenengo putzua igel eta arrautzaz lepo zegoen. Bigarrenean, errute gutxi zeuden oraindik, baina ar mordoa zeuden, emeak etortzeko zain.

Hurrengo argazkiak lehenengo putzuan ateratakoak dira. Bistan dauden erruteez aparte, ur azpian ere pila bat ikusten dira. Eta horrez gain, anplexo gehiago ere ikusten dira. Igel batzuk bikoteka daude, arrak emeei helduta. Horri esaten zaio "anplexoa". Modu horretara egongo dira, emeak arrautzak ipini eta arrak ernaldu arte. Beraz, ikusten diren errute guztiez gain, beste errute pila bat jartzeke zeuden.

Azken aurreko argazkia berriz, bigarren putzukoa da. Ia igel denak banaka daude. Emeen zain dauden arrak dira. Asko ikusten dira bistan, baina ur azpian askoz gehiago zeuden.

Bukatzeko, kuriosadade bezala, argazki eta irudiak nola hartu genituen erakusten dizuet, jeje.

Argazkiak erakusteaz gain, bidio bat ere egin dut, sasoi honetan baso-igel gorriak erakusten duen espektakulua ezagutzeko. Urtean behin eta denbora tarte motz baten gertatzen da espektakulu hau eta merezi du aurrez-aurre ikusteak!

(Argazki gehiago ikusteko: naturzalia)

Ondo segi!

Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorriaren ugalketa


Baso-igel gorriaren ugalketa
Eme bat, tripa arrautzez beteta, putzura iristen


Baso-igel gorriaren ugalketa
Bigarren putzuko argazkia, ar pila bat emeen zain daudela


Baso-igel gorriaren ugalketa
Argazki eta irudiak nola hartu genituen erakusten duen argazkia

Bideoak




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Naturzalia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...