Blogak

http://www.srisiddheswariseva.org/dissertation-com-uagmail-com/ Webgunearen atal honen helburua naturzaleok naturzaleoi geure esperientziak helaraztea da. Horretarako, ateak zabalik dauzkagu; beraz, inork EuskalNaturan bere bloga izatea nahi izanez gero, idatzi beldurrik gabe euskalnatura@gmail.com helbidera. Asko eskertuko dizugu! 

http://www.treezing.com/dissertation-doctoral-hosted/
Lightbox Image
GARIKOITZ PERURENA
 
Guztiok gure inguruarekiko sentiberatasuna dugunez guztioi arduratzen digu gure inguruan gertatzen denak. Ez dugu ahaztu behar, gainera, gure ingurua gure eraginpean dagoela etengabe, eta eragin horiekiko ardura onartu behar dugu ezinbestean. Horretarako duzue hemen irekita Biologiaren eta Ingurugiro Zientzien leihoa, zuen behatokia.
 
Lightbox Image
ANDER IZAGIRRE
 
Txikitatik gustatu izan zaizkit animaliak eta beti ibili izan naiz mendian bueltaka, hauek ikusi nahian. Inoiz ez da jakiten ze aurkituko dugun, baina argi dagoena da, begiak zabalik eduki eskero, naturak beti eskeiniko digula sorpresaren bat edo beste. Argazki eta azalpentxo batzuen bidez, naturak gauza interesgarri asko dituela erakustea da nire asmoa, beti ere, zaletu umil baten ikuspuntutik.
 
Lightbox Image
EÑAUT IZAGIRRE
 
Geografia ikasketak burutzen ari naiz azken kurtsoan, eta mendiarekin lotura duten prozesu geomorfologiko zein erliebeak ditut gogokoen, glaziologian zein goi-mendietako geomorfologian interes handiena ezarriz. Mendizaletasuna eta Geografia bat datozela iruditzen zait, eta biak uztartzea nahiko nuke blog honetan, irakurleoi informazio osagarria luzatu nahian. 
 
Lightbox Image
ANTTON ALBERDI
 
Biologia ikasketak bukatuta, doktoretza-tesiarekin gira eta bira nabil urteotan, saguzar belarrihandi alpetarraren (Plecotus macrobullaris) ekologia eta eboluzioa aztertuz. Natura, internet eta argazkilaritza dira nire hiru pasioak, eta hirurak uztartzea nahiko nuke blog honetan, natura-argazkilaritzaz hitz egitea: estiloaz, teknikaz, aukerez... Hori bai, afizionatu baten ikuspuntu umil, diskretu eta alboratutik. Ea zer iruditzen zaizuen!
 

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...