Albisteak: Zientzia
Euskaldunak eta zientzia

Euskaldunak eta zientzia

2017/04/19
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
36 bisita

Nori dagokio egindako aurkikuntza bati izena jartzea? Ikerlariek dute lan hori eta euskaldunok ere badugu zer erakutsi. Hona hemen euskal izena duten animalia, fosil eta abarrak. Eta izenena euskaldunok ikerketan egiten ari garen lan ederraren erakusle txiki bat besterik ez da.

 

Suteak biodibertsitatearen mesedetan?

Suteak biodibertsitatearen mesedetan?

Suteek biodibertsitatea handitzen dute habinbat ekosistematan

2017/03/30
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
152 bisita

Sciencen argitaratutako ikerketa baten arabera suteek landare eta animalia espezie gehiago egotea ahalbidetu dezake, izan ere, ekosistema askotan bizilekuen aniztasun handiagoa sortzeko gai baita. Hala ere, suteak ez dira ingurune guztientzako onak, eta beraz, behar-beharrezkoa da ikerketa zehatzak egitea ingurune batean bizi diren espezieekin eta suteen erregimenekin. Gisa honetara, ekosistemen gestioa eta planifikazioa nolakoa izan beharko lukeen jakin daiteke.

Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

2017/03/22
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
123 bisita

Udaberriarekin batera gereziondoak lorez josten dira, baina meteorologiaren arabera garaizago edo beranduago etortzen da loraldia. Aurten, hala ere, ohikoa baino lehenago ari dira loratzen. Gertakari honen arrazoi nagusia izan dugun negu leun eta epela da.

Bihotzeko gaixotasunak eta barne produktu gordina

Bihotzeko gaixotasunak eta barne produktu gordina

Maila sozioekonomikoak bihotzeko gaixotasunetan eragiten duela ondorioztatu dute

2017/03/16
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
150 bisita

Revista Española de Cardiología aldizkarian argitaratu dutenez Barne Produktu Gordinak eta heriotza kardiobaskularrak erlazionatuta daude. Malagako Univertsitateko, Virgen Hospitale Unibertsitarioko eta CIBERCV-eko (Centro de Investigación Biomédica en Red de Enfermedades Cardiovasculares) ikerlariek egin dute ikerketa hau.

Neurona erraldoia garunaren jiran

Neurona erraldoia garunaren jiran

2017/03/01
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
213 bisita

Allen Institute for Brain Science taldeko ikertzaileek arratoien garunean neurona erraldoi bat aurkitu dute, neurona honek garuna inguratu eta bere bi hemisferioak lotzen ditu. Aurkikuntza honek kontzientziaren agerpena azaldu lezake.

Gotortutako haziak

Gotortutako haziak

2017/02/22
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
293 bisita

1940. urtetik hona nekazariek haziak zomorro-botika eta intsektu-botikekin tratatzen dituzte gero ereiteko. Horrela, onddo eta intsektuen erasoetatik babestu eta landaketa produktiboagoak lortzen dituzte. Tratamentua jasotako ale berezi horiei gotortutako hazi deritze eta eztabaidagai izan dira sortu zirenetik.

Klima beroketak mokoak handitzea ekartzen ahal du

Klima beroketak mokoak handitzea ekartzen ahal du

Australiako hegaztiak behatu dituzte erlazio hori topatzeko

2017/02/09
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
365 bisita

Symonds eta Tattersall ikerlariek urte ugari daramate hegaztien mokoak ikertzen. Lehenengo, mokoek odola hozteko balio zutela aurkitu zuen Tattersallek eta ondoren hori mokoen tamainarekin erlazionatzen hasi ziren. 

 

Zergatik hasi ziren landareak intsektuak jaten?

Zergatik hasi ziren landareak intsektuak jaten?

2017/02/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
347 bisita

Landare haragijaleek mekanismo molekular bera dute intsektuak digeritzerako garaian, nahiz eta espezien artean ahaidetasunik ez dagoen. Gaixotasunen aurkako hostoetako defentsa proteina batzuk digestio entzima bilakatu dira Australia, Asia eta Ameriketako hiru espezietan.

Hegaztien eboluzioa mokoka

Hegaztien eboluzioa mokoka

Ezaugarri hori aztertu dute txorien dibertsifikazioa aztertzeko

2017/02/01
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
382 bisita

Askok Darwinek dena argitu zuela uste arren, oraindik ere eboluzioaren inguruan argitu beharreko auzi ugari daude, hala nola, espeziazioaren ingurukoak. Hegaztiak nola dibertsifikatu ziren jakiteko mundu mailan 2000 hegaztitik gora aztertu dituzte Erresuma Batuko eta AEBko ikerlariek. 

Apendizea baliogarria da!

Apendizea baliogarria da!

2017/01/24
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
560 bisita

Orain arte susmo hutsa izan arren, apendizeak badu funtzioa. Hain justu, gure inmunitate sisteman hainbat bakterio behar beharrezkoak ditugu eta horien gordelekua da.

Menopausiaren azalpen ebolutiboa ezpalarta arruntetan

Menopausiaren azalpen ebolutiboa ezpalarta arruntetan

Kume gehiago ez edukitzeko arrazoia topatu dute Exeter unibertsitateko ikerlariek

2017/01/18
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
563 bisita

Badira bi urte deskubritu zutela orkek ere bazutela menopausiarik. Hagitz gertaera arraroa da, izan ere, gizakietan eta beste balea mota batean bakarrik topatu da orain arte. Azken 43 urtetako populazio datuak aztertu ondoren, kumeen biziraupen probabilitatea handitzeko ematen dela diote adituek. 

Zapoek euria sentitzen ahal dute lurpean

Zapoek euria sentitzen ahal dute lurpean

2017/01/12
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
542 bisita

Apoek frekuentzia baxuko dardarak antzeman ditzaketela baieztatu da, eta horrekin jakin dezakete euria ari ote duen. Ikerketa honen arabera zapoek organo bereziak dituzte barne belarrian beraien ezkutalekuetatik noiz atera daitezkeen jakiteko.

Marta Macho, dibulgazioa eta erreibindikazioa

Marta Macho, dibulgazioa eta erreibindikazioa

2016/12/05
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
576 bisita

Emakundek saria eman dio Marta Macho EHUko ikerlari eta irakasleari. Saria emakumeak eta zientziara gerturatzeko egindako lanagatik eta emakume zientzilarien istoriak gizarteari helarazteagatik eman dio.

Makakoen estatus sozialak beraien inmunitate sisteman eragiten du

Makakoen estatus sozialak beraien inmunitate sisteman eragiten du

2016/11/28
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
542 bisita

Rhesus makakoetan, giza taldeetan gertatzen den bezalaxe, beraien inmunitate sistema beraien egoera sozialarekin lotuta dago. Esperimentu batean ikusi da nola estatus baxuko emea izateak dakarren estresak hantura kronikoa eta gaixotasun batzuk pairatzea dakar. Nola ez, egoera soziala hobetzean desagertzen direnak.

Hormona sintetikoak ohikoak dira gugan

Hormona sintetikoak ohikoak dira gugan

2016/11/21
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
493 bisita

Jakina da gaur egun kontsumitzen ditugun produktu asko eta asko konposatu artifizialez josita daudela. Horietako batzuk disruptore endokrinoak dira, hau da animaliengan hormona gisa jokatzen duten konposatu arrotzak. Konposatu horietako bat da A bisfenola eta dagoeneko hasi dira ohiko produktuetatik kentzeko ahaleginetan.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...