Albisteak

Poesiaren indarra

http://www.papilouve.com/how-to-write-a-thematic-essay/ Poesiak, bertsoek, haur kantek,... denek eragin dizkigute emozioak bizitzan zehar. Orain gutxi poesiak gugan duen indarra frogatu dute, eta musikak duenaren antzeko eraginak dituela ikusi dute. Hotzikarak eta oilo-ipurdia jartzeaz gain garuneko hainbat ingurune aktibatzen dizkigu.


Poesiaren indarra
Egilea: Mikel Etxeberria Okariz

Denok entzun izan dugu musikak eragin zuzena duela garunean eta gorputzean, bada ez da hori lortzen duen adierazpen artistiko bakarra. Max Planck Institutuko neurozientzialariek ikertu dutenez poesiak ere antzeko eraginak ditu, izan ere, aztertu dutenez errima eta hizkera erritmikoa duten adierazpenek ere erreakzio fisikoa eragiten dituzte entzulearengan.

go site Egin dituzten esperimentuen arabera erantzun fisikoa nabaria da, hala nola hotzikarak izan eta oilo-ipurdia jarri zitzaien ikerketan parte hartu zutenei beraien poema gustukoenak irakurtzean. Gainera erresonantzia magnetikoa erabilita une hunkigarrietan garuneko eremu askoren jarduera areagotu egiten da.

Musikak dituen eraginarekin alderatuta ikusi dute biek garuneko gune desberdinak aktibatzen dituztela, eta hori baliteke hitzen pertzepzio desberdinagatik izatea. Izan ere, musikak ez du hitzik behar eragina sortzeko poemak aldiz derrigorrak ditu bai hitza eta bai doinua.

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...