Albisteak

Gizakiaren sorreraren jatorria zalantzan jarri dute
Orain arte gizakia Afrikan sortu zela uste izan badute ere froga berriek Europa jotzen dute sorburu

2017/05/26
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Gizakia uste baino lehenago banatu zen txinpanzeengandik eta gainera Eurpoan gertatu zen banaketa. Hori dio duela 7.2 milioi urteko hominino baten fosilak.


Gizakiaren sorreraren jatorria zalantzan jarri dute

Gaur egun arte txinpanzeen eta gizakion adarra duela 5-7 milioi urte Afrikan banatu zela uste izan da. Hipotesi honi eusteko Afrika ekialdeko fosilak ziren sostengu, eta bertan gertatu zen klima aldaketagatik basotik sabanara igarotzeak homininoen eboluzioa bultzatu zuela zion.

Hipotesi honi kontra egin ahal izateko fosilak aurkitu dituzte Grezian eta Bulgarian. Izan ere, bertan aurkitutako masailezur eta hagin batean frogatu dute homininoak direla, eta duela 7.2 milioi urte ingurukoak. Hau da, egun aurkitu diren hominino hezur zaharrenak.

Gainera hipotesia leku geografikoz aldatzea besterik ez dute behar, izan ere, Afrikan desertua sortu zenean Europan sabana sortu zen. Beraz homininoen garapena sabanan eman zen berdin-berdin. Gainera garai hortako fosil dezente aurkitu dira eta gazelak, antilopeak, jirafak eta errinozeroak ageri dira.

Fosil zaharragorik aurkitu bitartean baliteke gizakion sorrera Europan kokatu behar izatea.

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...