Albisteak: Natura
Poesiaren indarra

Poesiaren indarra

2017/06/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
201 bisita

Poesiak, bertsoek, haur kantek,... denek eragin dizkigute emozioak bizitzan zehar. Orain gutxi poesiak gugan duen indarra frogatu dute, eta musikak duenaren antzeko eraginak dituela ikusi dute. Hotzikarak eta oilo-ipurdia jartzeaz gain garuneko hainbat ingurune aktibatzen dizkigu.

Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

2017/06/01
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
478 bisita

Maroko hegoaldean zuhaitzen gainean ahuntzak agertu ohi dira, bertako hosto eta haziak jaten. Maiatzeko artikulu batean erakutsi berri dute animalia horiek zuhaitzaren haziak zabaltzeko bektore garrantzitsuak direla.

Gizakiaren sorreraren jatorria zalantzan jarri dute

Gizakiaren sorreraren jatorria zalantzan jarri dute

Orain arte gizakia Afrikan sortu zela uste izan badute ere froga berriek Europa jotzen dute sorburu

2017/05/26
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
283 bisita

Gizakia uste baino lehenago banatu zen txinpanzeengandik eta gainera Eurpoan gertatu zen banaketa. Hori dio duela 7.2 milioi urteko hominino baten fosilak.

Erraustegia eraikitzen hasiko dira astelehenean

Erraustegia eraikitzen hasiko dira astelehenean

2017/05/04
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
403 bisita

Erraustegia eraikitzen hasiko dira astelehenean eta hainbat elkarretaratze antolatu dira errauskailuaren kontra. Gainera, jakina den bezala osasunarentzako oso kaltegarriak dira Mikel Irastorzak 2013an azaldu zigun bezala.

Kalamua sendagai al da?

Kalamua sendagai al da?

2017/04/27
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
283 bisita

Cannabisa ona al da gaixotasunak sendatzeko? Estatu batuetan egin duten ikerketa baten erakutsi da baietz, baina uste zena baino gaixotasun gutxiagotan egiten duela on. Besteetan datuak falta dira oraindik.

Euskaldunak eta zientzia

Euskaldunak eta zientzia

2017/04/19
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
575 bisita

Nori dagokio egindako aurkikuntza bati izena jartzea? Ikerlariek dute lan hori eta euskaldunok ere badugu zer erakutsi. Hona hemen euskal izena duten animalia, fosil eta abarrak. Eta izenena euskaldunok ikerketan egiten ari garen lan ederraren erakusle txiki bat besterik ez da.

 

Bidea urratzeko prest

Bidea urratzeko prest

Abian da EuskalNatura proiektuaren 2017ko mendi zeharkaldia

2017/04/05
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
553 bisita

Gaurtik hasi eta igandera bitarte Euskal Herriko natura gozatzen eta ikasten ariko dira Biologia eta Ingurumen Zientzietako ikasleak. Arrasaten ekin dio taldeak bideari eta Urkiolako eta Gorbeako parke naturalak igaroko ditu, besteak beste. 

Suteak biodibertsitatearen mesedetan?

Suteak biodibertsitatearen mesedetan?

Suteek biodibertsitatea handitzen dute habinbat ekosistematan

2017/03/30
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
359 bisita

Sciencen argitaratutako ikerketa baten arabera suteek landare eta animalia espezie gehiago egotea ahalbidetu dezake, izan ere, ekosistema askotan bizilekuen aniztasun handiagoa sortzeko gai baita. Hala ere, suteak ez dira ingurune guztientzako onak, eta beraz, behar-beharrezkoa da ikerketa zehatzak egitea ingurune batean bizi diren espezieekin eta suteen erregimenekin. Gisa honetara, ekosistemen gestioa eta planifikazioa nolakoa izan beharko lukeen jakin daiteke.

Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

2017/03/22
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
286 bisita

Udaberriarekin batera gereziondoak lorez josten dira, baina meteorologiaren arabera garaizago edo beranduago etortzen da loraldia. Aurten, hala ere, ohikoa baino lehenago ari dira loratzen. Gertakari honen arrazoi nagusia izan dugun negu leun eta epela da.

Neurona erraldoia garunaren jiran

Neurona erraldoia garunaren jiran

2017/03/01
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
345 bisita

Allen Institute for Brain Science taldeko ikertzaileek arratoien garunean neurona erraldoi bat aurkitu dute, neurona honek garuna inguratu eta bere bi hemisferioak lotzen ditu. Aurkikuntza honek kontzientziaren agerpena azaldu lezake.

Txoriak sarean dira jada

Txoriak sarean dira jada

Euskal Herriko hegaztien izenak biltzen ditu atari berriak

2017/03/01
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
559 bisita

Arraigorri, buztanbiko, buztansarde, buztanurkila, ilhantxa, makailao, mirurkila, mirurkula, miura, paseko, ülhantxa, zapelatz gorri... Hamaika modu daude miru gorria (Milvus milvus) izendatzeko euskaraz. Aniztasun hori, gainera, oraindik ere handiagoa da euskalkien indarraren ondorioz. Dena den, tokiko hizkeretako aldaerak biltzea funtsezkoa da eta horretan dabiltza Txoriak.eus plataforman. 

 

Gotortutako haziak

Gotortutako haziak

2017/02/22
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
442 bisita

1940. urtetik hona nekazariek haziak zomorro-botika eta intsektu-botikekin tratatzen dituzte gero ereiteko. Horrela, onddo eta intsektuen erasoetatik babestu eta landaketa produktiboagoak lortzen dituzte. Tratamentua jasotako ale berezi horiei gotortutako hazi deritze eta eztabaidagai izan dira sortu zirenetik.

Klima beroketak mokoak handitzea ekartzen ahal du

Klima beroketak mokoak handitzea ekartzen ahal du

Australiako hegaztiak behatu dituzte erlazio hori topatzeko

2017/02/09
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
498 bisita

Symonds eta Tattersall ikerlariek urte ugari daramate hegaztien mokoak ikertzen. Lehenengo, mokoek odola hozteko balio zutela aurkitu zuen Tattersallek eta ondoren hori mokoen tamainarekin erlazionatzen hasi ziren. 

 

Zergatik hasi ziren landareak intsektuak jaten?

Zergatik hasi ziren landareak intsektuak jaten?

2017/02/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
485 bisita

Landare haragijaleek mekanismo molekular bera dute intsektuak digeritzerako garaian, nahiz eta espezien artean ahaidetasunik ez dagoen. Gaixotasunen aurkako hostoetako defentsa proteina batzuk digestio entzima bilakatu dira Australia, Asia eta Ameriketako hiru espezietan.

Hegaztien eboluzioa mokoka

Hegaztien eboluzioa mokoka

Ezaugarri hori aztertu dute txorien dibertsifikazioa aztertzeko

2017/02/01
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
560 bisita

Askok Darwinek dena argitu zuela uste arren, oraindik ere eboluzioaren inguruan argitu beharreko auzi ugari daude, hala nola, espeziazioaren ingurukoak. Hegaztiak nola dibertsifikatu ziren jakiteko mundu mailan 2000 hegaztitik gora aztertu dituzte Erresuma Batuko eta AEBko ikerlariek. 

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...