Albisteak: Ingurumena
Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

Zebra muskuilua erasotzaile lanetan

essay on money cant buy everything Mundu-mailako espezie inbaditzaile arriskutsuenen artean sailkatzen da zebra-muskuilua. Ur geza nahiz gazikaratako animalia txiki horrek Errusian du jatorria baina azken urteotan Euskal Herriko erreka eta lakuetan ezarri du habitat berria. Hedapenerako duen erraztasuna dela-eta ondorio kaltegarriak ekarri ditu.

Izokin kanoia

Izokin kanoia

Salmonidoen migrazio arazoen konponbidea asmatu dute EEBBtan

source Izokinek bizi ziklo gogorra dute, ibaian jaio ostean bizitzako lehen etapan itsasorantz baitoaz bertan hazi eta heldutasunera iristeko. Behin etapa hau betetzean heldutasun sexuala dutenez, ibaietan gora doaz berriz ibaiaren goiko aldeetara iritsi eta bertan arrautzak erruteko.  Orain arte, beraien harrapariez aparte inongo arazorik gabe egin izan dute bidaia, baina azken mendeetan gizakiak eginiko urtegien horma altuekin egin dute topo eta migrazioak eten dira. Hori konpontzeko Estatu Batuetan metodo bat probatzen hasi dira: "Izokin kanoia".

Mutiloako bazterrak ezagutzen

Mutiloako bazterrak ezagutzen

Euskalnaturako mendi irteerak 2017-2018

2017-2018 kurtsorako bost mendi irteera antolatuko ditu Euskalnaturak. Trabesia urteko mendi ekintza bakarra ez izateko helburuarekin Euskal Herriko zenbait mendietan  egingo dira egun beteko irteerak. Naturaren inguruko hitzalditaz eta beti bezala giro paregabeaz disfrutatzeko aukera edukiko dugu.

Kinka larrian daude Pirinioetako glaziarrak

Kinka larrian daude Pirinioetako glaziarrak

see 2017/11/02
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
175 bisita

1850etik 2016ra Pirinioetako glaziarren egoera izugarri okertu da. Izan ere, 52 glaziar izatetik 19 izatera igaro da, eta gainera, glaziar azaleraren %88 galdu da. Pirineos aldizkarian argitaratu da lana eta EuskalNaturako kide Eñaut Izagirrek hartu du parte ikerketa horretan.

Sitsen larbak: handiak beren txikian

Sitsen larbak: handiak beren txikian

Argizari-sitsen larbak polietilenoa aitaren batean degradatzeko gai dira

Gizakiok urtean 300 milioi tona plastiko ekoizten ditugu. Aipatutako kantitate osoaren erdia baino ez da zabortegietan pilatzen eta 12 milioi tona baino gehiago ozeanoetara iristen da, hauen kutsadura eraginez. Egoera kezkagarri horri ez zaio oraino irtenbide jasangarririk eman, baina badirudi zizare goseti batzuen sabelean egon daitekeela giltza, argitaratu zaharra ez den ikerketa batean adierazi denez.

Haragiaren ekoizpenaren atzekoa

Haragiaren ekoizpenaren atzekoa

WWFk salatu du animalien pentsua sortzeak arazo larriak dakartzala

ask rose hotline homework help 2017/10/12
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
229 bisita

Gizakiaren haragi kontsumoa hazten ari da eta biodibertsitatean dituen ondorioak oso larriak dira. Animalientzako proteinetan aberatsak diren pentsuak sortzeak izugarrizko kalteak eragiten ditu hainbat espezie eta horien habitatetan. WWFk begirada leku oso aberatsetan jartzen du, hala nola, Amazonasen arroan, Kongon, Mekong-en eta Yangtzen.

 

Poesiaren indarra

Poesiaren indarra

http://www.ldjcleaning.com/essay-writing-corrector-online/ 2017/06/08
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
555 bisita

Poesiak, bertsoek, haur kantek,... denek eragin dizkigute emozioak bizitzan zehar. Orain gutxi poesiak gugan duen indarra frogatu dute, eta musikak duenaren antzeko eraginak dituela ikusi dute. Hotzikarak eta oilo-ipurdia jartzeaz gain garuneko hainbat ingurune aktibatzen dizkigu.

Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

http://pacificcrossroads.net/?research-papers-on-diabetes 2017/06/01
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
802 bisita

Maroko hegoaldean zuhaitzen gainean ahuntzak agertu ohi dira, bertako hosto eta haziak jaten. Maiatzeko artikulu batean erakutsi berri dute animalia horiek zuhaitzaren haziak zabaltzeko bektore garrantzitsuak direla.

Erraustegia eraikitzen hasiko dira astelehenean

Erraustegia eraikitzen hasiko dira astelehenean

Erraustegia eraikitzen hasiko dira astelehenean eta hainbat elkarretaratze antolatu dira errauskailuaren kontra. Gainera, jakina den bezala osasunarentzako oso kaltegarriak dira Mikel Irastorzak 2013an azaldu zigun bezala.

Kalamua sendagai al da?

Kalamua sendagai al da?

Cannabisa ona al da gaixotasunak sendatzeko? Estatu batuetan egin duten ikerketa baten erakutsi da baietz, baina uste zena baino gaixotasun gutxiagotan egiten duela on. Besteetan datuak falta dira oraindik.

Euskaldunak eta zientzia

Euskaldunak eta zientzia

Nori dagokio egindako aurkikuntza bati izena jartzea? Ikerlariek dute lan hori eta euskaldunok ere badugu zer erakutsi. Hona hemen euskal izena duten animalia, fosil eta abarrak. Eta izenena euskaldunok ikerketan egiten ari garen lan ederraren erakusle txiki bat besterik ez da.

 

Bidea urratzeko prest

Bidea urratzeko prest

Abian da EuskalNatura proiektuaren 2017ko mendi zeharkaldia

http://www.pretiradiatori.it/background-research-paper/ 2017/04/05
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
776 bisita

Gaurtik hasi eta igandera bitarte Euskal Herriko natura gozatzen eta ikasten ariko dira Biologia eta Ingurumen Zientzietako ikasleak. Arrasaten ekin dio taldeak bideari eta Urkiolako eta Gorbeako parke naturalak igaroko ditu, besteak beste. 

Suteak biodibertsitatearen mesedetan?

Suteak biodibertsitatearen mesedetan?

Suteek biodibertsitatea handitzen dute habinbat ekosistematan

source url 2017/03/30
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
598 bisita

Sciencen argitaratutako ikerketa baten arabera suteek landare eta animalia espezie gehiago egotea ahalbidetu dezake, izan ere, ekosistema askotan bizilekuen aniztasun handiagoa sortzeko gai baita. Hala ere, suteak ez dira ingurune guztientzako onak, eta beraz, behar-beharrezkoa da ikerketa zehatzak egitea ingurune batean bizi diren espezieekin eta suteen erregimenekin. Gisa honetara, ekosistemen gestioa eta planifikazioa nolakoa izan beharko lukeen jakin daiteke.

Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

Gereziondoen loratzea albiste txarra denean

Udaberriarekin batera gereziondoak lorez josten dira, baina meteorologiaren arabera garaizago edo beranduago etortzen da loraldia. Aurten, hala ere, ohikoa baino lehenago ari dira loratzen. Gertakari honen arrazoi nagusia izan dugun negu leun eta epela da.

Txoriak sarean dira jada

Txoriak sarean dira jada

Euskal Herriko hegaztien izenak biltzen ditu atari berriak

Arraigorri, buztanbiko, buztansarde, buztanurkila, ilhantxa, makailao, mirurkila, mirurkula, miura, paseko, ülhantxa, zapelatz gorri... Hamaika modu daude miru gorria (Milvus milvus) izendatzeko euskaraz. Aniztasun hori, gainera, oraindik ere handiagoa da euskalkien indarraren ondorioz. Dena den, tokiko hizkeretako aldaerak biltzea funtsezkoa da eta horretan dabiltza Txoriak.eus plataforman. 

 

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...