Albisteak

Udan deskonektatu, baina ez ahaztu azala zaintzeaz!

source url 2018/07/12
Uxue Sarriegi Aldasoro
Iruzkinik ez
bisita

conocer un hombre interesante Uda ere iritsi zaigu eta, egun luze nahiz zeru garbiak aprobetxatuz, gehienok kalera, mendira edo hondartzaren batera joko dugu. Eguzkia eguraldi onaren seinaletzat hartu ohi da, baina kontuz ibili behar dugu. Eguzkia eta azaleko minbiziaren arteko lotura estua frogatuta dago eta, honenbestez, giza-gorputzeko organo handiena babesteko neurriak hartzea ezinbestekoa da. Zer babes mota da, ordea, egokia?


Udan deskonektatu, baina ez ahaztu azala zaintzeaz!

click here Eguzkiak igortzen dituen uhinen erradiaziotik babesteko era seguruena honekiko esposizioa murriztea da, itzal edo arropa egokiaz baliatuz. Eguzkipean egoteko, aldiz, oso garrantzitsua da eguzkitako krema erabiltzea.

http://bestff.net/google-assist.php?z3=bwdlz3hrlnboca== SPF (Sun Protection Factor) delakoak, hots, eguzkitako krema potearen aurrealdean agertzen den zenbaki handiak, erradiazioaren (zehatz esateko B izpi ultramoreen, B-UM) aurrean kremak egiten duen erresistentzia azaltzen du. SPF 15 zenbakidun kremak uhinen hamabosten bati uzten dio azalera heltzen (%7ari). Errazago ulertzeko, erre gabe eguzkipean hamar minutu eman ditzakeen pertsonak, 10x15 igaro ahal izango ditu kremaren babespean. SPF 30 dabilkienak, aldiz, 10x30 minutu, etab.

here Hala ere, kontuan hartu behar da uretan sartzearen edo izerdiaren ondorioz krema azaletik desagertzen joaten dela. Adituek aholkatzen dutenez, bi orduz behin eman behar da krema gorputzean.

go to site Honen harira, merkatuan konposizio ezberdineko kremak daudela aipa genezake. Alde batetik, osagai “organikodunak” eta, bestetik, “inorganikodunak”. Lehenek oxibenzona bezalako karbonotik eratorriak diren osagaiak barne-hartzen dituzte. Bigarrenek, aldiz, zink oxido eta titanio dioxido mineralak. Ikuspuntu ekologiko batetik, ondo legoke kremak erostean kontu honi erreparatuko bagenio. Hawaiin, esaterako, osagai organikodun eguzkitako kremen salmenta debekatu berri dute, hauek irla inguruko koralengan duten inpaktua murrizte aldera.

source link Gozatu egun luze eta zeru garbiez, baina zaindu azala!

Iturria: BBC

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...
 
 pulsera pandora barata