Albisteak

Txoriak sarean dira jada
Euskal Herriko hegaztien izenak biltzen ditu atari berriak

2017/03/01
Aitor Salaberria Oiartzabal
Iruzkinik ez
bisita

Arraigorri, buztanbiko, buztansarde, buztanurkila, ilhantxa, makailao, mirurkila, mirurkula, miura, paseko, ülhantxa, zapelatz gorri... Hamaika modu daude miru gorria (Milvus milvus) izendatzeko euskaraz. Aniztasun hori, gainera, oraindik ere handiagoa da euskalkien indarraren ondorioz. Dena den, tokiko hizkeretako aldaerak biltzea funtsezkoa da eta horretan dabiltza Txoriak.eus plataforman. 

 


Txoriak sarean dira jada

Webguneak euskal hegaztien inguruko informazioa emateko fitxak osatu eta izenen bilduma egiteko helburua du. Izan ere, txori izendegia galzorian dagoela diote sustatzaileek gazteek oso izen gutxi ezagutzen dituztelako eta horiek gehienetan euskara batuko aldaerak soilik izaten direlako. 

Datu bilketa eskerga egiteko, aldiz, ez dira hutsetik hasi. Ahotsak.eus proeiktuaren ahozko grabaketetan oinarritu dira, alde batetik, hegaztien deiturak ezagutzeko. Horrez gain, orain arte idatzita zeuden lan bibliografikoak ere birpasatu dituzte txori izenen testigantzen bila. Biologia deskribapenak, berriz, propio sortutako edukiak dira asko baina euskarazko wikipedian ere oinarritu dira. 

Hegaztien izenen interesa aspalditik datorkio Jon Sarasua Aranberri biologo eta filologo eibartarrari. Zehazki, 90eko hamarkadan ekin zion bere eskualdeko helduei elkarrizketak egiten datuak biltzeko. Proiektu honetan, dena den, Badihardugu Euskara Elkartearen laguntza eduki du garapenean eta Codesyntax enpresak eraiki du azpiegitura informatikoa. 

 

 

 

 

 

 

 

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...