Satelite bidezko datu libreen prozesamendua QGIS erabiliz


2008. urtean Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) Landsat artxibo historikoa ireki zuen, 1980 ingurutik gaur egun arte, 16 egunekako irudi bat libreki eskainiz (eremu espektral optikoan). Beranduago, Europear Espazio-Agentziak (ESA) jarraitu zion bidea, 2014. urtean Sentinel 1 (radar erako sentsoreekin), eta Sentinel 2 (Landsat erako tresna optikoarekin), azken honek 5 egunetako irudi bat jasotzen duelarik kasik mundu guztia estaliz. Datu libre hauek erabiltzeko beharra nabari da Lur-zientzian lan egiten duten teknikari eta ikertzaileen artean, lor daitekeen informazioa beste modu batera lortzeko aukerarik ez da izaten eta.


2018/07/11 - 2018/07/12
Antolatzailea: UEU (xehetasunak)
Prezioa: 70 € (prezio bereziak)
Hizkuntza(k): Euskara

Xehetasunak


Irakaslea

  • Aitor Bastarrika Izagirre

    Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da geomatika alorrean eta hamar urte baina gehiago darama teledetekzioaren datuak ustiatzen, bereziki ingurumenarekin erlazioa duten kartografia desberdinak sortzeko algoritmoak garatuz.

Helburuak

  • Teledetekzioaren funtsa ezagutzea.
  • Sentinel eta Landsat datuak deskargatzen jakitea.
  • QGIS software libre bidez datu hauek ustiatzea.

Edukiak

  • Teledetekzioari sarrera: Definizioa, abantailak eta desabantailak, aplikazioak.
  • Espektro elektromagnetikoa: Landaretza, zoruak eta uraren erantzun espektralak.
  • Landsat eta Sentinel irudien deskarga: Atariak, produktuak.
  • QGIS bidezko ustiatzea: Orfeo-Toolbox erabiliz irudietan Landaretza Indizeen kalkulua eta sailkapenak.

Metodologia

Metodologia oso praktikoa izango da, zenbait azalpen teoriko eman eta gero esandakoa barneratzeko deskargatutako irudietan planteatutako ariketen bidez.

Nori zuzendua

Orokorrean Lur-zientzietan interesa duen edonori zuzenduta dago.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak HOMOLOGATZEKO prozeduran aurkeztutako ikastaroa. Ebazpenaren zain.


Lekua

Lekua: Markeskua Jauregia, Eibar

Izen-ematea

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...