Onddoak

Galanperna arre-lilazeoa
Lepiota brunneolilacea

Lepiota generoko eta tamaina ertaineko espezie honekin kontu handia izan behar da, toxikoa izateaz gain, heriotzak eragin ditzake eta. Euskal Herrian ez da espezie ugaria, gainberan dauden eta kalteberak diren dunetan hazten da. Koloreari dagokionez, gorri-arrea da, tonu moratuekin. Ez dauka usain ez zapore berezirik. Aipatu bezela dunetan agertze  da udazkenean.

Argazkia: Guillermo Muñoz
Lepiota brunneolilacea

Artikuluari buruz
Egilea: Asier Uribeetxeberria
Sorrera: 2014/03/31
Azken eguneraketa: 2014/04/05
Bisita-kopurua: 1463

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Lepiota
Deskribatzailea: Bon & Boiffard
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina ertaineko onddo honek hasieran pileo ganbila dauka, lautzen doana alea heltzen den heinean.Hala ere inoiz ez da guztiz laua, erdialdean betik mantentzen baitu mameloi txiki bat. 6-7cm-rarteko txapela gara dezake. Kutikula gorri-arrea da, tonu moreekin. Erdialdean kolore hauek nabariagoak izaten dira. Eguna hezea denean kutikula hau lindirgatsua izaten da eta are hondarrak atxikita geratzen zaizkio, ez da errreza izaten hauek kentzea. Hertza arilkatua izaten da eta hondarrez inguratuta egoten da.

Estipea

Lepiota generoko onddo honek hanka luze xamarra garatzen du, 4-7 cm. Hau da, bere txapelaren diametroa baino handiagoa zenbait kasutan. Luzea bada ere, nahiko fina izaten da 0,8-12 cm. Estipea zilindrikoa da eta normalean zuzena, baina kasu batzuetan okertua egon daiteke. Eztipeak forma koniko apala dauka, hots, azpialdea zertxobait lodiagoa eta goialdea finagoa. Azpialdean are hondarrak atxikita izaten ditu. Koloreari dagokionez, ez da pileotik bereizten, goialdean salbu, bertan argiagoa baita. Espezie honek eraztuna badauka baina ez da nabarmena, ale askok guztiz desagertua izaten dute.

Orriak

Himenoforo laminarra. Lamina hauek askeak dira eta bata bestearekiko oso gertu kokatzen dira. Horretaz gain laminen artean orriskak izaten dituzte. Zuri-kremako kolorea daukate, hau da, zuri-zikin kolorekoak direla esan daiteke. Ukitzerakoan zertxobait gorritzen dira.

Mamia

Ale gazteen mamiak kolore zuria dauka eta helduetan gorri-arrosa.Usain zein zapore berezirik gabe. Kontu handia izan behar da onddo honekin, pozoitsua baita eta heriotzak eragin baitezake.


Mikromorfologia

Esporak

Espora oboideak. Esporek erpinean gandor bat izaten dute. Koloreari dagokionez hauek gardenak dira eta esporada zuria izaten du. Tamainari dagokionez, esporek, 9-11 x 5-6,5 µm daukate


Ekologia

Habitata

Duna zein areatzetan garatzen du fruitu gorputza onddo honek. Ala ere ez da espezie arrunta Euskal Herrian.

Perretxiko-garaia

Fruitu gorputza udazkenean garatzen duen espeziea da honako hau.

Jateko balioa

Ez dauka inongo jateko baliorik, usaina eta zaporea ez baitira nabarmenak. Horretaz gain kontu handia izan behar da onddo honekin, toxiko hilgarria baita. Ezaguna den Amanita phalloides-n intoxikazio bera eragiten baitu (intoxikaio faloidiarra), nahiz eta toxina kontzentrazio txikiagoan izan.

Antzeko espezieak
Lepiota brunneoincarnata

Tamaina ertaineko lepiota hauek antz handia daukate, makromorfologikoki berdintsuak baitira. Ezberdintasuna usainean daukate, L. brunneoincarnata-k fruta usain atsegina dauka, besteak ez. Esporek tamaina ezberdina daukate, L. brunneoincarnata-k espora dezente txikiagoak izaten ditu. Azkenik, habitatak ere ezberdintzen ditu, L. brunneolilacea soilik dunetan hazten da eta L. brunneoincarnata gune hareatsuetan orokorrean.

Galanperna hiltzailea ( Lepiota brunneoincarnata )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...