Deba-Zumaia
Gipuzkoa

Deba eta Zumaia arteko marearteko gunea euskal kostaldeko ingurunerik interesgarrienetariko bat da bertako biodibertsitateari dagokionez, baina mundu mailako erreferentzia geologikoa ere bada, Kretaziko berantiarreko eta Terziario hasierako estratu geologikoak azaleratuta baitaude bertan, K/T muga ospetsua barne.

Argazkia: Wikipedia.eu
Deba-Zumaia
Artikuluari buruz
Egilea: Antton Alberdi
Sorrera: 2012/03/13
Azken eguneraketa: 2014/10/17
Bisita-kopurua: 10403

Motzean
Geografia
Hedadura: 43 km2

Udalerriak: Deba, Zumaia

Mendiak: Sorazu (264), Mendatagana (133), Sakonetako Punta (36)
Kontserbazioa
Figurak: Biotopo Babestua

Biologia

Naturaren aldetik duen interesa higadurak sortzen dituen inguruneen aniztasun handian oinarritzen da; horri esker, txoko ekologiko desberdin ugari bereizten dira eta landare- eta animalia-dibertsitate handia ikus daiteke zabalgunearen marearteko zonan.

Animalia interesgarriak

Pottorro arrunta ( Alca torda )
Kaio hauskara ( Larus argentatus )
Martina ( Uria aalge )

Geologia eta geomorfologia

Deba-Zumaia kosta-eremua, 8 km-ko luzeerarekin, itsasoko higadura intentsua jasaten duen kostalde malkartsua izateagatik karakterizatzen da batez ere. Horrela, kostaldean zehar, sargune edo senaiak eta irtenune edo muturrak aurkitu daitezke. Higaduraren emaitza, labarrez jositako kosta izan da, berauen oinarrian, egungo abrasio-plataformak agertzen direlarik.

Inguru honetan ikus daiteke itsasoaren higatze-lanaren ondorioz, itsaslabarrek atzerapen bortitza jasan dutela eta gaur egun ere jasaten ari direla. Bertan, material-geruza gogorrak (karearri eta harearriak) eta bigunagoak (margak eta material buztintsuak) txandakatzen direnez, eratzen den material txandakatzeak sortzen du higadura nabaria izatea. Ekaitzetan adibidez, olatuek bortizki ekiten dute ezponda arrokatsuen kontra. Arroka bigunez osaturiko mailek ezin dutenez olatuen inpaktu jarraiaren aurrean iraun, amilduz joaten dira, inguruko geruzak beraiekin garraiatuz. Horrela, itsaslabarrean bloke-erorketa handiak ematen dira, kosta-lerroaren atzerapen progresiboa sortaraziz eta, oinarrian, itsas higadurak sorturiko azalera edo abrasio-plataforma (rasa) eratuz.

Kosta-sektore honen beste garrantzia handiko ezaugarria ibilbide laburreko haranen presentzia da, kilometro bateko luzeera dutenak, malda txikikoak eta soslaia irekikoak. Haran hauek, itsas mailaren gainetik eskegita gelditzen dira 10 eta 30 metrotara, uren itsasoratzea ur-jauzi eran (Mendata errekastoa) edota labarraren hormetatik (San Martin eta Lorazokoak) egiten delarik. Ibilbide handiagoko (2-3 km) eta morfologia meharretako beste haranak, hondartz harritsuetan itsasoratzen dira, itsaslabarraren fronte jarraia etentzen delarik kasu hauetan. Horrelako haranen adibideak Arronomendi, Oskon eta Sakonetako errekastoak dira.

Deba-Zumaia sektorean 4 zona bereiz daitezke osatzen dituzten materialen izaeraren eta kokatze-geometrikoaren arabera. Bi faktore hauek erabat baldintzatzen dute higadura prozesuen iharduera, bai gaur egun zein iraganean.

    1. Zona: Deba - Mendata muturra
    2. Zona: Mendata muturra - Aitzuri sargunea
    3. Zona: Aitzuri sargunea - Aitzgorriko muturra
    4. Zona: Aitzgorriko muturra - Marianton muturra

Kontserbazio-figurak

2009tik Biotopo Babestua da Deba eta Zumaia arteko kostaldea.

Nola iritsi

Deba eta Zumaia arteko marearteko gunera iristeko hiru bide nagusi erabil daitezke. Kontua izan behar da Zumaiatik sartzeko marea behean egotea ezinbestekoa dela.

Zumaiatik

Marearteko zonalderako ekialdeko sarrera Zumaiako San Telmo ermitaren azpian dagoen Algorriko kalatik egin daiteke. Zumaiara A8 autobidea hartuta irits daiteke, eta behin herrian sartuta Itzurun hondartzarako bidea hartu behar da (ondo seinalizaturik dago). Hondartzaren ezkerraldean dago ermita, amildegiaren gainean, eta are ezkerrerago Algorrira daraman bidexka. Algorrira eskilara batzuetatik jaitsi daiteke. Bertan dago, hain zuzen, Kretazikoa eta Tertziarioa bereizten dituen K/T mugaren arrastoa.

Elorriagatik

Elorriagatik naturgunearen erdira iritsi daiteke. Zumaia eta Deba arteko N-634 errepidea hartu behar da Elorriaga auzora iristeko. Arroatik 3 km ingurura dago Elorriagarako bidegurutzea. Autoa auzoan bertan edo aurrerago dagoen parkean utzi daiteke. Hain zuzen, pare hortatik irteten da Endatara jaisten den bidea.

Sakonetatik

Sakonetako hondartzara iristeko Itziarko Itxaspe auzorako bidea hartu behar da (N-634 errepidean dago bidegurutzea, Itziarren bertan), eta auzora iritsi aurretik eskuinera hartu. Errepidea trenbideraino iristen da, eta handik aurrera egitea debekatuta dago. Bertan bada autoa uzteko lekua. Handik hondartzara 5 minutu inguru daude oinez.

Zer egin

Ibilbideak

Argazkiak

Algorri
Antton Alberdi ( 2012/05/19 )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...