Zumar hostotxikia
Ulmus minor

http://divinedia.com/hr-assignment-help/

Ulmus latin zaharrean zumarra da, eta minorek txikiagoa esan nahi du, hain justu, bere ahaide diren Europako espezieek baino hosto txikiago baitu. Klima epeletako espezie tipikoa da, ibaiertzeko lurzoru sakon eta laiotzetan hazten dena. Gehienetan ez da 1000 metroko alturatik gora egoten. Bere egungo banaketa zabala da; ia Europa osoa, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean topatzen da. Dena den, ez da ziurra hau den bere jatorrizko estaldura, izan ere, antzinatik gizakiak zabaldu baitu. Iberiar Penintsulara, ziurrenik, Brontze Aroan iritsiko zen migratzaile indoeuropearrek ekarrita. Euskal Herrian zuhaitzok tipikoak dira ibai, larre, kale eta parkeetako landaketetan.

 Ulmus minor

Morfologia

http://www.duatloseries.com/write-an-essay-fast/

http://augustform.com/essay-on-restaurant-service/ Eite handiko zuhaitza da, 40 metroraino iritsi daitekeena eta, adaburu borobildua edo pixkat irregularra du. Zurtoin lodi eta luzea du. Enborreko azala, berriz, latza eta zartadura ugarikoa. Kolore marroixkako adartxo meheak ditu, inoiz suberifikatuak. Zuraren kolorea marroi-gorrixka da eta hazkunde eraztunak oso markatuak ditu.

Hostoak

university dissertation services gmu

enter site Zuhaitz hostogalkorra da. Hosto sinple eta txandakatuak ditu. Forma obobatutik obolantzeolaturakoak, zimurtuak eta kolore berde ilunekoak. Goialdetik glabroak dira eta, azpialdetik, 7 - 12 nerbio pareetan iletxo zuriskak ateratzen zaizkie. Oinaldea borobildua dute, asimetrikoa eta ertzak zerratu edo bizerratuak.

Loreak

Lore hermafroditikoduna. 30 lore izan ditzakeen glomerulu borobiletan antolatuta ditu eta ia eseriak aurreko urteko adasketan. Berdeak edo marroi-gorriskak. Elkarri loturiko 4 - 6 sepalo dituzte oinarrian eta kolore purpurako beste hainbeste estamine gamostemono. 

Fruituak

Fruitua samara da. Obalatuak dira, 7 - 17 mm-koak, hegala oinaldetik zabaltzen doa fruitu zapala guztiz inguratu arte. Kolore berde argikoa edo gorrixka da gaztea denean eta, heltzean marroi-horixka bilakatzen da. 

Antzeko espezieak

Ulmus glabra

Hau da Euskal Herriko beste zumar arrunta. Hostoaren oinaldeko gingila kandua bezain luzea edo gehiago du honek, eta, kandua baino motzagoak U. minorek. Hosto handiagoak ditu U. glabrak.


Ulmus

Ulmus generoko espezie guztiek oinalde asimetrikoa dute baina, hostoari eta samarari erreparatuz bereizten dira.

Banaketa

Europako zatirik handienean, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedatuta dago, baina, antzinatik landatu denez, bere jatorrizko banaketa zein den jakitea ez da erraza. Iberiar Penintsulan bertakoa izatea zalantzan jartzen da, bertara herri indoeuropearren hegoalderanzko migrazioekin irits ziteken, Brontze Aroan, azienden elikadurarako erabiltzen baitzuten haiek.

Euskal Herrian zuhaitz arrunta da bai erribera eta heskaietan eta, baita kale eta parkeetako sail landatuetan ere. Halere, grafiosiak egundoko sarraskia eragin du bere populazioetan.

 

 Ulmus minor  Ulmus minor

Ekologia

Klima epeletako espeziea berez, ibarretako zoru fresko eta sakonetan bizi ohi da.

Azken urteetan grafiosia dela eta zumarren populazioak asko murriztu dira. Grafiosia Ophiostoma novo-ulmi onddoak eragindako gaixotasuna da. Jatorriz Asiarra da eta, ondorioz, bertako zumar espezieak askoz ere erresistenteagoak dira. Uste da Europara Lehen Mundu Gerrean iritsi zela Holandatik, ordundik kalte handiak eragin dizkie zumarrei. Gerora, gaixotasun hau Ipar Ameriketara ere zabaldu da.

Fenologia

Negu bukaeran loretzen du, otsaila eta martxoa bitartean. Fruituak martxo amaiera apirila hasieran heltzen dira. Loraketa eta fruituen sakabanaketa, beraz, hosto berriak guztiz garatu baino lehen gertatzen da.

Erabilerak

Zura erabilterraza da, lantzerako orduan arazorik ematen ez duena. Usteldurarekiko erresistentea nahiz eta ingurune hezeetan egon. Hori dela eta oso preziatua da zurgintzan eta batez ere ontzigintzan. Oraindik ere, bere hostoak aziendentzako bazkatzat erabiltzen dira lurralde askotan eta, beren kimuak barazki modura erabil daitezke giza kontsumoan. Enbor azala astringentetzat erabili izan da bere tanino aberastasuna dela eta. Gainera, zuhaitz hau asko erabili izan da apaingarri gisa herri eta hiri askotako hainbat gunetan. 

Espezieen arteko elkarrekintzak

Platychora ulmi onddoa hazten da zumarren hosto hilen gainean. 

Bestalde, kakalardo eskolitido zulatzaileek erasotzen die eta, horiek Ceratocistis ulmi onddoaren garraiatzaileak dira, grafiosia eragiten duen onddoa, alegia. Grafiosiak zuhaitzaren hodi garraiatzaileen tronbosia eragiten du eta hostoen kutxadura; halere, zuhaitzaren heriotza kakalardo eskolitikoen jardunak eragiten du. 

Kontserbazioa

Euskal Herrian espezie arrunta izan arren, bere populazioek egundoko atzerakada jasan dute grafiosiaren gaitza dela eta.

Esteka interesgarriak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...