Alyssum loiseleurii

Mulutxo hau Bizkaiko Golkoko zonalde atlantiar-pirenaikoko endemismoa da eta Lapurdi zein Gipuzkoako kostaldeko zenbait dunatan hazten da, Bizkaiko kostaldetik erabat desagertu baita. 2011. urtean EAEko espezie mehatxatuen katalogoan 'Kaltebera' bezala sailkatu zen eta galtzeko arriskuan dagoela uste da.

Alyssum loiseleurii

Dibisioa
Magnoliophyta
go to link Klasea
Magnoliopsida
Ordena
Capparales
Familia
Brassicaceae
english essay writing help Deskribatzailea
P. Fourn., 1936
follow site Estatusa
ne

Morfologia

Landare iraunkorra da, kolore berde-hauskareko zurtoin herrestariak dituena, gehienez 5-15 cm-ko altuera lortzen duelarik. Zurtoinaren oinarria zurkara da eta bertatik lurrazpiko adarrak garatzen ditu, behintzat substratu bigunetan. Lurrazpiko adar hauek ardatz antzu ugari izaten dituzte.

Hostoak

Hostoek izar formako ilez osaturiko indumentua dute. Hosto kaulinarrak, 7-10 x 3-4 mm-koak, forma oblongo-lantzeolatua dute eta oinarriak peziolo motza eratzen du. Goiko hostoak, aldiz, handiagoak dira.

Loreak

Loreak zurtoin herrestarietan agertzen dira eta luku motako infloreszentziatan batzen dira, tenteak direnak, forma piramidalekoak eta 40 x 30 mm-rainokoak. Kalizak, zurtoinaren kolore bereko lau sepalo situ, erorkorrak direnak eta hauek ere pubeszenteak. Aldiz korolak, lau sepalo hori ditu, 4,5-5,5 x 2-3 mm-koak, oinarrian estuak direnak eta gero zabaltzen doazenak, linboak bihotz forma har dezakeelarik.

Androzeoak 6 estamin ditu, 4 luze eta bi motz. Motzen hegaltxo moduko bat dute harizpian eta albokoek apendize oso bat, harizpiaren oinarrira lotutakoa. Nektarioak borobilduak dira. Azkenik, ginezeoak obario pubeszentea du, 3-4 mm-ko estiloarekin eta bi primordiorekin lokulu bakoitzean.

Fruituak

Mulutxo honen fruitua 4-5 x 3,5-4,5 mm-ko silikula da. Hazi eliptikoak ditu, 1(2) lokulu bakoitzeko eta tamainaz 2-2,5 x 1,5-2 mm-koak.

Banaketa

Bizkaiko Golkoko zonalde atlantiar-pirenaikoko endemismoa da eta Frantziako Landetatik Galiziaraino zabaltzen da, baina gaur egun, Kantabriatik, Bizkaiatik, Asturiasetik eta Lugoko kostaldeetatik erabat desagertu dela uste da. Euskal Herrian Lapurdi zein Gipuzkoako kostaldeko zenbait dunatan hazten da.

Alyssum loiseleurii Alyssum loiseleurii

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Dunetan eta kostaldeko hareatzetan hazten da.

Fenologia

Azarotik uztailera bitartean loratu daiteke.

Kontserbazioa

EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan 'Galzorian' bezala sailkaturik dago eta Frantziako eskualde metropitarreko landare mehatxatuen zerrendan ere jasota dago, I Eranskinean. Gaur egun bizirauen populaziorik handienak eta uste guztien arabera bakarrak, 850 ale baino ez ditu eta Zarauzko dunan aurkitzen da, golf zelai baten ondoan, belardirik ez dagoen eremuetan. Golf zelaiak populazio honentzat mehatxu zuzena suposatzen du eta nahiz eta kalterik ez jasotzeko hesituta dauden, ez dago inongo zalantzarik hau ez dela landarearen biziraupena bermatzeko modurik onena. Gipuzkoako gainontzeko populazioak (Higer lurmuturrekoak eta Jaizkibel mendikoak) desagertutzat ematen dira eta Lapurdiko populazioen egoera ez da ezaguna.

Beraz, ezagutzen den populazio bakarraren mehatxu nagusia golf zelaia da, populazioaren garapen normala zailtzen baitu. Nahiz eta golf zelaia ingurune babestu batean kokatu, Inurritzako Biotopo Babestuan, zelai honen edozein eraldaketak kalte handiak ekartzen dizkio landaretxo honi. Lur solteetan bizi dela eta, jendeak ingurua etengabe zapaltzea eta beraz, lurra konpaktatzea, ere kaltegarria suerta lekioke.

Neurri modura, komenigarria litzateke lehenik eta behin, golf zelaia beste eskualde batera mugitzea. Hau posible ez balitz, landare hauen biziraupena bertan bermatu beharko litzateke ondo kokatutako hesien bidez. Gainera, komenigarria litzateke landare hau desagertu den eskualderen batean berriro ere sartzea. Azkenik, bere ex-situ kontserbziorako haziak bildu beharko lirateke eta germoplasma bankuetan gorde.

Esteka interesgarriak

http://ucmother.ac.ae/?easy-business-plan-outline Egilea: Maialen Sistiaga | Sorrera: 2012/04/19 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1884 | Argazki nagusia: crdp.ac-besancon.fr

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...