Baso hostoerorkor atlantiarrak
Baso hostoerorkor atlantiarrak

view Baso hauek baldintza atlantiko epeletan sortzen dira. Urteko bataz besteko tenperatura 8-14ºC-koa da eta 900-1800 mm euri jasotzen dira urtean. Neguak oso euritsuak eta epelak dira eta zonalde eurosiberiar eta eskualde mediterraneoen arteko trantsizio zonaldean daudela esan daiteke. Gainera, altuera desberdinetan ager daitezke mota honetako basoak, itsas mailatik hasi eta mendietako magaletaraino.

http://www.hdwallpap.com/essay-services-reviews/ Hori dela eta, flora eta fauna dibertsitatea handia dute. 2000 landare baskular espezie baino gehiago aurki daitezke mota honetako basoetan eta bertako espezieen %10-20 endemikoa da. 

Altitude txikian aurkitzen diren baso hostoerorkor atlantikoetako landare arruntenetako batzuk haritz kanduduna, lizarra, ezki hostozabala, ezki hostotxikia, zumar hostozabala, astigar zuria eta astigar zorrotza dira. Era berean, ohianpean iratze eta goroldio ugari agertu ohi da. Aldiz, altitude ertain eta altuagoetan ametza eta pagoa dira arruntagoak. Hezetasun baldintza hauek ezinhobeak dira onddoentzako eta beraz, bertan aurki daitezken onddo espezieak ez dira gutxi.

Baina baso hauek batik bat ugaztun dibertsitate altuagatik dira ezagunak. Basurdea, oreinak, orkatzak... ikustea ez da zaila suertatzen. Hegaztietatik aipagarrienak basoilarra, okilak, arrano beltza eta lagopodo zuria daude. Hala ere hegazti harrapari kopurua handia da.

Animaliak
Lepitzulia
Jynx torquilla
Okil handia
Dendrocopos major
Okil berdea
Picus sharpei
Oilagorra
Scolopax rusticola
Hontz handia
Bubo bubo
Kuku arrunta
Cuculus canorus
Apo hontza
Otus scops
Okil beltza
Dryocopus martius
Okil ertaina
Dendrocopos medius
Katagorri arrunta
Sciurus vulgaris
Muxar grisa
Glis glis
Lursagu gorria
Myodes glareolus
Nathusius pipistreloa
Pipistrellus nathusii
Urubia
Strix aluco
Schreiber muskerra
Lacerta schreiberi
Lepahoria
Martes martes
Zata arrunta
Caprimulgus europaeus
Satitsu arrunta
Crocidura russula
Karraka
Coracias garrulus
Buztanikara horia
Motacilla cinerea
Okil txikia
Dendrocopos minor
Aztorea
Accipiter gentilis
Txantxangorria
Erithacus rubecula
Buztangorri argia
Phoenicurus phoenicurus
Txonta arrunta
Fringilla coelebs
Baso-igel gorria
Rana temporaria
Arrabioa
Salamandra salamandra
Gabirai arrunta
Accipiter nisus
Txepetxa
Troglodytes troglodytes
Triku arrunta
Erinaceus europaeus
Erbi europarra
Lepus europaeus
Baso-igel jauzkaria
Rana dalmatina
Sator arrunta
Talpa europaea
Suge berde-horia
Hierophis viridiflavus
Lursagu lusitaniarra
Microtus lusitanicus
Eskinosoa
Garrulus glandarius
Zuhaitz-igel arrunta
Hyla arborea
Zirauna
Anguis fragilis
Hontza zuria
Tyto alba
Zapelatz arrunta
Buteo buteo
Ferra-saguzar handia
Rhinolophus ferrumequinum
Amilotx urdina
Cyanistes caeruleus
Almirante gorria
Vanessa atalanta
Gau-saguzar ertaina
Nyctalus noctula
Natterer saguzarra
Myotis nattereri
Belarrihandi arrea
Plecotus auritus
Arratoi-belarri handia
Myotis myotis
Bechstein saguzarra
Myotis bechsteinii
Azkonarra
Meles meles
Birigarro arrunta
Turdus philomelos
Basurdea
Sus scrofa
Koba-saguzarra
Miniopterus schreibersii
Txantxiku arrunta
Alytes obstetricans
Millet satitsua
Sorex coronatus
Satitsu txikia
Sorex minutus
Baratze-satitsua
Crocidura suaveolens
Hontz ertaina
Asio otus
Gau-saguzar handia
Nyctalus lasiopterus
Satain piriniarra
Microtus gerbei
Kuhl pipistreloa
Pipistrellus kuhlii
Basasagua
Apodemus sylvaticus
Sagu lepahoria
Apodemus flavicollis
Erbinude zuria
Mustela erminea
Orein arrunta
Cervus elaphus
Untxia
Oryctolagus cuniculus
Pipistrelo arrunta
Pipistrellus pipistrellus
Etxe-sagua
Mus musculus
Gau-saguzar txikia
Nyctalus leisleri
Baso-saguzarra
Barbastella barbastellus



Landareak

Hostazuria
Sorbus aria
Urki dilindaria
Betula pendula
Haltz italiarra
Alnus cordata
Otsalizarra
Sorbus aucuparia
Basagurbea
Ainar arrunta
Calluna vulgaris
Sorbus latifolia
Haltza
Alnus glutinosa
Ezki hostozabala
Tilia platyphyllos
Gaukarra, Andorra
Viburnum opulus
Arbustu arrunta, Karraskiloa
Ligustrum vulgare
Zuhandorra
Cornus sanguinea
Ametza
Quercus pyrenaica
Ezki hostotxikia
Tilia cordata
Zumar hostozabala
Ulmus glabra
Txilar burusoila
Erica vagans
Ainar purpura
Erica cinerea
Haritz kanduduna
Quercus robur
Gorostia
Ilex aquifolium
Lizarra
Fraxinus excelsior
Urkia
Betula pubescens
Biri-belarra
Pulmonaria longifolia
Erramua
Laurus nobilis
Intxaurrondo beltza
Juglans nigra
Phyteuma orbiculare
Ihar frantsesa
Acer monspessulanum
Platanoa
Platanus x hybrida
Zume jatorra
Salix viminalis
Astigar zuria
Acer pseudoplatanus
Astigar zorrotza
Acer platanoides
Astigar arrunta
Acer campestre
Negundo astigarra
Acer negundo
Pagoa
Fagus sylvatica



Onddoak

Kukuma
Amanita ovoidea
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Lanperna horia
Amanita citrina
Ganoderma pfeifferi
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Kolibia gurinkara
Rhodocollybia butyracea
Errotaria
Clitopilus prunulus
kolibia hanka-bihurria
Rhodocollybia prolixa
Anis azpibeltza
Agaricus sylvicola
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa
Gibelurdina
Russula virescens
Antrodia serialis
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Azal horia
Stereum hirsutum
Ardagai pipa
Ganoderma lucidum
Urbeltz gorritzailea
Coprinopsis atramentaria
Esnehorikor arrunta
Lactarius chrysorrheus
Larruki koloreanitza
Trametes versicolor
Etsai eztena
Phallus impudicus
Onddo iodousaina
Boletus impolitus
Lanperna horia
Amanita gemmata
Kuletoa
Amanita caesarea
Lanperna ezkatahoria
Amanita franchetii
Lur izarra
Geastrum fimbriatum
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Mitra-zuria
Helvella crispa
Quelet onddoa
Boletus queletii



Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...