Urretxindorra
Luscinia megarhynchos

Bere kantuagatik da ezaguna urretxindorra. Arrek emea erakartzeko abesten dute eta abesti errepertorio oso handia dutela frogatu izan da. Beste txori askok ez bezala, urretxindorrek gauez ere abesten dute ugaltze-sasoian zehar, erraza suertatzen delarik hauek bereiztea orduan. Hegazti hau klima mediterraneoarekin lotuagoa dago eta beraz, Euskal Herriko hegoaldean azaltzen zaigu baitik bat, nahiz eta Bizkaian bikote ugaltzaileren bat ere deskribatu izan den.

Luscinia megarhynchos

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Muscicapidae
Deskribatzailea
Brehm, 1831
Estatusa
lc

Deskribapena

Urretxindorrak itxuraz bereiztea ez da hain erraza suertatzen eta kantuagatik bereizi ohi da batik bat. Izan ere, ezaugarri bereizgarri askorik gabeko txori txikia da, txantxangorria baino zertxobait handiagoa. 14-17 cm-ko luzera du eta 20-24 cm-ko hego-zabalera. 18-23 gramo pisatu ohi du.

Arre kolorekoa da eta sabelaldea argiagoa du. Isats zabala du, gaztaina kolorekoa eta begi beltz handiak, eraztun zuri batekin apainduak. Arrak eta emeak itxuraz antzekoak diren arren, askotan arrak handiagoak dira, hego-zabalera handiagoarekin. Aldiz, emeak astunagoak dira, arren tasa-metabolikoak azkarragoak baitira, kantua dela eta (Thomas 2002).

Antzeko espezieak

Acrocephalus scirpaceus
Acrocephalus scirpaceus

Urretxindorrak 10 luma ditu isatseak eta lezkari arruntak 12.


Locustella luscinioides

Urretxindorrak 10 luma ditu isatsean eta benarriz gorriztak berriz, 12.


Cettia cetti

Errekatxindorra txikiagoa da, ilunagoa eta hego motzagoak ditu.

Kantua

Ez dago txoririk urretxindorrak bezain sakon eta gogotsu kantatzen duenik. Kantu erabat aldakorra du eta beraz, abeslari moduan duen gaitasunagatik da ezaguna urretxindorra.

Kantu ozena du, txistu, borbor eta bestelako soinuekin. Hala ere, bere kantuaren ezaugarri bereizgarrienetako bat, in crescendo doan txistua da. Egunez kantatzen du baina abestiak, gauerdira arte luzatu daitezke, beste hegaztiak dagoeneko kantari ez dauden arte, eta orduan gailendu egiten da. Hori dela eta, urretxindorraren izen arruntak gauarekin zerikusia du hizkuntza ugaritan (Kunc et al. 2005).

Berriki deskribatu denez, hiriguneetan urretxindorren kantua ozenagoa da, errazago bereiztu dadin (Thomas 2002).

Arrek emeak kantuen bidez erakartzen dituzte. Ar zaharrenen ugalketa-arrakasta askoz handiagoa da, kantu errepertorio luzeagoa izaten dutelako eta baita urteetan zehar irabazitako lurraldea ere handiagoa izaten delako. Gazteena baino % 53 luzeagoa da zaharren errepertorioa eta 180-260 abestiz osatuta dagoela frogatu da (Kiefer et al. 2006). 

Banaketa

Europa hegoalde eta mendebalde guztian zehar hedatzen den espeziea da. Populaziorik handienak Italia, Frantzia, Kroazia, Bulgaria eta Espainian agertzen dira (Tucker & Heath, 1994) eta horiek, kopuru totalaren ia % 80a osatzen dute. 

Iberiar penintsula ia osoan zehar agertzen da baina eskualde eurosiberiarrean ez da hain arrunta (Purroy 2014). Euskal Herriko hegoaldean izaera autoktonoa du, eta Arabako eta Nafarroako erdialde-hegoaldean hedatzen da batik bat. Hala ere, Bizkaia mendebaldean eta hegoaldean bikote ugaltzaileak behatu izan dira (Karrantzan, Enkartazioetan, Ganekogortako mendigunean eta Orduñan) (Alvarez et al. 1985).  

Euskal Herriko iparraldean udako migratzailea baino ez da. Hala ere, eremu mediterraneo subkantauriarrean baino ugariagoa da eta eremu atlantikoan, berriz, ia erabat falta da (Alvarez et al. 1985).

Luscinia megarhynchos Luscinia megarhynchos

Habitata

Zuhaixkak ugari diren lekuetan bizi da; esaterako, larreetan, baratzeetan, ibar-basoetako oihanpean, ibai-ertzetan, hesi-bizietan eta herriguneetako parkeetan. Giro fresko eta laiotzak nahiago ditu eta ez da agertzen mendi garai eta zonalde aridoetan (Hewson et al. 2005). 



Habitat bereko espezie gehiago

Prunella modularis
Phoenicurus ochruros
Accipiter gentilis
Talpa occidentalis
Erinaceus europaeus
Phoenicurus phoenicurus
Rhinolophus hipposideros
Micromys minutus
Sorex coronatus
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Rhinolophus euryale
Falco tinnunculus
Passer domesticus
Rana iberica
Neomys anomalus
Mustela lutreola
Cinclus cinclus
Alcedo atthis
Motacilla cinerea
Coracias garrulus
Rattus norvegicus
Turdus merula
Plecotus austriacus
Myotis emarginatus
Turdus philomelos
Microtus gerbei
Myotis blythii
Falco peregrinus
Tadarida teniotis
Mus spretus
Eptesicus serotinus
Ciconia nigra
Milvus milvus
Galerida cristata
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Milvus migrans
Circaetus gallicus
Neophron percnopterus
Aquila chrysaetos
Alauda arvensis
Mustela nivalis
Athene noctua
Microtus cabrerae
Microtus lusitanicus
Lepus europaeus
Aglais urticae
Pica pica
Anguis fragilis
Colias croceus
Crocidura suaveolens
Natrix maura
Lacerta schreiberi
Suncus etruscus
Asio otus
Apodemus sylvaticus
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Nyctalus lasiopterus
Pipistrellus kuhlii
Martes foina
Strix aluco
Sciurus vulgaris
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Garrulus glandarius
Tyto alba
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Nyctalus noctula
Buteo buteo
Barbastella barbastellus
Cervus elaphus
Lanius senator
Dama dama
Miniopterus schreibersii
Dendrocopos medius
Picus sharpei
Lutra lutra
Galemys pyrenaicus
Neomys fodiens
Accipiter nisus
Fringilla coelebs
Ardea cinerea
Mustela erminea
Trachemys scripta
Pipistrellus nathusii
Myodes glareolus
Cobitis calderoni
Erithacus rubecula
Canis lupus
Chalcides bedriagai
Otus scops
Scolopax rusticola
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Blanus cinereus
Dendrocopos minor
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Sus scrofa


Elikadura

Urretxindorra batik bat intsektujalea da eta lurrean aurkitutako kakalardoak, inurriak eta armiarmak jaten ditu. Intsektuen larbak ere jan ohi ditu maiz. Udazkenean, fruituez elika daiteke.

Ugalketa eta ontogenia

Ugaltze-sasoia oso garai gogorra da urretxindorrarentzako, abestean energia ugari gastatzen duelako. Arren abesti-maiztasuna maiz euren egoera fisikoaren adierazle izan daitekeenez, emeek abeslaririk onenak hautatuko dituzte (Schmidt et al. 2005). Arrak oso lurraldekoiak dira eta hori babesteko beste arrekin borrokatuko dira (Kunc et al. 2006). Ahaleginak ahalegin, parekatze-arrakasta ez da oso altua eta arren % 49ak ez du bikoterik lortuko (Schmidt et al. 2005). 

Ugaltze-sasoia maiatza erdialdera hastean da eta ekainera luza daiteke. Emeak belar eta orbelaz habiak eraikitzen ditu zuhaixka trinkoetako adarretan. Emeak 4-5 arrautza errungo ditu, 21x16 mm eta 2,7 g-koak. Emeak 13-14 egunez inkubatzen ditu arrautzak baina guraso biak arduratuko dira txitak elikatzeaz. 11-13 egunen buruan txitek habia utziko dute baina urtea bete arte ez dute heldutasun-sexuala lortuko (Schmidt et al. 2005).

Bizimodua

Urretxindorrak kantua erabiltzen du komunikatzeko. Txistuak, ugaltze-sasoian erabiltzen dituzte eta txistu kopurua asko murrizten da arrek bikotekidea aurkitzen dutenean. Eme bat erakarri nahian dabiltzanean, arrek gauerdira arte abestu dezakete eta pisu asko galtzen dute orduan (Thomas 2002). Galera metaboliko horren ondorioz, arrek egunak jaki bila pasa behar izaten dituzte, gehiago abesteko denbora galduz baina era berean, predatzaileen hatzaparretaz babestuz.

Kontserbazioa

Bere egoera ezezaguna da baina Euskal Herrian 4000 bikote ugaltzaile daudela estimatzen da (Fernandez & Galarza 1985).

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Kunc H, Amrhein V, Naguib M. 2005. Acoustic features of song categories and their possible implications for communication in the common nightingale (Luscinia megarhynchos). Behaviour, 142: 1083-1097

Kunc H, Amrhein V, Naguib M. 2006. Vocal interactions in nightingales, Luscinia megarhynchos: more aggressive males have higher pairing success. Animal Behaviour, 72: 25-30

Schmidt R, Kunc H, Amrhein M, Naguib M. 2006. Responses to interactive playback predict future mating success in nightingales. Animal Behaviour, 72: 1355-1362

Fernandez A, Galarza A. 1985. Estructura y estacionalidad de las comunidades de aves en distintos medios del tramo costero del País Vasco. Boletín de la Estación Central de Ecología, 29: 59-66

Kiefer S, Spiess A, Kipper S, Mundry R, Sommer C, Hultsch H. 2006. First-year common nightingales (Luscinia megarhynchos) have smaller song-type repertoire sizes than older males. Ethology, 112: 1217-1224

Hewson C, Fuller R, Day C. 2005. An investigation of habitat occupancy by the nightingale Luscinia megarhynchos with respect to population change at the edge of Its range in England. Journal of Ornithology, 146: 244-248

Thomas R. 2002. Costs of singing in nightingales. Animal Behaviour, 63: 959-966

Tucker GM, Heath MF. 1994. Birds in Europe: their conservation status. BirdLife International. Cambridge

Álvarez J, Bea A, Faus JM, Castien E, Mendiola I. 1985. Atlas de los Vertebrados Continentales de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa (excepto Chiroptera). Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz

Purroy. 2014. Enciclopedia virtual de los vertebrados españoles. www.vertebradosibericos.org, :
Egilea: Maialen Sistiaga | Sorrera: 2014/02/18 | Azken eguneraketa: 2014/03/16 | Bisita-kopurua: 1954 | Argazki nagusia: Pandoozy photos

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...