Aztorea
Accipiter gentilis

Aztorea harrapari ertaina da, historian zehar indarraren ikur izandakoa. Hego motz eta sedoek berehalako abiada hartzeko gaitasuna ematen diote, eta buztan luzeak zuhaitzen artean ibiltzeko mugikortasuna. Ipar hemisferioan oso hedatua da eta bai Eurasia bai Ipar Ameriketan aurkitzen den Accipiter generoko espezie bakarra da. Euskal Herrian aldiz, nahiko urria da.

Accipiter gentilis

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Falconiformes
Familia
Accipitridae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Aztore helduaren goialdea grisaxka kolorekoa da, buruan txapel beltza du eta begi gainean bereizgarria den zerrenda superziliar zuria. Bekaldea gris argia da eta bularraldea beltzak diren lerro horizontalekin eta lepoa lerro beltz bertikalekin apaindua du. Mokoa beltza da eta hankak horiak. Gorputzak 46-63 cm bitarteko luzera du eta 135-165 cm-ko hego-luzera. Dimorfismo sexuala ematen da, nahiz eta oso nabarmena ez den. Eme heldua arra baino handiagoa da, emearen pisua 760 g eta 2 kg eta arrarena 520 g eta 1,1 kg bitartekoa izanez. Emearen goialdea marroiagoa da eta bularreko lerroak zabalagoak dira. Gazteen goialdea marroiagoa eta bekaldea beix kolorekoa da, eta bularraldea bertikalki kokatutako orban marroi ilunez apaindua dago. Gazteak bi urte izan arte ez du helduaren lumajea izango. Helduen begiak laranja ia gorri kolorekoak dira, gazteenak aldiz, gris berdexkak edo horiak.

Bariantza geografiko altua erakusten du, izan ere egunean zortzi subespezie daude deskribatuak tamaina, kolore eta lumaje-patroi desberdinez bereizten direnak.

Antzeko espezieak

Accipiter nisus
Accipiter nisus

Eurasiako aztore arra, gabirai emearen oso antzekoa da, baina aztorearen gorputza handiagoa eta hegoak luzeagoak dira. Aztorea espezie sedentarioagoa da gabiraiaren aldean.

Kantua

Banaketa

Oso banaketa zabala du, izan ere Ipar Amerika, Europa eta Asia iparraldean aurkitzen da. Eurasian, espezie hau Britainia Handitik Japonia ekialde-arte banatzen da, iparraldeko ugalketa muga Suitza iparraldea eta Siberia ipar-ekialdea izanik. Hegoaldeko ugalketa muga Txina erdi-arte zabaltzen da ekialdean eta mendebaldean, Afrika ipar-ekialdeko muga-arte. Hala ere, alderrai dabiltzan indibiduoak beste hainbat lurraldetan topatu daitezke, esaterako Arabiar Emirerri Batuetan. Amerikan, Aztorea iparraldean aurkitzen da, hala nola Kanada mendebaldean, Estatu Batuetako Tenessee eta Arizona hegoaldean eta Mexiko mendebaldean.

Europa ia osoan bizi da, soilik ez da aurkitzen Islandia, Ingalaterrako gune batean eta antzinako SESB iparraldean.

Euskal Herrian isurialdeen banalerroko mendizerretan dugu: Salbada, Gorbeia, Urkiola, Aralar, Ultzama eta Elgea-Urkila, eta Arabako eskualde subkantauriarrean. Iparraldean ere aurki dezakegu, Lapurdiko basoetan (Uztaritze, Eguralde) eta hegoaldean, Urbasa eta Izki-Iturrieta-Entzia, eta Irati, Zaraitzu eta Ezka ibaiertzetan. Kantauriko isurialdean ez da ia ageri, ez kostaldean ezta barnealdean ere.

Accipiter gentilis Accipiter gentilis

Habitata

Baso zabal eta helduetan bizi da, behar bezain lasaiak direnetan. Hala ere, nahiago ditu irekiguneen eta baso-ertzen ondoan dauden lurraldeak (del Hoyo et al. 1994). Pagadiak, pinu gorriaren pinudiak eta harizti-ameztiak gustuko ditu, baina urteetan eman den baso ustiaketa izanez arrazoi nekazaritza- eta hiri-lurretara desplazatua izan da. Itsas mailatik 3400 m-ko altitude-arte aurkitu daiteke.



Habitat bereko espezie gehiago

Coracias garrulus
Erithacus rubecula
Motacilla cinerea
Dendrocopos minor
Rana temporaria
Fringilla coelebs
Phoenicurus phoenicurus
Aquila chrysaetos
Ursus arctos
Martes foina
Vulpes vulpes
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Otus scops
Bubo bubo
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Talpa europaea
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Dama dama
Myotis emarginatus
Microtus duodecimcostatus
Micromys minutus
Rhinolophus euryale
Rhinolophus hipposideros
Microtus cabrerae
Athene noctua
Colias croceus
Aglais urticae
Mustela nivalis
Alauda arvensis
Phoenicurus ochruros
Luscinia megarhynchos
Rattus norvegicus
Turdus merula
Plecotus austriacus
Capreolus capreolus
Rattus rattus
Trachemys scripta
Prunella modularis
Talpa occidentalis
Falco tinnunculus
Passer domesticus
Scolopax rusticola
Jynx torquilla
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Tyto alba
Miniopterus schreibersii
Alytes obstetricans
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Mustela erminea
Cervus elaphus
Garrulus glandarius
Hyla arborea
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Meles meles
Sus scrofa
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Turdus philomelos
Nyctalus leisleri
Mus musculus
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Sciurus vulgaris
Glis glis
Martes martes
Lacerta schreiberi
Dendrocopos major
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Apodemus sylvaticus
Apodemus flavicollis
Sorex coronatus
Asio otus
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Nyctalus lasiopterus
Barbastella barbastellus


Elikadura

Aztorearen dieta tamaina txiki eta ertaineko hegazti eta ugaztunetan oinarritzen da, hala nola basoilarra, eperra, usoa, belea, mika, erbia, kattagorria… ehizatzen ditu (del Hoyo et al. 1994).

Iskutalekuan egoten da harrapakinaren zai, hori da bere ehiza metodoa. Harrapakina ikusi bezain pronto, oso bizkorra denez, ustekabean airean oldartu eta hatzamarrekin hil egiten du mugimendu bortitzez.

Ugalketa eta ontogenia

Apiril-ekaina inguruan bikoteak habia eraikitzen du 10-20 m-ko zuhaitzen gainean, adar handi eta sendoetan (del Hoyo et al. 1994). Habia adar txikiz dago eraikia, adartxo eta hostoek babestua. Emeak urtean behin 2-5 arrautza errun ohi ditu, urdin kolorekoak direnak eta 35-40 egunetan zehar inkubatzen ditu, bitartean arra ehizan jardunez. Eklosioa eman eta 34-41 egunetara txitek habia uzten dute, 56 egun inguru dutenean hegan egiteko gaitasuna lortzen dute eta 70-90 eguneko adinarekin independizatzen dira. Heldutasun sexuala 2-3 urtetara lortzen dute.

Bizimodua

Ez da oso espezie soziala, bakarka edo bikoteka ibili ohi da (Ferguson-Lees & Christie 2001). Oso zaila da ikusten, habia egiten duen inguruetan barne. Ugalketa garaian bikoteen habien arteko distantzia kilometroko batekoa baino handiagoa izan ohi da. 19 urteko biziraupena izan dezake.
Aztorea orokorrean sedentarioa da, baina iparraldeko, hau da Ipar Amerikako, Eskandinaviako eta Errusiako populazioek hegoaldera migratzen dute iraila eta azaroa bitartean, eta martxoa eta apirilean itzultzen dira (del Hoyo et al. 1994).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Habian dauden arrautzak oso erakargarriak dira zuhaitzetan gora igo edo hegan eginez iritsi daitezkenentzat, hau dela eta hontz handia, arranoa, jatuna eta lepahoria Aztore arrautzen harrapariak dira. Heldutasun sexuala lortu ondoren bere espeziekoa ez den beste basa-animaliak ez du harrapatuko.

Kontserbazioa

Gaur egun ez dirudi populazioa galbidean dagoenik, handia, hedatua eta egonkorra baita, munduan 500 mila indibiduoa egonez. IUCN katalogoan "least concern" bezala dago katalogatua. Hala ere, espezie hau oso sentikorra da gizakiaren mehatxuen aurrean. Europa osoan 19. eta 20. mendeetan beherakada adierazgarria jasan zuen Aztoreak baso-soiltze eta ehiza zela eta. Beranduago, 1950 eta 1960 urteetan bigarren murrizketa eman zen plagiziden eta metal astunen intoxikazioagatik (Sela, Steen & Johnsen 2008). Basoen mozketak espezie honen gain oso inpaktu negatiboa duela ikusi da, harrapakinen dentsitatearen murrizketa eta baso helduaren arearen murrizketa eragiten duelako. Gaur egun harrapariaren gaineko ikuspuntua aldatu den eta basotzeak egoera hobetu duen arren (del Hoyo et al. 1994), erregresioa eragiten duten hainbat faktore ez dira aldatu, hala nola, basoen degradazioa, parke eolikoak eta pestiziden kutsadura.

Eukal Herrian aldiz, murriztu egin da aurretik aipatutako mehatxuengatik eta “Bakana” kontsideratzen da.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Ferguson-Lees J., Christie D.A., Franklin K., Burton P.. 2001. Raptors of the world: an identification guide to the birds of prey of the world. A & C Black. London

Selas V., Steen O.F., Johnsen J.T.. 2008. Goshawk breeding densities in relation to mature forest in southeastern Norway. Forest Ecology and Management, 156: 446–451

Penas Patiño XM, Pedreira López C, Silvar C. 2012. Guía de Aves de Euskal Herria. Sua Edizioak.

del Hoyo J., Elliott A. , Sargatal J.. 1994. Handbook of the Birds of the World, vol 2: New World Vultures to Guineafowl. Lynx Edicions. Barcelona
Egilea: Maite Lopez de Arbina | Sorrera: 2014/01/02 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | Bisita-kopurua: 2972 | Argazki nagusia: Nigel Wedge

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...